Barriak
BOSen kontzertu solidarioa Caritas Bizkaia erakundearen alde
Irailaren 6an, Bilboko Orkestra Sinfonikoak Caritas Bizkaia erakundearen alde eskainiko dau kurtsoko lehenengo kontzertua. Ekitaldia Karmeneko Ama parrokian izango da, 20:00etan. Sarrera doan izango da leku guztiak bete arte eta batu daiten dirua eleiz erakundeari emongo jako.
Etorkin eta Errefuxiatuaren Eguna
Gure amets eta ikusinoak barritzeko aukera emongo deuskun kurtso barriari ekingo deutsagu. “Bagara. Comunidad acogedora e inclusiva” goiburuaren haritik, irailaren 28an ospatuko dan GOAZEN! Ekitaldiak emongo deutso hasiera Eleizbarrutiko pastoral ekiturteari. Asteburu berean, irailaren 28 eta 29an, Etorkin eta Errefuxiatuaren Eguna ospatuko dogu Eleiza osoan.
Udan be, zerbitzu erlijioso eta espirituala ospitaleetan
Abuztuaren amaierara helduta, Bilboko Eleizbarrutian eskaintzen dan Arreta Erlijioso eta Espiritualerako Zerbitzutik (AEEZ) zera gogoratu gura dabe: era ofizialean datorren irailaren 22an amaituko dan ufaldi osoan eta datorren kurtsoan zerbitzu hau guardiako dala Bizkaiko ospitaleetan, urteko egun guztietan. Ondo prestatutako talde arduratsuak ditu Basurtu, Gurutzeta, …
Amaitu da Basaurin presoakaz egin daben lan-kanpamentua
Lau egunez, Bilboko Eleizbarrutio talde batek aparteko esperientzia bizi izan dau Basauriko kartzelako presoakaz, eurengana hurreratu eta eurakaz egonez. Roberto VIdal Failde Kartzela Pastoraltzarako Eleizbarrutiko arduradunak lan-kanpamentuaren amaieran esan ebanez, "Nazareteko Jesusek bere bizitzan egin ebana egiten saiatu gara: gure munduak kanporatutako eta ahaztutako …
Migrazinoetarako Pastoraltzak eta kultur anitzetako taldeek antolatu dabez gaurko 'Bizkaia isilik' bilkurak
'Bizkaia isilik' bilkurak egingo dira gaur arratsaldez, "etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabekeriak salatzeko". Bilkurak 19:30etan izango dira ohiko lekuetan: Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzkiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan; Getxon, …
Migrazinoetarako Pastoraltza filipinarren Bizkaiko alkarteagaz batu da lehenengo aldiz
Atzoko egunez -astelehena-, Migrazinoetarako Pastoraltza filipinarren Bizkaiko alkarteagaz batu da lehenengo aldiz Romon. Batzar horretan parte hartu eben, besteak beste, Marije Calvo Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzaren barruan dagoan Migrazinoetarako saileko arduradunak, Fernando Marcos Areeta-Romo Pastoral Barrutiko (PB) arduradunak, Marian Romoko San Jose Langilea …
600 lagun kultura anitzetako taldeen bilkuran, Ezkarain
Bilboko Eleizbarrutiko alkarte latinoamerikarrak atzoko egunez Ezkarain ospatu zan kultura anitzetako Iparraldeko nazinoarteko taldeen kurtso amaierako ekitaldian izan zan. Calahorra eta La Calzada-Logroñoko Eleizbarrutia arduratu da aurton harrera egiteaz.
Zainketa aringarriei buruzko berbaldia Areetako Mesedetako Ama parrokian
Jacinto Batiz doktoreak berbaldia eskainiko dau gaur 19:30etan, Areetako Mesedetako Ama eleizan. "Kultura aringarrirantz" goiburuaren haritik, zainketa aringarrien eta honeek zabaltzeko preminaz jardungo dau.
Ospitaletako arreta espiritual eta erlijiosorako taldeen biltzarra San Juan de Dios ospitalean
Santurtziko San Juan de Dios ospitaleak bere sorreraren mendeurrena ospatzeko egiten diharduan ekitaldien barruan, atzo -martitzena-, Bilboko Eleizbarrutiko ospitaleetan Arreta Erlijioso eta Espiritualerako Zerbitzua (AEEZ) eskaintzen daben taldeak batu ziran bertan. Ospitale publiko zein pribatuetan pertsonaren alderdi espiritualaz arduratzen diran zerbitzuetako 17 ordezkarik …
Alberto Cardoso Aita Mari ontziko boluntarioaren berbaldia 'Bizkaia isilik' bilkuraren aurretik
Hilaren azken eguaztena izanda, gaur arratsaldez, ohikoa danez 19:30etan, 'Bizkaia isilik' bilkurak ospatuko dira. Oraingoan, aurretik, 18:00etan, Alberto Cardoso "Aita Mari" itsas-salbamendu humanitariorako ontziko boluntarioak "giza eskubideen hondoratzea" berbaldia eskainiko dau 'Burtsa' eraikinean (Ganbara aretoa). Susana Cuesta Caritas Bizkaia erakundeko kideak jardungo …
BOSen kontzertu solidarioa Caritas Bizkaia erakundearen alde
Irailaren 6an, Bilboko Orkestra Sinfonikoak Caritas Bizkaia erakundearen alde eskainiko dau kurtsoko lehenengo kontzertua. Ekitaldia Karmeneko Ama parrokian izango da, 20:00etan. Sarrera doan izango da leku guztiak bete arte eta batu daiten dirua eleiz erakundeari emongo jako.
