09-12-2025 Martes, II semana - adviento
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak
 

Barriak

Etiquetado como:

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2243 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
09.12.2025

"En Belén de Judá", Abendualdi eta Gabon-aldirako musikala

"En Belén de Judá" Gabonetako musikalaren saio bi izango dira Deustuko salestarren antzokian. Xabier Echaniz eta Leire Monasterio dira Deustuko salestarren antzokian abenduaren 12an (19:00etan) eta 21ean (15:00etan) antzeztuko dan musikalaren zuzendariak. Azaldu dabenez, "En Belén de Judá" musikala "Bilboko eleizbarrutiko gazte talde baten fede eta sormenetik sortu da". Gehiago jakiteko eta sarrerak eskuratzeko: hemen.

08.12.2025

Seminarioaren eguna

Gaur, abenduak 8, Andra Mariaren Sortze Garbiaren egunez, Seminarioaren Eguna ospatzen da, aurton, "Sembradores de Esperanza–Itxaropen-ereileak" goiburuaren harira. 

07.12.2025

Astekoak, asteko barrien laburpena

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
06.12.2025

Misino-bialketa ospatuko da bihar Xabierren, Bilboko gotzaina buru dala

Misino-heziketarako Madrileko Eskolako ikasleen taldea erromes joango da Xabierrera (Nafarroa) asteburu honetan (abenduak 6 eta 7). Bialketarako Eukaristia bihar -domeka- ospatuko da 13:00ean, Xabier basilikan, On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Misinoetarako eta Eleizakazko Lankidetzarako Gotzainen Batzarreko presidentea buru dala. 

05.12.2025

Geure ordua da! Bizkaian Sinodoaren prozesuan parte hartzeko deia

Bilboko eleizbarrutiak entzute, hartu-emon eta alkarte bereizketarako une historikoa bizi dau. Frantzisko Aita Santuak deitutako Sinodo-seneko Eleizari buruzko Azken Agiria argitaratu ondoren,  BIzkaian gauzatzek ordua heldu da. Prozesu hau ez da gitxi batzuentzat; lurraldeko fededun alkarteak osotzen dabezan pertsona guztien ordua da. Hori dala-eta, 100 'bideratzaileren' taldea osotu da, bikaritzetan "sinodo-senaren erlojua" martxan jarteko eta egokitzeko.

04.12.2025

Abendualdiko gida egun bakotxerako gogoetakaz Gabonak prestatzeko

Liturgiarako Bilboko eleizbarrutiak Abendualdirako gida prestatu dau egun bakotxerako gogoetakaz itxaronaldia familian eta alkartean bizitzeko. Otoitzak, penitentzia ospakizunak eta domeketarako bitartekoak dagoz, webean eta gizarte sareetan eskuragarri.

04.12.2025

259.000 lagun bizi da gizarte-bazterketan Euskal Herrian

FOESSA Fundazinoak eta Caritas erakundeak GIzarte-bazterketa eta garapena Euskadin txostena aurkeztu eben Gasteizen. Bertan, 2018 eta 2024 bitartean, gizarteratzeak eta bazteketak izan dauan bilakaera aztertu da, bizi-baldintza eta eguneroko zailtasunen inguruan galdeketa sakona egin jaken euskal familien ordezkaritza zabala oinarritzat hartuz. On Juan Carlos Elizalde, On Fernando Prado eta On Joseba Segura Gasteiz, Donostia eta Bilboko gotzainak izan ziran agerraldian. 

03.12.2025

Eleizbarrutiak euskeraren egunagaz bat egin dau kulturaren oroitza-txostena euskeraz kaleratuz

Euskeraren eguna dala-eta, Bilboko eleizbarrutiak Kulturaren Bilboko eleizbarrutiko oroitza-txostena (1950-2025)  formatu barrian eskuragarri jarri dau. Erraz jadesteko moduko eran, Bizkaiko Eleizak euskara zaintzeko, sustatzeko eta normalizatzeko egin dauan lan handi eta iraunkorra agertu dau. Oroitza-txosten instituzional honek Eleizak euskeraren bizitasunaren eragile lez historian izan dauan eta gaur egun dauan egitekoa nabarmendu dau. Kulturaren oroitza-txostenaren aurkezpen ofiziala joan dan azaroaren 5ean izan zan, Xabi Paya bertsolaria, Lara izagirre zine-zuzendaria eta Miguel Zugaza

02.12.2025

Basurtuko monja kaputxinoak harrituta "Guía Repsol" dalakoak egindako autorpenagaz

Monja kaputxinoen Basurtuko Pilareko Andra Mari monasterioa asaldatuta egoan gaur goizean. Telefono-hotsa etenbakoa izan da eta kamera bat baino gehiago hurreratu da gozogintzako lantegira. Izan be "Solete" autorpena jaso dabe, "Guía Repsol" dalakoak emoten dauan pegatina horia. Lehenengo aldiz komentuak kontuan hartu dabezala da barritasuna.

02.12.2025

Gotzainak Begoñako misino-azoka bisitatu dau

Aurton be zabaldu dabe Begoñako misino-azoka basilikako arkupeen behealdean, orain dala hogeta hamar urte martxan jarritako alkartasunezko ohiturari jarraituz. Abenduaren 7ra arte zabalik izango dan azokak On Joseba Segura gotzainaren bisita eta babesa jaso dau gaur. Salmahaiak bisitatu eta boluntarioakaz solasean jardun dau.

Emaitzak orrialdeka