Barriak
Etiquetado como: Gehiegikeria
Gordexolako Francisco Verascola martiri dohatsu izendatu dabe
Astelehenez, urtarrilak 27, Frantzisko aita santuak Santuen Kausetarako Dikasterioko prefektua dan Marcello Semeraro kardinalari harrera egin eutsan eta Errukiaren Ahizten Institutuaren sortzaile izan zan Vincenza Maria Poloniren bitartekotzaz lortutako miraria eta 1597an Georgian hil ebezan bost fraile minorren, tartean Gordexolako Francisco Verascolaren martiritza autortzen dabezan aginduak argitaratzeko baimena emon eban.
Carmelo Etxenagusia Ohorezko Aitamenaren hamargarren urteurrena
Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrena ospatzen dan urte berezi honetan, hamar urte beteten dira Carmelo Etxenagusia Ohorezko Aitamenak lehenengo aldiz banatu ziranetik. Kultur Erakundeen Mahaiak IV. ekitaldiko sarituen izenak ezagutzera emon ditu. "Euskal Baliabideak taldea" liturgiarako lagungarrien itzulpenaz arduratu izan dan taldeak, Inmaculada Gallastegi eta Juan Maria Iraolagoitiak (hil osteko saria), euskerazko komunikazinoan egindako ekarpenagaitik eta Antonio linaza abadeak, liturgiako musikaren eta telebista publikoaren bidez (EITB) domekako mezen emonaldien sustapenean …
Asteburuan, sendotzak, heziketa eta beste hainbat ospakizun
Zapatuz, Santurtzi Pastoral Barrutian (PB) ekainera arte luzatuko dan heziketa-prozesuari hasiera emon jakon. "Santurtzin Eleiza eraikiz" gaiaren haritik Eleiza Jainkoaren herri izatearen, ebanjelizatzean ardurakide izatearen ingurukoak finkatzen eta ulertzen saiatuko dira. Arratsaldez, Kristau Sarbideko sakramentuak ospatu ebezan, On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru zala. Gernikan, Jainkoaren Hitzaren Domeka ospatu eben familia mezan.
Martin Iriberri jesuitak gidatuko dau laikoen erretiroa
Urtarrilean ohikoa danez, gotzainak, abadeek, diakonoek, abadegaiek eta mandatua daben laikoek gogo-jardunak egiten dabez. Azken honeek, hain zuzen be 40 laikok, gaurtik aurrera egindo dabez Berrizen, Barnezabal gogarte etxean, Martin Iriberri jesuitak gidatuta.
Asteko barriak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Eleizbarrutiko ordezkaritza Komunikabideen Batzarrean, Erroman
2025eko Jubileua dala-eta, aurton Erroman ospatuko da Gizarte Komunikabideetarako Eleizbarrutietako ordezkaritzen batzarra. Dorleta Alberdi komunikazinorako saileko zuzendaria eta Begoña Kareaga sail horretako kidea dira Erroman batzarrean parte hartzen. Atzo, urtarrilak 24, Saleseko San Frantzisko kazetari eta komunikatzaileen egunez emon eutsen hasiera saioei eta bihar -domeka- amaituko dira. Frantzisko Aita Santuak atzo argitaratu eban gizarte komunikabideen egunerako mezua: "Batera jarri eizue apaltasunez zuen bihotzetan dagoan itxaropena".
ETBk Lekeitiotik emongo ditu datozan domeketako mezak
Euskal telebista publikoaren lehenengo kateak (ETB1), Lekeitioko basilikatik emongo ditu mezak datozan lau domekatan goizeko hamarretan. Tenplu honek erretaula nagusi zoragarria dau, Sevilla, Toledo eta Oviedokoakaz batera, Estatuko handienetakoa dana. Andra Mariaren Zeruratzearen izenpeko dan tenplu honetan, Cavaille Coll organoa dago eta hori joz girotuko dau eleizkizuna Mesus Mari Bollar organistak datorren domekaz, urtarrilak 26, eta otsailaren lehenengo hiru domekatan. Herribilduko kultur ondasunik garrantzitsuenetakoa dan musika-tresna hau barriztatzen dihardue.
Barrikuntzaz betetako hitzordua Gernikan
On Joseba Segura Bilboko gotzainak, Iñaki Orbe Hezkuntzarako Bizkaiko ordezkariak eta Jose Maria Gorroño Gernikako alkateak emon deutse hasiera EBI STEAM azokari San Fidel Ikastolan. EBI Elizbarrutiko Ikastetxeak sareko ikastetxeetako 1.000 ikasle inguruk parte hartu dau.
Baba-jana eta kontzertu solidarioa Kongoren eta DANAren biktimen alde
Datorren zapatuz, urtarrilak 25, "baba-jan solidarioaren" ekitaldi barria ospatuko da Abandoko San Bizente Martiria parrokiako Bengo-Leku lokaletan. Jardunaldiari hasiera emoteko, 13:00an pintxo bat hartuko dabe eleizpean eta "alkarteagaz bat egin"; baba-jana etorriko da gero eta bazkalostean jolasak izango dira umeentzat eta hainbat zozketa. 19:30etan, kontzertu solidarioaz gozatzeko aukera izango da eleizan, Coro del Deportivo eta Sanfran korue protagonista dirala (sarrera doan, amaieran, diru-laguntza eskatuko da).