Barriak
Etiquetado como: Ipar-Hegoa
Astekoak, Eleizbarrutiko asteko barriak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Kartzelako errealitateagaz konprometitutko pertsonak erakarri gura dabez
Irailaren 24an ospatzen da kartzela eta presoen zaindariaren eguna. Hori dala-eta, Kartzela Pastoraltzak eta presoei kartzela barruan eta kartzelatik kanpo laguntzen deutsen Bidesari alkarteak jardunaldi berezia antolatu dabe biharko egunerako. Presoek Kerman Lopez bikario nagusia buru dala arratsaldeko bostetan ospatuko dan Eukaristian parte hartuko dabe. Bestalde, Gernikako mesedetako monjek martitzenez ospatuko dabe euren eguna ikasle eta familiakaz, 10:30etan.
“Gure fedea sendotzea ahalbidetuko daben helburuak izan behar doguz”
On Joseba Segura gotzaina buru izan zan atzo arratsaldez Seminarioak Zabalbiden dauan egoitzako kaperan kurtsoari hasiera emoteko ospatu zan Eukaristian. Aurretik, Ignacio Fernandez errektoreak kurtsoaren inguruko xehetasunak emon ebazan, besteak beste, urriaren 26an martxan jarriko dan eta zapatuz 11:00etatik 13:00era egingo dan "Bokazino-pastoraltzarako ibilbidearen" ingurukoak.
Bilboko gotzainaren berbaldia Enpresen Zuzendaritza eta Kudeaketako Masterreko EHUko ikasleei
"Aitzindaritza eta egonkortasuna, Eleiza Katolikoaren gobernu-eredua" goiburuaren haritik jardungo dau gaur arratsaldeko 18:30etatik aurrera On Joseba Segura Bilboko gotzainak Enpresen Zuzendaritza eta Kudeaketako Masterreko EHUko ikasleen aurrean, Sarrikoko fakultatean.
Gernikaldeak agur esango deutse Foruko frantziskotarrei
Orain dala 600 urte inguru heldu zan lehenengo alkartea Izarora eta 300 urte inguru izango dira Forura lekualdatu ziranetik. Orain, agur esango deutse behin betiko Foruko herriari eta San Martin parrokiari. Hori dala-eta, bihar zapatuz, Gernikaldeko eleiztarrek esker ona adierazoko deutse fraileei ospakizun baten. On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da ospakizunean.
Osoko Ekologiaren aldeko III. Karabana On Joseba Segura gotzainagaz izan da
Osoko Ekologiaren aldeko III. Karabana Bilbora heldu da gaur. Estatuko hainbat uritan izan ondoren, karabanako kideak On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Misinoetarako eta Eleizen arteko Lankidetzarako Espainiako Gotzainen Batzarreko Batzordeko presidenteagaz batu dira Gotzaitegian.
"75, urteurrenak bide egitera, konpromisoa barritzera bultzatzen gaitu"
Kerman Lopez Bilboko Eleizbarrutiko bikario nagusiak Radio Popular-Herri Irratian Juana Juberak gidatutakk `Es Posible´ irratsaioan eskaini dauan kurtsoko lehenengo alkarrizketan dei egin deutse Bizkaiko Eleiza osotzen daben errealitate guztiei 'Goazen!' kurtsoaren hasiera ofizialean parte hartu daien. "Parrokia bakotxak, kristau alkarte bakotzak, Eleizako erakunde bakotxak guztiok gainditzen gaituan beste eremu nagusi bateko kide sentitu behar dogu, hau da beste batzukaz batera garala sentitu eta eurakaz bide egin", adierazo dau, irailaren 28an Derion egingo dan ekitaldian parte hartzeko …
Gaur arratsaldez emongo jako hasiera kurtsoari Eleizbarrutiko Seminarioan
2024-25 kurtsoari hasiera emoteko ekitaldia ospatuko da gaur arratsaldez Eleizbarrutiko Seminarioan. Ignacio Fernandez errektoreak adierazo dauanez, "aurton, barri ona izan da Eleizbarrutian: joan dan domekaz, irailak 15, Juan Reyero, Gorka Campos eta Marco Antonio Muñoz abadegaiak abade egin ziran". On Joseba Segura gotzaina buru dala egingo dan kurtso hasierako ekitaldia 18:30etan hasiko da erakundearen inguruko barriakaz. Eukaristia ospatuko da 19:00etan eta, amaitzeko, bertaratutakoek kopau bat hartuko dabe.
Erruki-etxeak 250 urte bete ditu
Eguerdian ospatu da Erruki-etxearen 250. urteurreneko ekitaldi instituzionala. "250 urte Bilbori lotuta" goiburuaren haritik egingo dira urte osoan urteurrena ospatzeko ekitaldiak. Vicente Maria del Arenal erakundeko presidenteak gidatu dau ekitaldia, hasieran bertaratutakoei, besteak beste, On Joseba Segura Bilboko gotzainari, Amaia Antxustegi Gizarte Ekintzarako Foru Aldundiko saileko diputatuari, Nerea Melgosa ongizate, gazteria eta erronka demografikorako Eusko Jaurlaritzako sailburuari eta Juan Mari Aburto alkateari,,ondo etorria adierazoz.