09.08.2026

San Lorentzo bezpera: Elizbarrutiko Liburutegia ezagutzen

Ospakizun hau dala eta, Bilboko Eleizbarrutiak ekiturte honetan Alkarren Barri aldizkarian argitaratu dan alkarrizketarik esanguratsuenetako bat berreskuratu dau: Elizbarrutiko Liburutegiko zuzendaria izan dan Ander Manterolaren eta bere ondorengoa dan Jaime López de Eguilazen arteko alkarrizketea.

Bizkaian, San Lorentzoren izena sakon errotuta dago. Hainbat udalerrik euren omenezko herriko jaiak ospatzen dabez egunotan, eta lurraldeko parrokia eta ermita ugarik euren izena daroe.

Bihar ospatuko da Liburutegien zerbitzura lan egiten daben pertsonen zaindariari eskainitako jaia. Hori dala eta, Elizaren memoria idatzia zaintzen dabenen zerbitzu isilari balioa emoten deutson alkarrizketa bat berreskuratuko dogu. Aldi berean, Bizkaiko ondare bibliografikoari balioa emoten jako.

Jaime Lopez de Eguilaz eta Ander Manterola
Jaime Lopez de Eguilaz eta Ander Manterola Alkarren Barri aldizkarirako alkarrizketan.

Aurrera doan misinoa

Jaime López de Eguilazek Ander Manterolaren eskutik jaso eban ardurea jorrailean, lanaren funtsa bere horretan dagoala sinistuta. Halan be, tresnak eboluzinonatzen ari dirala onartzen dau.

«Anderregaz zeozer ikasi badot, misinoak bere horretan dirauela da», inoan zuzendari barriak, eta nabarmendu eban digitalizazinoa eta Elizbarrutiko Liburutegia Espainiako Elizaren liburutegien katalogo kolektiboan sartzea aurrerapen handia izan dirala. Horrek erraztu egiten dau ondare hori eskuratzea.

«Presentzia digitalak lan egiteko modua eraldatzen dau, baina ez egiten dogunaren funtsa», azaldu eban

Biak bat etozan Elizbarrutiko Liburutegia liburu-gordailu bat baino askoz gehiago dala esatean. “Espazio horretan Bizkaiko Eleizearen memoria gordeten da, ikertzaileei eta ikerlariei laguntzen jake eta belaunaldi osoen historia, kultura eta fedea ulertzen laguntzen dauen ondarea bizirik manteniduten da”.

Aintzinako funtsaren katalogoa

San Lorentzo Bizkaian

San Lorentzorekiko debozinoak oso presente jarraitzen dau lurraldean. Zaratamon, Astrabuduan, Marurin, Ermuan eta Urigoitin (Orozkon) santuari eskainitako parrokiez gain, asko dira Bizkaian beren izena daroen ermitak. Jai honetan komunidade ugari biltzen da liturgia-ospakizunetan eta jai herrikoietan. Aldi berean, bere bizitza Elizearen eta behar gehien daukien pertsonen zerbitzura emon eban diakono martiriaren irudia gogoratzen da.

Biblioteca diocesana, en Derio