16-07-2024 Martes, XV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 2 )
 
Barriak

Ahalmen-Urritasunak
Bake eta Adiskidetzea
Eleizbarrutiko abadeak
Familia eta Helduak
Fede-zabalkunde eta Katekesia
Gotzaina
Karidade eta Zuzentasunak
Kartzela
Kultura
Langile
Lehenengo Orrialdea
Migrazinoak
Misinoak
Osasuna
Pastoral ekintza
Sin Categoria
Umeak eta Gazteak
26.03.2024

Gazteen Pazkoak

Bihar -eguaztena- hasiko dira gure Eleizbarrutian ospatuko diran Pazko gehienak. "Jesusen antzera, abegi egin" proposatu jake aurton gazte eta gaztetxoei Pazkoa bizi daien. Fede-zabalkunde eta Katekesirako Eleizbarrutiko Ordezkaritzako Haur eta Gazteen sailetik azaldu dabenez, "aukera ona da Pazko Hirurrenarenera zentzuz eta sakontasunez hurreratzeko, egunok …

18.03.2024

Bika eguna family, atzo Algortan

Atzo, VI. bikaritzan, euren seme eta alabak katekesian dabezan familien I. "Bika Eguna Family" ospatu zan Algortako Tourseko San Martin parrokian. Amaieran azaldu ebenez, "egun ederra igaro dogu. Familia izatearen, honen esanahiaren inguruan jardun dogu, eguneko ebanjelioa kontuan hartuta: nork bere burua emon, apurtu, desegin..., besteen alde, horrek bizia dakarrela …

11.03.2024

800 gazte baino gehiago, Bilbao, Ermua eta Orduñako topaketetan

III. eta VII. bikaritzetako (Bilbao, Basauri eta Etxebarri) 300 neska-mutilek parte hartu eben atzo, San Inazio Pastoral Barrutian ospatu zan Bika Egunean, hau da, 9 eta 14 urte bitarteko ume eta gaztetxoen topaketan. Beste alde batetik, IV-V bikaritzetako gaztetxo eta gazteen taldeetako kideak eta Herrialdea eskaut taldeetakoak Ermuan batu ziran urteroko topaketan. Gainera,

09.03.2024

Gazteen topaketak bihar -domeka-, San Inazion eta Ermuan

Bihar -martxoak 10, domeka-, III. eta VII. bikaritzetako parrokietako (Bilbao, Basauri eta Etxebarri) neska-mutilek 9 eta 14 urte bitarteko gaztetxo eta gazteak jai-giroan batzen dituan Bika Eguna ospatuko da, hain zuzen be, San Inazio Pastoral Barrutian, 10:00etatik 17:30etara. Gainera, IV-V bikaritzetakoak eta Herrialdeko taldeetako gaztetxo eta gazteak Ermuan alkartuko dira …
29.02.2024

Heziketarako saioa Zornotzan Alkartezainei buruz

Gaur goizean, alkartezainen inguruko heziketa-saioa ospatu da Zornotzan, IV-V bikaritzetarako. Estrella Moreno eta Esther Crespo Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko kideek gidatu dabe 35 lagun bertan zirala ospatu dan saioa. 

29.02.2024

Garizuma-aldiko hainbat erretiro ospatuko da datorren asteburuan

Garizuma-aldiko asteotan, web orrialde honetan iragarri izan dogunez, askotariko batzarrak, berbaldiak eta erretiroak ospatzen dihardue Eleizbarrutian. Datorren asteburuan, Ekintza Katolikoko Langile Ermandadea (HOAC) eta Ekintza Katoliko Orokorra (EKO-ACG) mobimentuetako kideek alkarregaz ospatuko dabe erretiroa, zapatuz. 9:45etan hasita, Zorrotzako Mirarigilea parrokian.

28.02.2024

Parte hartu gura dozu gazteen Pazkoren baten?

"Jesusek lez abegi egin" goiburuaren haritik ospatuko dira aurton Eleizbarrutian gazte eta gaztetxoen Pazkoak. Fede-zabalkunde eta Katekesirako Eleizbarrutiko Ordezkaritzako Haur eta Gazte pastoraltzarako sailetik azaldu dabenez, "aukera ona da Eleizbarrutiko beste gazte batzukaz batera Pazko Hirurrenaren senaz jabetzeko eta egunok sakontasunez ospatzeko".

26.02.2024

Gazte Pazkoen izena emote epea zabalik

Gure elizbarrutiko nerabe eta gazteei Pazkoa bizitzea eta ospatzea proposatzen jake, "Jesusek bezala hartu" goiburuarekin. 
23.02.2024

Heldu da Garizuma-aldiko 'txoria' lagungarri barriakaz

Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzatik, Garizuma-aldiaren inguruan gogoeta egiteko lagungarriak aurkeztu deutsez adin-talde desbardinei.

Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoaaren sustapenerako taldearen arrastoari jarraituz. Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzak lagungarriak prestatu ditu Garizuma-aldirako. Alkarte abegitsu eta barneratzaileak / …

13.02.2024

Otoitz eta alkartze eremuak Ermuan

Familia Pastoraltzarako Ermuko taldeak hainbat jarduera antolatu dau. Esate baterako bihar, otsailak 14, alkartzeko eremua atonduko da Santiago Apostolua parrokian, 10:00etatik 16:00ak arte, "Hitzordua Jesusegaz" izenburuagaz. Arduradunen esanetan, "otoitz egiteko eta gurtzeko eremua, lehenengo maite izan ginduzangaz alkartzeko aukera emongo deuskuna".

