19-04-2024 Viernes, III semana - pascua
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 26 )
 

Barriak

Etiquetado como: Bizkaia Isilik

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1067 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
08.01.2024

Domekaz ospatuko da 'Ume misiolariak' jardunaldia

"Nazana banatzen dot" goiburuaren haritik ospatuko da domekaz -urtarrilak 14- 'Ume misiolariak' jardunaldia. Feli Martin Misinoetarako Eleizbarrutiko ordezkariak egun honetarako idatzi dauan gutunean azaldu dauanez, "dei egiten jake neskato eta mutikoei dirana banatu daien eta pertsonen eskura jarri daiezan talentuak eta bizitza". Kanpainaren inguruan gehiago jakiteko: hemen

07.01.2024

Ministerio Ordenatuko kideentzako gogo-jardunak

Bihar hasiko dira Ministerio Ordenaturako kideek egiten dabezan gogo-jardunen txanda biak (gazteaniaz eta euskeraz). Oraingoan, txanda biak Larreako Gorarte Etxean (Zornotza) ospatuko dira barikura arte -urtarrilak 12-. Lontzo Zugazaga eta Miguel Angel Esnaola Eleizbarrutiko abadeek zuzenduko dabez, hurrenez hurren, euskerazko eta gaztelaniazko gogo-jardunak. Datorren ostean ospatuko dira Madrilen gotzainentzako gogo-jardunak be, Gotzainen Batzarrak antolatuta, eta On Joseba Segura Bilboko gotzaina be bertan izango da. 

06.01.2024

“Danok bizi izan doguz 'agerkundeak', egoerak argi barriak ikusarazo deuskuezanak”

On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izan da eguerdiz Santiago katedralean ospatu dan -web orrialde honen bidez zuzenean eskaini da- Agerkundearen eguneko eleizkizunean: hemen. Gotzainak homilian azaldu dauanez, Agerkundearena, urteko jairik ederrenetakoa da eta berba horrek agerkunde bizi edo sendoa edo esperientzia bizi edo sendoa adierazoten dau eta danok izan dogu holakoren bat bizitzan.

06.01.2024

Gotzaina buru dala ospatuko dan Jaunaren Agerkundearen eguneko mezaren zuzeneko emonaldia

Eguerdiko 12:00etan hasiko da On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru dala Santiago katedralean ospatuko dan Jaunaren Agerkundearen Eguneko Eukaristia.

06.01.2024

Caritasen opil solidarioaren banaketaren irudiak

2005etik aurrera, Errege egunaren bezperan, Caritas Bizkaia erakundeak errege-opil solidarioaren ekitaldia egiten dau BIlboko Plaza Barrian. Atzo -barikua-, ehunka lagun batu zan plazan, Cáritas Bizkaia erakundearen jarduera autortzeko eta laguntzeko. Gaur, Errege Eguna, gotzaina buru izango da Santiago katedralean eguerdiko 12:00etan ospatuko dan Agerkundearen eguneko Eukaristian eta berau web honetatik jarraitu ahal izango da.

05.01.2024

Elezkanok Bilbon abestuko ditu disko barriko abestiak

Bermeoko abade, musikagile eta abeslariak Bizkaia Irratia eta Radio Popular-Herri Irratia hedabideei eskainitako alkarrizketatan emon ditu ezagutzera 'Txori kantari' diska barriaren nondik norakoak. Eleizako homilietatik harago helarazo gura dituan mezuak musikaz jantzi eta jentaurrean aurkezen dauan hamalaugarren diskoa da. Askotariko gaiak ikutzen ditu: bidegabekeriak, osoko ekologia, etorkinen bizipenak... Euskeraz idatzi eta abestutako hamaika abesti jasoten dira. Diskoaren aurkezpena, urtarrilaren 26an egingo da Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian, 19:30etan.

05.01.2024

Azken egunak jaiotzen erakusketak bisitatzeko

Gabon-aldiaren azken txanpan egon arren, oraindik bada astia jaiotzen erakusketaren bat bisitatzeko, zabalik dira-eta domekara arte:

04.01.2024

Urte barriko kontzertu solidarioa Iralabarriko San Antonio koralaren eskutik

Iralabarriko San Antonio koralaren 25. urteurreneko ospakizunen barruan, gaur -urtarrilak 4, eguena- "Gau magikoa Urte Barrian" izenburua dauan errepertorioa eskainiko dau, 19:45etan, Begoñako basilikan, Caritas Bizkaia erakundearen alde.

03.01.2024

Eleizbarrutiko ordezkaritza Seminarioetako hezitzaileentzako ikastaroan, Madrilen

Ignacio Fernandez Bilboko Seminarioko errektoreak eta Manu de las Fuentes hezitzaileetako batek Seminarioetako hezitzaileentzako ikastaroan parte hartzen dihardue Madrilen, urtarrilaren 2tik 4ra. Seminarioetarako Gotzainen Batzarreko Gotzain Azpibatzordeak antolatzen dau ikastaro hau. 

03.01.2024

Durangon, Andra Mari basilikaren eleizpearen zaharbarritzeari buruzko erakusketa

Andra Mari basilikaren eleizpearen zaharbarritze-lanei buruzko erakusketa egongo da ikusgai urtarrilean, Durangoko San Agustin eraikinaren hallean. Liburu eta diskoaren azokan eleizpeko burdin hesiaren eremuan kokatu zan erakusketa urtarrilean be ikusi ahal izango da emonaldia dagoan egunetan.