25-11-2024 Lunes, XXXIV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 23 )
 

Barriak

Etiquetado como: Santiago Bidea

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1488 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
11.08.2024

Artelan barri bi Durangoko Arte eta Historia Museoan

Durangoko Arte eta Historia Museoan 1.050 artelan inguru dago - batez be grabatuak- eta beste bi gehituko jakez laster. Museoko arduradunek jakitera emon dabenez, herribilduari lotutako artelan bi eskuratuko dabez: 'Artekale', Angel Larroquerena (Bilbao, 1874-1961) eta "Andra Maria", Alfonso W. Sena Manterola donostiar artistarena, Oiz-Anboto Pastoral Barrutiko basilikan inspiratuta. 

10.08.2024

Musika klasikoa Gizakunde eleizan

Bilboko udalak Aste Nagusirako egitaraua ezagutzera emon eta banatu dau euskarri digitalean eta paper-euskarrian. Aitatutako egitarau hori www.bilbao.eus udalaren webean kontsultatu edo jatsi daiteke euskarri digitalean. Gizakunde eleizan musika klasikoko zortzi kontzertu ospatuko dira, mundu osoko bakarlari, abesbatza eta orkestrak jardungo dabelarik arratsaldero, abuztuaren 17tik 24ra, 20:30etatik aurrera. 

09.08.2024

Erruki-etxearen zaindariaren eguneko argazkiak

Bilboko Erruki-etxearen 250. urteurrena ospatzen danean, bertan bizi diranek, euren senideek eta langileek Santi Mamiren eguna ospatu dabe, jai luturgikoaren ondorengo barikuz ohikoa danez. Hasteko, meza ospatu dabe Jesus Llarena abadea buru, eta 'Erruki-etxeko umeek' lepoan eroan dabe Santi Mamiren irudia. Agintarien agurraren ostean, omenaldia egin deutse Erruki-etxearen historiako aldi batean edo bestean batzordeko kide izan diran 455 lagunei. Ekitaldiari amaiera emoteko, Bilboko Udal Bandak jardun dau eta bertaratutakoek kopau bat hartu dabe. 

09.08.2024

Klaratarren Bizkaiko alkarte biek eleiztarrakaz ospatuko dabe euren eguna

Datorren domekaz, abuztuak 11, Asisko Santa Klara monja frantziskotar edo klaratarren fundatzailearen eguna ospatuko da. Bizkaian, klaratarren Gernikako komentua itxi ondoren, lurraldeko komentu bitan eusten deutse bizirik italiar santaren garrari, hain zuzen be, Basurtuko klaratar kaputxinoek eta Durangoko klaratarrek. Hauxe da, gainera, klausurako komunidaderik jentetsuena, 14 monja bizi dira-eta bertan. 

08.08.2024

Ekuadortarren debozinoa "Virgen del Cisne" dalakoari

Bizkaian dan Hego Amerikako alkarte katolikoak gaur emon deutso hasiera 'Virgen del Cisne' dalakoaren bederatziurrenari; jaieguna, abuztuaren 17an izango da. Aurretiko Eukaristiak Miribillako Santa Maria Josefa parrokian ospatuko dira. Ekuadortarrek debozino handia deutse Ama Birjina honi eta Bizkaian bizi dan lagun askol otoitz egingo dau egunotan bere irudiaren aurrean. Deitura hau dauan Andra Mariaren leku nabarmenena Lojan (Ekuador) dago, 1954an bertoko indigena batzuei agertu jakela esaten da-eta.

08.08.2024

Elorrio eta Lekeitioko monja domingotarrek euren eguna ospatzen dihardue

Elorrioko Santa Ana komentuan bizi diran 11 monjek eta Lekeitioko Santo Domingo komentuan bizi diran 11ek euren fundatzailearen eguna ospatzen dihardue gaur. Lekuko kristau alkarteagaz batera ospatzen daben egun berezia da. Hori dala-eta, Eukaristia amaitzeaz batera, "hamaiketakoa" eskainiko deutse eleiztarrei. Juanito Gallastegi abadea izango da buru Elorrioko komentuan goizeko 11:00etan ospatuko dan eleizkizunean eta Lekeition, Jose Agustin Maiz buru dala eta Ernesto BIlbao klausurako komentuetarako idazkaritzako zuzendaria alkar-meza ospatzen dala egingo dabe eleizkizuna 11:30etan.

07.08.2024

Ez dago txartelik Begoñako Kofradiak antolatutako itsas prozesinorako

Abuztuaren 14an, itsas prozesinoaren IV. ekitaldian, Begoñako Andra Mari erromesa eroango dauan itsasontziaz gainera, beste hiru itsasontzi joango dira eta ez ohiko biak. Javiera Diago Begoñako Kofradiako presidenteak goizean izan dan agerraldian adierazo dauanez, eskainitako 240 lekuak bete egin dira eta "datorren urteko prozesinorako bosgarren itsasontzi bat pleitatzeko aukera" aztertzen dihardue. Une honetan, jentea dago itxarote-zerrendan eta dei egiten deutse itsasontzi pribatua dabenei antolatzaileakaz hartu-emonean jarri daitezan prozesinoko bandera bereizgarria emon deieen.

07.08.2024

Dohatsu bat, jesuita bat eta santa bat proposatu dabez, besteak beste, Durangoko kale-izendegirako

Abuztuaren 2an, herritarren parte hartzea sustatu dauan prozesuari amaiera emonez, durangarrek proposatutako izenak argitaratu ebazan Durangoko Udalak. Proposamenak jasoteko epea amaitu ondoren, dagokion batzorde teknikoak aztertu egin ditu. Irailaren 9tik 15era egingo da bozketaren ondoren aukeratuko dira izenak eta, besteak beste, honeek dira hautagaiak: Jose Maria Azurmendi dohatsua, Aita Bixente Zabala abade jesuita edo Santa Rita. Santa hau eta Marisa Barrena dira proposatutako emakume bakarrak. 

06.08.2024

Begoñako Amatxu eta Umea, bederatziurrenerako apainduta

Atzo, XVI. gizaldiaren hasieratik beteten dan ohikunea burutu zan Begoñako basilikan. Mariaren Zeruratzearen eguna baino bederatzi egun aurretik, soingaineko zuriaz apaindu ebezan Amatxu eta Jesus Umea. Astelehenetik barikura 11:00 eta 19:00etan, eta domeka eta jaiegunez 10:00, 12:00, 13:00 eta 19:00etan, eguneroko mezetan ospatuko dan bederatziurrenak Bilbon eta Bizkaian oso sustraituta dagoan jai liturgikoari begira jarten gaitu. Aurton Amatxuren etxera hurreratzen diranek uztailean egindako 12 zundaketen arrastoak ikusi ahal izango dabez. Izan be, oinarrizko harkaitzaren sakonera eta giza …

06.08.2024

Bermeoko Andra Mari eleizan ospatuko da barriro be Nazinoarteko Musika-astea

Bermeoko Udalak antolatu dau Nazinoarteko XXXIX. Musika-astea, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesagaz, Oizmendi telebistaren laguntzagaz eta Andra Mari parrokiaren urteroko lankidetzagaz. Gaurtik abuztuaren 9ra arte doako lau kontzertu ospatuko dira 20:00etan hasita. Beste batzuetan lez, batu daiten dirua Vedrunako Karidadeko monja karmeldarren esku itziko da, Kolosokon (Kongoko ED) garatzen diharduen egitasmoan erabili daien.