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 65 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
26.03.2024

Gazteen Pazkoak

Bihar -eguaztena- hasiko dira gure Eleizbarrutian ospatuko diran Pazko gehienak. "Jesusen antzera, abegi egin" proposatu jake aurton gazte eta gaztetxoei Pazkoa bizi daien. Fede-zabalkunde eta Katekesirako Eleizbarrutiko Ordezkaritzako Haur eta Gazteen sailetik azaldu dabenez, "aukera ona da Pazko Hirurrenarenera zentzuz eta sakontasunez hurreratzeko, egunok Eleizbarrutiko beste pertsona eta talde batzukaz batera biziz".

18.03.2024

Bika eguna family, atzo Algortan

Atzo, VI. bikaritzan, euren seme eta alabak katekesian dabezan familien I. "Bika Eguna Family" ospatu zan Algortako Tourseko San Martin parrokian. Amaieran azaldu ebenez, "egun ederra igaro dogu. Familia izatearen, honen esanahiaren inguruan jardun dogu, eguneko ebanjelioa kontuan hartuta: nork bere burua emon, apurtu, desegin..., besteen alde, horrek bizia dakarrela jakinda".

11.03.2024

800 gazte baino gehiago, Bilbao, Ermua eta Orduñako topaketetan

III. eta VII. bikaritzetako (Bilbao, Basauri eta Etxebarri) 300 neska-mutilek parte hartu eben atzo, San Inazio Pastoral Barrutian ospatu zan Bika Egunean, hau da, 9 eta 14 urte bitarteko ume eta gaztetxoen topaketan. Beste alde batetik, IV-V bikaritzetako gaztetxo eta gazteen taldeetako kideak eta Herrialdea eskaut taldeetakoak Ermuan batu ziran urteroko topaketan. Gainera, VI. bikaritzako 100 gazte inguruk asteburuko egonaldia egin dabe Orduñan.

09.03.2024

Gazteen topaketak bihar -domeka-, San Inazion eta Ermuan

Bihar -martxoak 10, domeka-, III. eta VII. bikaritzetako parrokietako (Bilbao, Basauri eta Etxebarri) neska-mutilek 9 eta 14 urte bitarteko gaztetxo eta gazteak jai-giroan batzen dituan Bika Eguna ospatuko da, hain zuzen be, San Inazio Pastoral Barrutian, 10:00etatik 17:30etara. Gainera, IV-V bikaritzetakoak eta Herrialdeko taldeetako gaztetxo eta gazteak Ermuan alkartuko dira bihar. 
29.02.2024

Heziketarako saioa Zornotzan Alkartezainei buruz

Gaur goizean, alkartezainen inguruko heziketa-saioa ospatu da Zornotzan, IV-V bikaritzetarako. Estrella Moreno eta Esther Crespo Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko kideek gidatu dabe 35 lagun bertan zirala ospatu dan saioa. 

29.02.2024

Garizuma-aldiko hainbat erretiro ospatuko da datorren asteburuan

Garizuma-aldiko asteotan, web orrialde honetan iragarri izan dogunez, askotariko batzarrak, berbaldiak eta erretiroak ospatzen dihardue Eleizbarrutian. Datorren asteburuan, Ekintza Katolikoko Langile Ermandadea (HOAC) eta Ekintza Katoliko Orokorra (EKO-ACG) mobimentuetako kideek alkarregaz ospatuko dabe erretiroa, zapatuz. 9:45etan hasita, Zorrotzako Mirarigilea parrokian. Gainera, Bilboko San Fernando, San Frantzisko Xabier eta San Bizente Martiria parrokietako gazteen taldeek konbibentzia egingo dabe Berrizen, barikutik domekara.

28.02.2024

Parte hartu gura dozu gazteen Pazkoren baten?

"Jesusek lez abegi egin" goiburuaren haritik ospatuko dira aurton Eleizbarrutian gazte eta gaztetxoen Pazkoak. Fede-zabalkunde eta Katekesirako Eleizbarrutiko Ordezkaritzako Haur eta Gazte pastoraltzarako sailetik azaldu dabenez, "aukera ona da Eleizbarrutiko beste gazte batzukaz batera Pazko Hirurrenaren senaz jabetzeko eta egunok sakontasunez ospatzeko".

26.02.2024

Gazte Pazkoen izena emote epea zabalik

Gure elizbarrutiko nerabe eta gazteei Pazkoa bizitzea eta ospatzea proposatzen jake, "Jesusek bezala hartu" goiburuarekin. 
23.02.2024

Heldu da Garizuma-aldiko 'txoria' lagungarri barriakaz

Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzatik, Garizuma-aldiaren inguruan gogoeta egiteko lagungarriak aurkeztu deutsez adin-talde desbardinei.

Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoaaren sustapenerako taldearen arrastoari jarraituz. Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzak lagungarriak prestatu ditu Garizuma-aldirako. Alkarte abegitsu eta barneratzaileak / Comunidades acogedoras e inclusivas goiburuaren haritik, gaur egun abegi eta barneratzeak zer esan gura dauan aztertzen lagundu gura dabe.

Beste batzuetan lez, kristau alkarte osoarentzako lagungarriak be …