Barriak
Etiquetado como: Santiago
Asteburuan, sendotzak, ikastaroak eta erretiroak
Asteburuan, eleizbartutian izan dan hainbat jarduera argazkitan:
Erandion ospatuko da bake eta adiskidetzearen aldeko XII. Bake Topaketa
Otsailaren 21ean, bakearen aldeko eleizbarrutiko topaketa ospatuko da Erandioko San Agustin parrokian, "Reconciliación... bidean" goiburuaren haritik. Indarkeriak eragindako sufrimentuaren oroimen eta autortzarako ibilbideetan sakonduko dau.
Asteko barrien laburpena
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen.
Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Orozkoko dagerrotipoa, Bizkaiko irudirik zaharrena
Orozko bailararen goialden, Manzarbeitia baserriaren ondoan, 1856an eraiki zan San Isidro ermita dago. Fatxadaren harri-horma apaleko eraikina da, kanpai-horma neoklasikoagaz, itxura baten aparteko nabarmentasun barik, baina, urteak joan eta urteak etorri, sekulako altxorra gorde izan da barrualdean: Bizkaiko dagerrotiporik zaharrenetakoa. Ermitaren eraikuntzarako funtsezko diru-laguntza emon eban Juan Antonio de Sagarminaga irudikatzen dau. Gaur egun, Eleiz Museoan jarrita dagoan "Bizkaiaren espiritua" aldi baterako erakusketan ikusi daiteke argazki baliotsu hau.
Bilboko gotzaina: "Indarrean da salbazinorako kristau proposamena"
"Salbazinoaren preminarik" ez dauala uste dauan gizarte honetan, salbazinorako kristau proposamena indarrean dala esan eban atzo On Joseba Segura Bilboko gotzainak. Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak antolatu eta Estrella Moreno bertoko zuzendariak aurkeztu eban ekitaldiaren barruan jardun eban gotzainak.
Eremu barria Getxon familia ahulenei laguntzeko
Aurrerantzean, Getxon bitarteko barria izango dabe udalerriko gizarte erronketa batzuei aurre egin ahal izateko: behartutako bakardadea, akonpainamendua doluan eta laguntasuna ahuleziazko egoeran dagozan familiei. Atzo inauguratu ziran lokalok.
Kanpai-hotsak eta neurketa-zinta Eleizondon (Zeanuri)
Pietatea ermita inguruko artearen enborra neurtzek ohiturak 68 urte beteko ditu. Andra Mari eleizako azken kanpai-jotzailearen seme diran Lejarza anaiek eskuz joko dabez kanpaiak egun berezi horretan. Santua prozesinoan eroango dabe eta auzotarrak haren inguruan batuko dira.
Bikaritzako batzarrak Bilboko eleizbarrutian: aldi erabakigarria sinodo-prozesurako
Bizkaian, sinodo-prozesuak aldi erabakigarria biziko dau. Zehaztu dira Bilboko eleizbarrutian bikaritzetan egingo diran batzarren egunak. Batzar erabakigarriak izango dira alkarte ibilbidean. Gurutzetako parrokian (I. eta II. bikaritzak) egingo da lehenengo batzarra otsailaren 28an, martxoaren 14an hurrengoa Zornotzan (IV. eta V. bikaritzak) eta martxoaren 28an hirugarren eta azkena Indautxun (III., VI. eta VII. bikaritzak):
Gaixoaren Eguneko Eukaristiaren zuzeneko emonaldia
Gaur, otsailak 11, Lourdeseko Andra Mariaren eguna, Gaixoaren Eguna ospatuko da Eleizan eta, hori dala-eta, On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru izango da gaur 19:00etan Santiago katedralean ospatuko dan Eukaristian. Zuzenean jarraitu daiteke web honen bidez.
Otxarkoaga ikastegiak "Uniraid 2026" espedizinoan parte hartuko dau
Eleizbarrutiko ikastetxeak batzen dituan EBI sarean dagoan Otxarkoaga ikastegiak "Uniraid 2026" alkartasunezko rallyan parte hartuko dau, mila kilo osasun-material eroanez Marokora. Oraingoan, gainera, espedizinoar joa dan taldeak antolakuntzaren logistikan be zuzenean parte hartuko dau.



