18-04-2024 Jueves, III semana - pascua
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 29 )
 

Barriak

Etiquetado como: indarkeria

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1064 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
20.12.2023

Gotzainaren bisita abade-etxeetara abade nagusiengana

On Joseba Segura Bilboko gotzaina San Bizente abade-etxera joango da bihar -eguena- eta Erruki-etxera etzi -barikua-, bertan bizi diran abade nagusiei bisita egin eta eurakaz egoteko eta bazkaltzeko.

19.12.2023

Bilboko gotzainaren alkarrizketaren azpimarrak

Dani Alvarez eta Mikel Reparaz kazetariek On Joseba Segura gotzainari egin eutsen alkarrizketak 200 lagun inguru batu ebazan eta ez eban inor epel itzi. Ordubete eta erdi inguru egon ziran solasean eta, azkenean, jenteak galderak egin ebazan. On Joseba Segurak askatasunez erantzun eutsan hainbat konturi, esate baterako, atzo bertan argitaratu zan bikote "araugabeen" bedeinkapenari buruzko doktrina-adierazpenari. Alkarrizketan, behin eta barriro agertzen dan hainbat gairi buruz jardun eban, esate baterako, emakumeak Eleizan dauan egitekoari edo gehiegikeriei buruz. Azken puntu honetan, …

19.12.2023

Aniztasun Erlijiosorako Bilboko Mahaiak Eusko Jaurlaritzaren autorpena jaso dau

Atzo, Bilboko bost ekimenek Eusko Jaurlaritzaren autorpena jaso eben etorkinak Euskadin txertatzeko jardunbide onak izateagaitik. Hain zuzen be, Immigrazinorako Lekuko Batzordeak; zurrumurruen aurkako jardunbideak; Aniztasun Erlijiosorako Mahaiak; Emakumea, osasuna eta indarkeria egitarauak eta Score erakundeak. Ekitaldia Azkuna zentroan ospatu zan, 200 lagun inguru batu zala eta etorkinen nazinoarteko egunez. Gehiago jakiteko.

18.12.2023

"Belengo Bakearen Argia" Bizkaian da

Atzo -domeka-, Belengo Bakearen Argiaren ospakizuna egin zan Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokian. Eskaut mobimentuko eta gazte pastoraltzako taldeetako lagun ugari batu zan On Joseba Segura gotzaina buru zala eta Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentuak antolatuta egin zan ekitaldian. Argazkiak: hemen. Atzoko ospakizunaren ostean, gazteek euren parrokietara, alkarteetara, pertsona nagusien egoitzetara eta beste hainbat lekutara eroango dabe "Belengo Bakearen Argia". Esate baterako, Autonomia-Indautxu Pastoral Barrutian (PB) gaur arratsaldeko 19:00etan egingo deutse harrera …
18.12.2023

Heziketa-batzarrak, erretiroak eta Gabon-kantak

Ermuan, Abendualdi honetan, heziketa-batzarrak ospatu dira eta baita alkartearentzako erretiroa be. Astrabuduan, EKO-ACG mobimentuko umeek eta gazteek Gabon-kanten urteroko jaialdian parte hartu eben. Gernikan, katekesiko ume eta familiek eta Kosnoaga aisialdirako taldeak baterako ospakizunean parte hartu eben.

18.12.2023

Ekitaldi solidarioak asteburuan

Alde Zaharra Pastoral Barrutiak (PB) jardunaldi solidarioa ospatu eban Bilboko San Anton eleizaren arkupeetan. Autonomia-Indautxu Pastoral Barrutiko (PB) gazteek, euren aldetik, azoka solidarioa -datorren domekaz barriro egingo dabena- ospatu eben. Eta misinoetarako Tourseko San Martin parrokiako taldeak Kanseniako (Kongoko Errepublika Demokratikoa) misinoaren aldeko azoka jarri dau martxan asteburuan.

18.12.2023

Timothee Nkonde, "Association Amis de Mufunga" alkarteko presidentea, Sopelan eta Bilbon

Eleizbarrutian izango dan egunetan, Timothee Nkonde, Kongoko Errepublika Demokratikoko Association Amis de Mufunga alkarteko presidenteak hainbat batzar izango dau eta berbaldi bi be emongo ditu. Lehenengoa, gaur arratsaldez, Sopelako San Pedro Apostolua parrokian, 19:30etan eta bigarrena, bihar -abenduak 20, eguaztena-, ordu berean, Abandoko San Bizente Martiria parrokiako lokaletan (Bengo Leku).

17.12.2023

Eleizbarrutiko barrien laburpena

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
16.12.2023

Gotzainak bat egingo dau bihar "Belengo Bakearen Argiari" harrera egiteko

Bihar -abenduak 17, domeka- Bilboko Eleizbarrutiko 15 eta 18 urte bitarteko gazteek Belengo Bakearen Argia jasoko dabe Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokian 19:00etan egingo dan ospakizunean. On Joseba Segura gotzaina izango da buru Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentuak antolatuta Gazte Pastoraltzako hainbat talde batuko dituan ekitaldian.

15.12.2023

Omenaldia Txomin Bereciartuari eta bere autobiografiaren aurkezpena

Atzo, Novia Salcedo Fundazinoaren egoitzan, omenaldia egin eutsen fundazinoaren sortzaile eta joan dan martxora arte, hau da hil zan arte presidente izan dan Txomin Bereciartua Eleizbarrutiko abadeari.