27-04-2024 Sábado, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 20 )
 

Barriak

Etiquetado como: Caritas

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1085 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
14.02.2024

On Joseba Segura gotzaina buru izango da Hautsa ezartzeko eleizkizunean, katedralean

Gaur, Hausterre eguna, hasiera emongo jako Garizuma-aldiari eta parrokietan eleizkizunak egingo dira Hautsa ezartzeko.

13.02.2024

Otoitz eta alkartze eremuak Ermuan

Familia Pastoraltzarako Ermuko taldeak hainbat jarduera antolatu dau. Esate baterako bihar, otsailak 14, alkartzeko eremua atonduko da Santiago Apostolua parrokian, 10:00etatik 16:00ak arte, "Hitzordua Jesusegaz" izenburuagaz. Arduradunen esanetan, "otoitz egiteko eta gurtzeko eremua, lehenengo maite izan ginduzangaz alkartzeko aukera emongo deuskuna".

13.02.2024

Katekistek otoitzaldia egin dabe Portugaleten

I. bikaritzako 60 katekista eta helduen taldeetako laguntzaile batu ziran atzo -astelehena- Portugaletaen, Nazareteko Andra Mari parrokiako lokaletan, orain dala urte batzuk Eleizbarrutiko hainbat pastoral arlotan jardun eban eta gaur egun Katalunian bizi dan Blanca Esther Iriarte monja jesuitinak lagunduta, otoitzaldia egiteko. 

13.02.2024

Tomy Rodriguez eta Salva Montiel, "ezkontza + da" kanpainako protagonista

"Ezkontza + da" goiburuaren haritik ospatuko dau Gotzainen Batzarrak otsailaren 14tik 19ra Senar-emazteen Astea, hain zuzen be, Familia eta Biziaren Defentsarako Gotzain Azpibatzordearen bidez sustatutako ekimena. Arduradunen esanetan, "kristau ezkontzaren handitasun eta duintasuna aurkeztea eta gizarteari bere edertasuna erakustea" da helburua. "Forever match, betirako maitasuna" aldarrikatzen da 2024ko kanpainan. Web orrialdea atondu dabe gaiaren inguruko barri guztiak jasoteko: https://matrimonioesmas.org/Aurtengo ekitaldian, Eleizbarrutiko pertsona bi dira kanpainako protagonista:

13.02.2024

Datorren domekaz, San Balendin eguna, Zeanurin

Orain dala 65 urte hasi ziran artea neurtzen Eleizondon (Zeanuri). Datorren domekaz, otsailak 18 -otsailaren 14aren hurrengo domeka-, San Balendin eguna ospatuko da. Ospakizun berezi eta maitea da eta Pietate ermitaren inguruan dagoan artearen neurketa da jarduera nagusia. Aurton, gainera, Nestor Basterretxearen kurutzearen aitamen berezia egingo da, Bermeoko artistaren jaiotzaren mendeurrena ospatzen dala-eta. Nestor Basterretxeak diseinatu eban  "corten altzairuko" kurutzea, parrokiaren eta Pietate ermitaren artean dagoan Gorbeiako kurutzearen mendeurrena zala-eta.

12.02.2024

Diakonogintza eta asteburuko beste hainbat irudi

Asteburuan, gure Eleizbarutian, hainbat jarduera ospatu da, besteak beste, Juan Reyeroren diakonogintza, zapatuz, Durangon, Esku Elkartuak erakundearen kanpaina eta Gaixoaren Munduko Eguna.Horreek eta beste hainbat aitatuko doguz:

12.02.2024

Ze bide egin etorkizuneko parrokiarantz?

Kurtso honetarako berbaldien barruan, bihar -otsailak 13, martitzena- mahai-ingurua ospatuko da Bilboko Corpus Christi parrokian, "Ze bide egin etorkizuneko parrokiarantz?" gaiaren inguruan. Alex Alonso IV. bikaritzako lurralde bikarioak, Estrella Moreno Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) zuzendariak eta Belen Rodero Portugalete Pastoral Barrutiko (PB) ekipo ministerialeko kide eta BAM Irakasleen Unibertsitate Eskolako pastoral eta unibertsitatze zabalkunderako arduradunak parte hartuko dabe.

11.02.2024

Gaixoaren Eguneko Eukaristiaren zuzeneko emonaldia

Gaixoaren Eguna ospatzen dau gaur Eleizak eta, hori dala-eta, On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru izango da Santiago katedralean 19:00etan ospatuo dan Eukaristian. Zuzenean jarraitu daiteke web honetan. 

11.02.2024

Eleizbarrutiko barrien minutu biko laburpena

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
10.02.2024

Adimen-osasunari buruzko solasaldia, Gaixoaren Eguna dala-eta

"Goibeltasunean, itxaropena zabaldu" goiburuaren haritik ospatuko da aurton Gaixoen Munduko Eguna, asteburu honetan. Hori dala-eta, bihar -domeka-, On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina izango da buru arratsaldeko zazpietan Santiago katedralean ospatuko dan Eukaristian. Zuzenean emongo da web honen bidez.