Hainbat herrik Bizkaiko kostaldean 143 arrantzalek bizia galdu eben enbata gogoratuko dabe. Hildako gehienak bermeotarrak ziran.
1912ko abuztuaren 12a eguraldi onagaz esnatu zan, oso ondo arrantzau eben eta arratsalde aldera haizea altxau eta hodei batzuk agertu ziran. Kinulariak, portura itzuli behar ete zan erabagiten ari zala, bandera altxau eban, galarrena etorrela sumetan ebalako. Arrantzale batzuk ez ziran ados egon eta ez eutsien jarraitu. Bapore gehienek eta hiruzpalau txalupek portura itzultzea erabagi eben. Ontzi nagusiek arrantzagaz jarraitu eben. Enbata bat gehiago zala pentsau eben, baina zoritxarra etorri zan. Eguaztenean, Bermeok modu berezian gogoratuko dauz hildako arrantzaleak.
Bisita gidatua
Tragedia honen urteurrena dala eta, herriko museoak bisita gidatu berezia egingo dau hondamendiaren arrazoiak, garapena eta ondorioak ezagutzeko, horietako 116 bermeotarrak. Uriko oroimen kolektiboan eta galarrenak ehundaka familiarengan izan dauen eraginean zehar egingo dan ibilpidea izango da. Ordutegia: 12:00. Gaztelania 13:00. Informazinoa eta erreserbak: 94 688 11 71// arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus






