Barriak
Etiquetado como: Monjak
"Inoiz baino publiko gehien organo kontzertuetan"
Benantzi Bilbao, oso pozik dago aurton inoizko publiko gehien dagoelako Busturialdeko eleizetan antolatutako kontzertuetan. "Harrituta nago eleiza batzuk txiki geratu jakuzalako. Lumoko San Pedron, adibidez, jarleku gehiagoren bila joan behar izan genduan" dino. Argi dago, eleizetako akustikeak lagunduta, goi mailako musika eskaintza egin ezkero, publikoak badaki erantzuten.
Bizkaiko aparteko eleizetatik txangoan
Areto eleizak edo alemanieraz Hallenkirche, apartekoak dira. Altuera berera dagoz habearte guztiak. Bilduma honetan honako batzuren zehaztasunak aurkitu zeinkez.
Urdaibaiko organo kontzertuak Arratzun eta Busturin asteburuan
Carmen Paula Romerok eta Benantzi Bilbaok errezitaldia eskainiko dabe gaur arratsaldeko zortziretan Arratzuko Santo Tomas eleizan. «Urdaibaiko Organoak», kontzertu zikloak hitzordu barria dauka Busturialdean. Bihar, Axpe- Busturian.
Otoitza eta ohorezko aurreskua Mundakako `Kurtzioan´
San Ignazio egunez, mundakarrek jardunaldi berezia bizi izan eben. Herrian Kurtzio legez ezagutzen dan kurutzearen inguruan herritar ugari batu zan. Gaztezar eta Egunsenti dantzari taldeak, José María Egileor txistulari taldeak, Mundakako koroak eta parrokiako kideek hartu eben parte ekitaldian. Begoña Andonegi alkartezainak zuzendu eban bedeinkazinoa.
Begoñako Amatxuren itsas-erromesaldia abuztuaren 14an
Laugarren aldiz antolatu da Santurtzitik Bilborainoko itsas erromesaldia Begoñako Amatxuren irudi bat ontzian doala. Oraingo honetan gotzaina barik Miguel Vera abadea joango da ekitaldi buru.
Forutarren agurra frantziskotarrei
Atzo, San Inazio egunez, Forutarrek euren jaietako egun nagusia ospatu eben. Mezatan, herritarrek omenaldia eskaini eutsien 300 urte baino gehiago herrian izan dan ordeneko azken hiru fraileei. Mikel Magunazelaia alkateak opari bana emon eutsienJesus Mari Madariaga, Felix Bilbao eta Pedro Urriolabeitiari. Esker ona agertu eutsien herritarren izenean. Fraileak apur bat `gainezka´ sentidu ziran horrenbeste `laztan´ jasota.
Eleizbarrutian astean izan diran barrien laburpena
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Eleizak 'errepidean arduraz jokatzearen aldeko eguna' ospatuko dau bihar
Uztailaren lehenengo domekaz, aurton bihar, hilak 7, Eleizak 'errepidean arduraz jokatzearen aldeko eguna' ospatuko dau. Hain zuzen be, udaldia dala-eta, joan-etorriak asko ugaritu diranean eta gidari eta garraiolarien zaindariaren egunaren bezperan ospatzen da jardunaldi hau. Uztailaren 10ean ospatuko da San Kristobal eguna.
Berrizko Mesedetako Misiolarien Kapitulu Nagusiaren amaiera
Ekainaren 24an, Lourdes Gorostola Koordinatzaile Nagusiaren karguan berretsi ondoren, joan dan astelehenez, uztailak 1, Berrizko Mesedetako Misiolariek Gobernu-talde Nagusia aukeratu dabe. Monja honeek izango dira talde horretan datozan sei urteetan: Yvette Kingubile, Ana Isabel Gonzalez, Ana Lourdes Valenzuela eta Krista Namio. Dolores Rodriguez izango da Administratzaile Nagusia. On Joseba Segura gotzaina buru dala domekaz, eguerdiko 12:00etan ospatuko dan Eukaristiak emongo deutso amaiera XVII. Kapitulu Nagusiari.
Berriotxoako San Balendin eguna Elorrion
Fededun asko batu da gaur otoitz eta jai giroan Berriotxoako San Balendin zaindariaren eguna ospatzeko. Sortze Garbia basilikan, Elorrioko santua hil eben Vietnameko Hanoiko Artxidiozesiko lau abadek alkar-meza ospatu dabe. Datorren kurtsotik aurrera Iñaki Jauregi parrokoaren lekua hartuko dauan Javi Garai abadeak be parte hartu dau eleizkizunean. Mezaren aurretik, On Joseba Segura gotzainak eta Javi Garai abadeak bisita egin deutse Elorrioko monja domingotarrei. Berbetan jardun dabe eta Saint-Denis La Reunionen (Frantzia) dagoan bere alkartetik jaia ospatzera etorri dan Manuel Rivero …