Etorkin eta Errefuxiatuaren Eguna
Gure amets eta ikusinoak barritzeko aukera emongo deuskun kurtso barriari ekingo deutsagu. “Bagara. Comunidad acogedora e inclusiva” goiburuaren haritik, irailaren 28an ospatuko dan GOAZEN! Ekitaldiak emongo deutso hasiera Eleizbarrutiko pastoral ekiturteari. Asteburu berean, irailaren 28 eta 29an, Etorkin eta Errefuxiatuaren Eguna ospatuko dogu Eleiza osoan.
Udan be, zerbitzu erlijioso eta espirituala ospitaleetan
Abuztuaren amaierara helduta, Bilboko Eleizbarrutian eskaintzen dan Arreta Erlijioso eta Espiritualerako Zerbitzutik (AEEZ) zera gogoratu gura dabe: era ofizialean datorren irailaren 22an amaituko dan ufaldi osoan eta datorren kurtsoan zerbitzu hau guardiako dala Bizkaiko ospitaleetan, urteko egun guztietan. Ondo prestatutako talde arduratsuak ditu Basurtu, Gurutzeta, Galdakao, Gorliz, Urduliz, Santa Marina eta San Eloin.
Amaitu da Basaurin presoakaz egin daben lan-kanpamentua
Lau egunez, Bilboko Eleizbarrutio talde batek aparteko esperientzia bizi izan dau Basauriko kartzelako presoakaz, eurengana hurreratu eta eurakaz egonez. Roberto VIdal Failde Kartzela Pastoraltzarako Eleizbarrutiko arduradunak lan-kanpamentuaren amaieran esan ebanez, "Nazareteko Jesusek bere bizitzan egin ebana egiten saiatu gara: gure munduak kanporatutako eta ahaztutako pertsonengana hurreratu eta eurei begietara begiratu".
Migrazinoetarako Pastoraltzak eta kultur anitzetako taldeek antolatu dabez gaurko 'Bizkaia isilik' bilkurak
'Bizkaia isilik' bilkurak egingo dira gaur arratsaldez, "etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabekeriak salatzeko". Bilkurak 19:30etan izango dira ohiko lekuetan: Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzkiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan; Getxon, Telletxe plazan (metroaren ondoan) eta Zornotzan, Herriko plazan.
Migrazinoetarako Pastoraltza filipinarren Bizkaiko alkarteagaz batu da lehenengo aldiz
Atzoko egunez -astelehena-, Migrazinoetarako Pastoraltza filipinarren Bizkaiko alkarteagaz batu da lehenengo aldiz Romon. Batzar horretan parte hartu eben, besteak beste, Marije Calvo Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzaren barruan dagoan Migrazinoetarako saileko arduradunak, Fernando Marcos Areeta-Romo Pastoral Barrutiko (PB) arduradunak, Marian Romoko San Jose Langilea parrokiako erreferente eta Areeta-Romoko ekipo ministerialeko kideak eta Cris eta Marlon filipinar alkarteko koordinatzaileak.
600 lagun kultura anitzetako taldeen bilkuran, Ezkarain
Bilboko Eleizbarrutiko alkarte latinoamerikarrak atzoko egunez Ezkarain ospatu zan kultura anitzetako Iparraldeko nazinoarteko taldeen kurtso amaierako ekitaldian izan zan. Calahorra eta La Calzada-Logroñoko Eleizbarrutia arduratu da aurton harrera egiteaz.
Zainketa aringarriei buruzko berbaldia Areetako Mesedetako Ama parrokian
Jacinto Batiz doktoreak berbaldia eskainiko dau gaur 19:30etan, Areetako Mesedetako Ama eleizan. "Kultura aringarrirantz" goiburuaren haritik, zainketa aringarrien eta honeek zabaltzeko preminaz jardungo dau.
Ospitaletako arreta espiritual eta erlijiosorako taldeen biltzarra San Juan de Dios ospitalean
Santurtziko San Juan de Dios ospitaleak bere sorreraren mendeurrena ospatzeko egiten diharduan ekitaldien barruan, atzo -martitzena-, Bilboko Eleizbarrutiko ospitaleetan Arreta Erlijioso eta Espiritualerako Zerbitzua (AEEZ) eskaintzen daben taldeak batu ziran bertan. Ospitale publiko zein pribatuetan pertsonaren alderdi espiritualaz arduratzen diran zerbitzuetako 17 ordezkarik parte hartu eben.
Alberto Cardoso Aita Mari ontziko boluntarioaren berbaldia 'Bizkaia isilik' bilkuraren aurretik
Hilaren azken eguaztena izanda, gaur arratsaldez, ohikoa danez 19:30etan, 'Bizkaia isilik' bilkurak ospatuko dira. Oraingoan, aurretik, 18:00etan, Alberto Cardoso "Aita Mari" itsas-salbamendu humanitariorako ontziko boluntarioak "giza eskubideen hondoratzea" berbaldia eskainiko dau 'Burtsa' eraikinean (Ganbara aretoa). Susana Cuesta Caritas Bizkaia erakundeko kideak jardungo dau moderatzaile-lanetan. Berbaldia amaitzeaz batera, gura dabenek Arriaga antzokiaren kanpoaldean egingo dan bilkura isilean parte hartu leikie.