Barriak
Etiquetado como: Santa Marina
Martxan da 2024-25 ekiturtea
Eleizbarrutiaren 75. urteurrenaren kurtoa martxan da, hasiera ofiziala emongo deutsan ekitaldia irailaren 28an ospatuko bada be, Derion (Gehiago jakiteko eta izena emoteko: hemen). Bitartean, askotariko jarduerak izango dira hilabete honetan. Zapatuz, Jesusen Bihotzeko Santa Maria Josefa fundatzailearen jaiotzaren 182. urteurrena ospatu zan Jesusen Mirabeek La Najan daben Eleizan. Atzo -domeka-, jente ugari batu zan Pobeñan Laguntzako Andra Mariaren eguna ospatzeko. Datorren domekaz, irailak 15, Juan Reyero, Gorka Campos eta Marco Antonio Muñoz Eleizbarrutiko abadegaien abadegintza ospatuko …
Urpeko Amabirjinaren tronurazearen urteurrena Gaztelugatxen
Datorren domekaz, irailak 15, Begoñako Andra Mariaren irudia Gaztelugatxeko San Juan inguruko uretan tronuratu ebeneko 61. urteurrena beteko da. Urperatutako eskultura, Begoñako Andra Mariaren irudiaren kopia da. Domekan bertan, goizeko 11:00etan atarako da hainbat ontzi Bermeoko portutik Gaztelugatxeko San Joan badiarantz eta eguerdiko 12:00etan Eukaristia ospatuko da Bermeo-Bakio errepide zaharrean kokatutako monolitoan eta ondoren lore-eskaintza egingo jako Amabirjinari lurrean zein itsasoan.
Eleizbarrutiko asteko barriak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
'Eleizetan' kontzertu saila Amorebieta-Etxanon
Gaur hasita, "Eleizetan" ganbara-musikako kontzertu sailaren ekitaldi barria ospatuko da Amorebieta-Etxanon. Udalerriko hainbat eleiza eta ermitatan izango dira emonaldiak, hau da, "interpretazinoen kalitatea areagotu egiten dauan inguru goxo eta iradokitzailean", antolakuntzatik nabarmendu dabenez.
Eleizbarrutiko Seminarioko kideak Omella kardinalagaz egon dira Bartzelonan
Gaur -barikua- amaituko da Bilboko Eleizbarrutiko Seminarioko kideek egiten diharduen kurtso hasierako erromesaldia. Aste honetan, taldeak, On Joseba Segura gotzaina buru, Bartzelonako artxidiozesiko hainbat leku bisitatu dau. Atzo, Espainiako Gotzainen Batzarreko aurreko presidentea izan zan Mons. Juan Jose Omella kardinalagaz egon ziran, Eleizbarruti bietako gorabeherak batera jarri ebezalarik.
Laguntzako Andra Mariaren eguna ospatuko dabe domekaz Pobeñan
Etzi -irailak 8, domeka- Laguntzako Andra Mariaren erromeria ospatuko da Pobeñan. Tradizino handiko eguna da berau eta, urtero, Bizkaiko leku askotako ehunka lagun erakarten dau. Lehenengo aldiz, On Joseba Segura gotzaina izango da buru ermitatik 11:30etan atara eta Bariko San Nikolas parrokian amaituko dan prozesinoan. Parrokian, Meza Nagusia ospatuko da,gotzaina buru dala.
BOSen kontzertu solidarioa Caritas Bizkaia erakundearen alde
Irailaren 6an, Bilboko Orkestra Sinfonikoak Caritas Bizkaia erakundearen alde eskainiko dau kurtsoko lehenengo kontzertua. Ekitaldia Karmeneko Ama parrokian izango da, 20:00etan. Sarrera doan izango da leku guztiak bete arte eta batu daiten dirua eleiz erakundeari emongo jako.
Bilboko Seminarioko kideak erromes joan dira Bartzelona eta Manresara kurtsoari hasiera emoteko
Astelehen goizez atara zan Bilbotik kurtso hasierako erromesaldian parte hartzen diharduan taldea. "San Inazioren arrastoen atzetik" goiburua dau ekitaldi honek. On Joseba Segura gotzaina buru dala, taldean badegaiak, hautagaiak, errektorea, hezitzaileak eta Bilboko Eleizbarrutiko Seminarioagaz lotura dauan hainbat lagun joan dira eta egunotan Tibidaboko basilika, Montserrat, Bartzelona eta Manresa bisitatuko dabez, besteak beste.
Zeanuriko ermitetara egiten dan ibilaldiaren 35. ekitaldia
Datorren zapatuz, irailak 7, Zeanuriko ermitetara egiten dan ibilaldiaren hogeta hamabosgarren ekitaldia ospatuko da. Joko Alai Kirol alkartearen eskutik sortu zan oinezko ibilialdi hau 1988an. Harrezkero, hitzordu garrantzitsu bihurtu da izadia eta ibilaldi luzeak gogoko dabezanentzat. Ibilbideak 37 kilometro ditu eta 19 ermita edo eleizaren ondotik igaroko da.
Teresiar Erakundearen ekitaldia Karrantzan mendeurrena ospatzeko
"Munduagaz konprometituta. Bakegile eta senidetasun-ehule" goiburuaren haritik ospatu ditu uda honetan Espainiako Teresiar Erakundearen ACIT Federazinoak "Bizitza ondu" XIX. jardunaldiak Karrantzako Pallotti Bainuetxean. Arduradunen esanetan, zuzendari nagusiak erakundeko kideei bialdutako gutunean egiten eutsen deialditik sortu zan goiburua: "Teresiar Erakundearen pontifize onespenaren mendeurrena ospatzen dan urte berezi honetan, gure karismaren sustraietara bueltatu".