Barriak
Etiquetado como: Bizkaia isilik bilkura isilak
"75, urteurrenak bide egitera, konpromisoa barritzera bultzatzen gaitu"
Kerman Lopez Bilboko Eleizbarrutiko bikario nagusiak Radio Popular-Herri Irratian Juana Juberak gidatutakk `Es Posible´ irratsaioan eskaini dauan kurtsoko lehenengo alkarrizketan dei egin deutse Bizkaiko Eleiza osotzen daben errealitate guztiei 'Goazen!' kurtsoaren hasiera ofizialean parte hartu daien. "Parrokia bakotxak, kristau alkarte bakotzak, Eleizako erakunde bakotxak guztiok gainditzen gaituan beste eremu nagusi bateko kide sentitu behar dogu, hau da beste batzukaz batera garala sentitu eta eurakaz bide egin", adierazo dau, irailaren 28an Derion egingo dan ekitaldian parte hartzeko …
Gaur arratsaldez emongo jako hasiera kurtsoari Eleizbarrutiko Seminarioan
2024-25 kurtsoari hasiera emoteko ekitaldia ospatuko da gaur arratsaldez Eleizbarrutiko Seminarioan. Ignacio Fernandez errektoreak adierazo dauanez, "aurton, barri ona izan da Eleizbarrutian: joan dan domekaz, irailak 15, Juan Reyero, Gorka Campos eta Marco Antonio Muñoz abadegaiak abade egin ziran". On Joseba Segura gotzaina buru dala egingo dan kurtso hasierako ekitaldia 18:30etan hasiko da erakundearen inguruko barriakaz. Eukaristia ospatuko da 19:00etan eta, amaitzeko, bertaratutakoek kopau bat hartuko dabe.
Erruki-etxeak 250 urte bete ditu
Eguerdian ospatu da Erruki-etxearen 250. urteurreneko ekitaldi instituzionala. "250 urte Bilbori lotuta" goiburuaren haritik egingo dira urte osoan urteurrena ospatzeko ekitaldiak. Vicente Maria del Arenal erakundeko presidenteak gidatu dau ekitaldia, hasieran bertaratutakoei, besteak beste, On Joseba Segura Bilboko gotzainari, Amaia Antxustegi Gizarte Ekintzarako Foru Aldundiko saileko diputatuari, Nerea Melgosa ongizate, gazteria eta erronka demografikorako Eusko Jaurlaritzako sailburuari eta Juan Mari Aburto alkateari,,ondo etorria adierazoz.
Teologia Instituaren kurtso hasiera, etorkizunari begira
`Itxaropena sortu-Avivar la esperanza´ goiburua aukeratu dabe Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuan (ETPI) kurtsorakok. Lehenengo jarduera, Bilboko Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrenari lotuta egongo da. Hain zuen be, urriaren 17an egingo da kurtsoko lehenengo jarduera, hau da, Pobretasuna deuseztatzeko nazinoarteko egunean, eta mahai-ingurua ospatuko da, atzera begiratzeaz batera, abegia eta inklusinoa lehenetsi gura dituan Eleizaren etorkizunean arreta jarriz. Ekitaldi ireki hau, "Eleizbarrutian gerora begira" goiburuaren haritik egingo da Barria eraikineko (Plaza …
“Gorka, Juan eta Marco, gaur jasoko dozuen ministerioa, benetan bizi ezkero, erronka izango da zuentzat”
Santiago katedrala lepo bete zan atzo arratsaldez, Juan Reyero, Gorka Campos eta Marco Antonio Muñozen abadegintzan. Senideak, adiskideak eta ibilbide honetan bidelagun izan dabezan talde eta alkarteetako kideak izan ziran eurakaz, euren "egun handian". On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru zala eta ehun abade, diakono eta fraile bertan zirala ospatu zan eleizkizuna zuzenean eskaini zan web honen bitartez.
Eleizbarrutiak webgune barria prestatu dau 75. urteurrenerako
Gaur, Bilboko Eleizbarrutiak Bilboko Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrenerako prestatutako webgunearen aurrerakin bat ezagutzera emongo dau. Webgunea, irailaren 28an Derion ospautuko dan ekitaldian aurkeztuko da bere osotasunean. Gaur, Bizkaiko Eleizarentzat hain esanguratsua dan kurtso honetan behin baino gehiagotan entzungo diran hiru ideia nagusi agertuko dira webgunean: gogoratu, bizi eta amets egin. Ideiokaz batera, bideo bat, non gotzainak dei egiten dauan Goazen ekitaldian parte hartzeko. Orrialdean, ekitaldian parte hartzeko izena emoteko aukera dago.
Juan Reyero, Gorka Campos eta Marco Antonio Muñozen abadegintzaren zuzeneko emonaldia
Arratsaldeko seietatik aurrera, web orrialde honen bidez zuzenean jarraitu ahal izango da Juan Reyero, Gorka Campos eta Marco Antonio Muñoz Eleizbarrutiko abadegaien abadegintzaren eleizkizuna. Santiago katedralean izango da, On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru dala.
Eleizbarrutiko barrien laburpena
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Zabalik da Eleizbarrutitik Lourdesera egingo dan erromesaldian izena emoteko epea
Lourdeseko Bizkaiko Hospitalitateak Eleizbarrutiko erromesaldi hau antolatu dau beste urte batez eta urriaren 18tik 20ra egingo da. Gehiago jakiteko eta izena emoteko: 94 415 75 39.