Barriak
Etiquetado como: Bidaia
"Zatoze Lurralde Santura. Lurralde Santua zain daukazue"
Fray Tony Choucry fraile frantziskotar eta Lurralde Santuaren Zaintzako ekonomoa Bilbon da. Choucry libanoarrra Jerusalemen bizi da eta eguerdi honetan On Joseba Segura Bilboko gotzainagaz eta bere Gotzain Kontseiluagaz alkartu da. Arratsaldez, berbaldia eskainiko dau San Frantzisko Xabier parrokian, arratsaldeko zazpietan. Ondoren, meza ospatuko da egundoko indarkeriaren astindu latza, milaka lagunen hilketa dakarrena, jasaten diharduan lurralde horretarako bakea eskatzeko. Choucrygaz batera, Fray Luis Quintana Lurralde Santuaren Espainiako Zaintzako arduradunagaz etorri da.
Gorpuzti Egunari lotuta, Caritas Bizkaia erakundeak maitasunaren eguna ospatu dau
Bizkaiko Eleizak bere egutegiko jairik esanguratsuenetakoa ospatu eban atzo: Gorpuzti Eguna. Honi lotura, Caritas Bizkaia erqkundeak Maitasunaren Eguna ospatu dau asteburuan eta Eleizbarrutiko erakunde honi lotutako boluntarioak Zallan batu ziran joan dan zapatuz.
Kurtsoari amaiera emoteko ekitaldiak eta beste hainbat
"Vida ascendente / Bizian gora" mobimentuaren kurtso amaierako ospakizuna, katekesiaren amaiera hainbat lurraldetan, Misinoetarako Ermuko taldearen parte hartzea herrian ospatutako kulturarteko jardunaldietan..., horra hor, besteak beste, azken egunotako hainbat jarduera, ondoren argazkien bidez jasota:
Algortako Kristo Eroslea parrokiaren 50. urteurrenaren amaiera
Algortako Kristo Eroslea parrokiak 50. urteurreneko ekitaldiei amaiera emon deutse asteburu honetan Meza Nagusia ospatuz. Fededunez lepo bete zan eleiza, "bost hamarkada honeetan jasotako grazia eta doe ugariengaitik esker ona adierazoteko". A. Luigi Buccarello hirukoiztarren Aita Nagusia izan zan buru eleizkizunean eta A. Pedro Aliaga Probintzialak be alkar-meza emon eban. Bilboko Ars Viva abesbatzak eta Getxoko Itxartu dantza-taldeak girotu eben ospakizuna, "ikutu berezi eta gogoangarria emonez".
Ekologia, ptotagonista Ekintza Katoliko Orokorraren egunean
Atzo -domeka-, EKO-ACG Eguna ospatu zan. Ekintza Katoliko Orokorreko Bilboko Eleizbarrutiko familia osoa -umeak, gazteak eta helduak- batu zan kurtsoari jai-giroan amaiera emoteko.
42 metro karratuko "alfonbrak" apaindu eban atzo katedraleko sarrera
Beste urte batez, "Kolore bidea" alkarteak egin ditu alfonbrak, batez be, tindatutako egun-txirbilez. Alfonbra horreek apaindu ebezan atzo, Gorpuzti Eguna, Santiago katedralaren eta Joan Santuak parrokiaren kanpoaldeak.
Ezkontzaren Urre eta Zidarrezko Ezteguen ospakizun "hunkigarri eta bihotz-bihotzekoa"
Bariku arratsaldez ospatu ebezan Ezkontzaren Urre eta Zidarrezko Ezteguak Begoñako basilikan, On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru zala. Eleizkizuna zuzenean eskaini zan web honen bidez: hemen.
Eleizbarrutiak komunikabideetan AAren erabilera etikoa sustatzeko dekalogoa aurkeztu dau
Datorren eguaztenez, ekainak 5, komunikabideetan AAren erabilera etikoa sustatzeko I. dekalogoa aurkeztuko da gizarte komunikabideen aurrean. Bilboko Elizbarrutiak, Kazetarien Euskadiko Elkarteak eta Kazetarien Euskadiko Kolegioak sustatutako hausnarketaren emaitza da. Orain dala urtebete sortu zan ideia, Aita Santuak komunikazinoa eta Adimen Artifiziala gaiaren inguruan sustatu eban Gizarte Komunikazinoen Eguna zala-eta. Kultur Erakundeen Eleizbarrutiko Mahaiak abagune ontzat hartu eban, Eleizaren ekarpen humanistikotik gai honetan jardunbide etikoak zehazteko. Aste honetarako antolatutako …
Gorpuzti Eguneko Eukaristiaren zuzeneko emonaldia
On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da gaur, Gorpuzti Eguna, eguerdiko 12:00etan Santiago katedralean ospatuko dan Eukaristian. Meza amaitzeaz batera, prozesinoa egingo da Katedralaren inguruan. Meza zuzenean emongo da web honetan.
Eleizbarrutiko barrien laburpena
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org