Begoñako Amatxuk milaka lagun batuko ditu barriro be, urtez urte Bizkaiko herri-debozinoa barritzen daben hitzordu bitan. Alde batetik, VI. Itsas Prozesinoa barikuan, hilak 14, izango da itsasadarrean zehar, Santurtziko Pastoral Barrutitik Bilboraino. Bestalde, Jasokundeko Andra Mariaren Erromesaldiak fededun asko bilduko dauz. Aurten, bi jardunaldietan jasotako dohaintza guztiak Venezuelako lurrikarak kaltetutako pertsonentzat izango dira. Laguntza Caritas Bizkaiaren bitartez bideratuko da.
Bi ekimenen aurkezpenean Javier Diago Begoñako Kofradiako presidentea, Elena Unzueta Caritas Bizkaiako zuzendaria eta Martin Barcelona tenore bilbotarra bildu ziran atzo.

Arrantzaleen doinua Ama Birjinari
Prozesinoa aurten arratsaldean izango da, “Bilboko gotzainak eskatu euskun lez, mareen ordutegira egokitzen dogulako”. Ondorioz, jardunaldia Santurtziko parrokian egingo dan ospakizunagaz hasiko da, 16:30ean. Bilboko lurraldeko bikario eta Bizkaiko Kofradia eta Ermandadeen kontsiliario barria, Fernando Marcos, izango dau buru.
Prozesinoa Santurtziko tenplutik ateratzen aurreko edizino batean
Hunkituta, tenoreak laburbildu egin eban hitzordu honek zer suposatzen dauen harentzat:
“Bilbotar modura, Amatxuri barriro kantetea benetako ohorea da. Bigarren urtez jarraian egin ahal izateak eta Salbeko zubiaren azpian arrantzaleek mendeetan zehar kantetan eben kantua berreskuratzeak biziki hunkitzen nau. Gure historiaren eta gure nortasunaren parte dan tradizinoa da. “
Begoñako Andra Mari Bizkaiko zaindari pic.twitter.com/OvF8LDhm1m
— @DiocesisBilbao (@DiocesisBilbao) August 6, 2026
Venezuelara begirako Jasokundea
Abuztuaren 15ean, milaka erromes Begoñako santutegira hurbilduko da barriro, Mariaren Jasokundea ospatzeko. Urtero lez, tenplua gau osoan edegita egongo da. Holan, Bizkaiko hainbat lekutatik oinez iristen diranak hartuko dauz. Egunsentian Errosarioa egongo da. Eguerdian, meza Nagusia — Joseba Segura Bilboko gotzaina buru dala — eta eukaristia ospakizunak izango dira egun osoan zehar. Lehenengo meza goizeko 4etan hasiko da.
Edizino honetan, alkartasunak protagonismo berezia hartuko dau. Hori dala eta, Begoñako Kofradiak oso-osorik entregauko ditu abuztuaren 14ko eta 15eko ospakizunetan jasotako dohaintzak, Venezuelako lurrikarak kaltetutako pertsonei laguntzeko. Laguntza, Caritas Bizkaiaren bitartez zabalduko da..
Caritas Bizkaiako zuzendariak, Elena Unzuetak, ekarpenak gehien behar dabenengana zuzenean iritsiko dirala bermatu eban:
Aurton abuztuaren 14 eta 15ean batutako dirua Venezuelara bideratuko da @caritas_bizkaia
— @DiocesisBilbao (@DiocesisBilbao) August 6, 2026
El dinero recaudado el 14 y el 15 de agosto se destinará a las personas damnificadas en el terremoto de Venezuela a través de @caritas_bizkaia pic.twitter.com/XaaKUcZgiE
“Dagoeneko ziurbakotasun egoeran bizi ziran pertsona asko ezer barik geratu dira Venezuelan. Ziurtatu daikegu laguntza helmugara iritsiko dala. Orain hogeita hamar urte baino gehiagotik, Caritasek laguntzen deutse Venezuelako herritarrei, eta, une honetan, Espainiako Caritas ari da laguntzen etorrera koordinetan. Begoñako Amatxuk pertsona askoren bizi-egoera hobetzeko aukera emongo dau. “
Unzuetak, gainera, eskerrak emon eutsezan Begoñako Kofradiari eta ospakizun horreetan parte hartuko daben guztiei. Gainera, azpimarratu eban Bizkaiko kristinau alkartearen alkartasuna barriro be itxaropen-keinu zehatz bat izango dala egoera bereziki zailean dagozanentzat.
Tradizinoa, musikea, herri-debozinoa eta pertsonarik zaurgarrienakazko konpromisoa, Bizkaitarren belaunaldien erreferente espirituala dan Begoñako Amatxuren inguruan alkarri eskua emoten deutsie barriro.







