Barriak
Etiquetado como: Etxebarri
Teologia Instituaren kurtso hasiera, etorkizunari begira
`Itxaropena sortu-Avivar la esperanza´ goiburua aukeratu dabe Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuan (ETPI) kurtsorakok. Lehenengo jarduera, Bilboko Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrenari lotuta egongo da. Hain zuen be, urriaren 17an egingo da kurtsoko lehenengo jarduera, hau da, Pobretasuna deuseztatzeko nazinoarteko egunean, eta mahai-ingurua ospatuko da, atzera begiratzeaz batera, abegia eta inklusinoa lehenetsi gura dituan Eleizaren etorkizunean arreta jarriz. Ekitaldi ireki hau, "Eleizbarrutian gerora begira" goiburuaren haritik egingo da Barria eraikineko (Plaza …
“Gorka, Juan eta Marco, gaur jasoko dozuen ministerioa, benetan bizi ezkero, erronka izango da zuentzat”
Santiago katedrala lepo bete zan atzo arratsaldez, Juan Reyero, Gorka Campos eta Marco Antonio Muñozen abadegintzan. Senideak, adiskideak eta ibilbide honetan bidelagun izan dabezan talde eta alkarteetako kideak izan ziran eurakaz, euren "egun handian". On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru zala eta ehun abade, diakono eta fraile bertan zirala ospatu zan eleizkizuna zuzenean eskaini zan web honen bitartez.
Eleizbarrutiak webgune barria prestatu dau 75. urteurrenerako
Gaur, Bilboko Eleizbarrutiak Bilboko Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrenerako prestatutako webgunearen aurrerakin bat ezagutzera emongo dau. Webgunea, irailaren 28an Derion ospautuko dan ekitaldian aurkeztuko da bere osotasunean. Gaur, Bizkaiko Eleizarentzat hain esanguratsua dan kurtso honetan behin baino gehiagotan entzungo diran hiru ideia nagusi agertuko dira webgunean: gogoratu, bizi eta amets egin. Ideiokaz batera, bideo bat, non gotzainak dei egiten dauan Goazen ekitaldian parte hartzeko. Orrialdean, ekitaldian parte hartzeko izena emoteko aukera dago.
Juan Reyero, Gorka Campos eta Marco Antonio Muñozen abadegintzaren zuzeneko emonaldia
Arratsaldeko seietatik aurrera, web orrialde honen bidez zuzenean jarraitu ahal izango da Juan Reyero, Gorka Campos eta Marco Antonio Muñoz Eleizbarrutiko abadegaien abadegintzaren eleizkizuna. Santiago katedralean izango da, On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru dala.
Eleizbarrutiko barrien laburpena
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Zabalik da Eleizbarrutitik Lourdesera egingo dan erromesaldian izena emoteko epea
Lourdeseko Bizkaiko Hospitalitateak Eleizbarrutiko erromesaldi hau antolatu dau beste urte batez eta urriaren 18tik 20ra egingo da. Gehiago jakiteko eta izena emoteko: 94 415 75 39.
Domekatik aurrera, hiru abade barri Bizkaian
Datorren domekaz, irailak 15, Juan Reyero, Gorka Campos eta Marco Antonio Muñoz Eleizbarrutiko abadegaiak abade ordenatuko dira. On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru dala ospatuko da eleizkizuna Santiago katedralean, 18:00etan eta zuzenean emongo da web honen bitartez. Gernikaldea, Santa Ana-Mesedetako Ama-Romo (San Nikolas eta Tourseko San Martin parrokiak barne) eta Leioa eta Erandio-Astrabudua Pastoral Barrutietan jardungo dabe pastoralgintzan. Ospakizunari begira adi-adi, atzo entsegua egin eben katedralean.
Ziortzako kontzertuen ekitaldi barria
"Ziortzako Kontzertuak" jaialdiaren 36. ekitaldia ospatuko da aurton. Beste urte batez, antxinako musikaren kontzertu sail interesgarriaz gozatzeko aukera izango da ZIortzako kolegiatan. Lehenengo kontzertua zapatuz izango da eta Capelia Sanctae Crucis taldeko zortzi musikarik jardungo dabe. "Errenkurak eta Errespontsuak Coimbrako Kurutze Santua Monasterioko Aste Santurako" dalakoan oinarritutako emonaldia izango da. Leku horretan dago euren errepertorioaren iturria eta XVI. eta XVII. gizaldietako musika interpretatzen dabe gehien bat, zapatuz ZIortzako kolegiatan erakutsiko dabenez.
Osoko Ekologiaren aldeko III. Karabana Bilbora dator
"Osoko Ekologiaren aldeko III. Karabana" Estatuko hainbat uritan izango da datorren astean. Irailaren 19an -eguena-, Bilbora etorriko da eta taldekideak On Joseba Segura gotzainagaz batzartuko dira. Ostera honetan, extraktibismo eta mehatzaritzak kaltetutako Hego Amerikako (Argentina, Bolivia, Brasil, Txile eta Peru) lurraldeetako bederatzi ordezkarik Europako 6 herrialdetako uriak zeharkatuko dabez, sentiberatasuna bizteko eta ekintzara bultzatzeko batzarrak eta jarduerak eginez.
Hogeta hamar urteren buruan, Eleizbarrutiak Derioko Seminarioko kapera nagusia zabalduko dau
Bilboko Eleizbarrutiak bere sorreraren 75. urteurrena ospatzeko ekitaldiei hasiera emongo deutse ehunka lagun batuko dituan baterako ekitaldian. Hasierako ekitaldi nagusia irailaren 28an izango da, Derioko Seminario zaharrean kokatuta dagoan Bizkaiko kaperarik handienean. Kapera hori itxita egon da hogeta hamar urtez eta urteurrena ospatzeko atondu eta zabaldu da barriro. Mila eta berrehun metro karratu inguru eta hogei metro inguruko altuera dauan tenplu honek sei eleizpetan antolatzen da, hormak adreiluz ixten dira eta Jose Maria Muñoz artistak egindako beirate handiak ditu. Gainera, …