26-04-2024 Isidoro, obispo y doctor
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 24 )
 

Barriak

Etiquetado como: Santiago

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1083 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
26.01.2024

Gotzainak amaiera emongo deutse abadegaien gogo-jardunei

Astean, Eleizbarrutiko Seminarioko taldeak gogo-jardunak egin ditu Ziortzan. Santiago Agrelo Tangerreko artzapezpiku erretiratuak jardun dau laguntzaile lanetan. Gaur amaituko dabes gogo-jardunak eta On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina eurakaz izango da egunaren zati batan eta amaierako Eukastiria gotzaina buru dala ospatuko dabe. 

25.01.2024

Santurtziko Patronato ikastetxeak aldi barri eta pozgarriari ekin deutso

Atzo inauguratu zan Patronato Ikastetxea, Santurtzin, Holan emon jakon hasiera, ikastetxetik azaldu dabenez, "aldi barriari alkartearen heziketa eta ongizatearen alde dogun konpromisoan". Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza-sailburuak, Begoña Pedrosa sailburuordeak, Karmele Tubilla Santurtziko alkateak, On Joseba Segura Bilboko gotzainak eta Eleizbarrutiko ikastetxeak batzen dituan EBI sareko ikastetxeetako zuzendaritza-taldeek parte hartu eben ekitaldian.

25.01.2024

Jose Luis Gutierrez Amesti gizon adeitsu eta eskuzabala hil da

Martitzenez hil zan Bilbon Jose Luis Gutierrez Amesti Eleizbarrutiko abadea, 92 urte ebazala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna gaur arratsaldeko zazpietan ospatuko da Bilboko San Bizente Martiria parrokian. 

25.01.2024

Juanjo Elezkanoren disko barriaren estreinaldia Indautxuko Karmeneko Ama parrokian

Juanjo Elezkano musikagile eta abeslariak 'Txori kantari' disko barria kaleratu dau. Abenduan aurkeztu zan Durangoko Azokan eta bihar -urtarrilak 26, barikua- estreinaldia izango da Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian. Aste batzuen buruan, hain zuzen be otsailaren 23an, Bermeo bere jaioterrian aurkeztuko dau eta martxoaren 1ean, Gernikan. 

24.01.2024

Parte hartuko zeunke gazteen erretiroan, Berrizen?

Hirurogei gazte inguruk izena emon dabe gaur arte, datorren otsailaren 3 eta 4an Bilboko Eleizbarrutiko IV., V. eta VI. bikaritzek ospatuko daben erretirorako. Gehiago jakiteko eta izena emoteko: hemen. Asteburu berean, Ekintza Katolikoko Langile Ermandadea (HOAC) mobimentuak ikastaroa ospatuko dau Bilboko Begoñako Gogarte Etxean, "kristau espiritualitatea eta mistika Eleizan eta HOACen" goiburuaren haritik.

23.01.2024

Sinodo-seneko Eleizari buruzko azterraldi barria

Gotzainen Sinodorako Batzordeko kideek agiria prestatu eben joan dan abenduaren 5eko batzarraren ostean, Eleiza katolikoak landu daian, 2024.eko urriian ospatuko dan Gotzainen Sinodoaren XVI. Ohiko Batzar Nagusiaren bigarren saioa prestatzeari begira. Idazki honen haritik, Sinodoa lekuan lekuko aldian sartuko da. Hau da, deialdi barria egiten jake Eleizbarruti bakotxeko kideei "Sinodo-seneko Eleiza misinoan" laburpen-txostenean  sakondu daien. Bilboko Eleizbarrutian, Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluak, sinodoari buruzko lehenengo azterraldian parte hartu ebenak eta, orokorrean, jakin-mina …

23.01.2024

Lekukotasunak Basauriko kartzelatik, Bizkaia Irratian

Atzo, Bizkaia Irratiak Basauriko kartzelatik emon eban "Goizeko izarretan" irratsaioa. Besteak beste, Heraclio Varona Kartzela Pastoraltzaren Bidesari alkarteko kideak parte hartu eban. Bere esanetan, Espainiako kartzela-sistema Europako gogorrenetakoa da. "Preso gehienek osorik beteten dabe zigorra eta espetxera gehienak delitu txikiakaitik sartzen dira, delitu larriakaitik baino.Delitu larriak egin dabezan presoen portzentajea, %14koa da".  Jaime Tapia kartzela arlorako Eusko Jaurlaritzako aholkulariak azaldu ebanez, "euskal kartzeletako aurrerapausu nagusia erdi-askatasuneko erregimena …

22.01.2024

Bizkaiko Abesbatzen Astea, Begoñan

Zeanuriko abesbatzak, Otxandioko Oihandi abesbatzak, Bilboko Begoñako sustraiak abesbatzak eta Sopelako Urepel abesbatzak emongo deutse hasiera gaur arratsaldez beste urte batez Begoñako basilika musikaz beteko dauan Bizkaiko Abesbatzen Astearen 50. ekitaldiari. Hirurogei abesbatzek parte hartuko dabe gaur hasi eta otsailaren 9ra arte iraungo dauan ekitaldi honetan.

22.01.2024

Zelan kristau izan gaur egun, Arraizpeko gazteen gogoeta

Asteburuan, Arraizpe Pastoral Barrutiko (PB) gazteek erretiroa ospatu dabe, "gehiagorako aldia da" goiburuaren haritik.Partaideen esanetan, "zapatu goizez, zelan izan kristau nire gaurko errealitatean galdera eginez ekin geuntsan egunari". Marta Pastorrek (CVX komunidadeetakoa) gidatu eban lehenengo bakarkako otoitzaldia, "Laudato Si entziklikaren, Garapen Jasangarrirako Helburuen (GJH) zerumugan jarriz".