Barriak
Mahai-ingurua, laneko arriskuen prebentzinorako legearen 30. urteurrena dala-eta
Sonia Samaniego HOAC mobimentuko militante eta herri administrazinoko teknikoak, laneko arriskuen prebentzinoaren arloan aditua danak, laneko eta lanaren inguruko osasunaren arloan gaur egun dagozan erronken inguruan jardun eban atzo -eguena- Barakaldoko San Bizente parrokiako lokaletan ospatu zan mahai-inguruan.
Asteburuan, Misinoak, Lanaren eguna eta beste hainbat
Joan dan barikuz, maiatzak 1, euskal eleizbarrutietako misiolariek San Jose Langilearen eguna ospatu eben Urkiolan, 60 lagun inguru batu zalarik. On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru zala ospatu zan Eukaristia santutegian. Egunaren inguruko barriak: hemen. Gainera, maiatzaren 1ean, HOAC Bizkaia mobimentuak bat egin eban sindikatuek Bilbon Lanaren eguna zala-eta ospatu ebezan …
Maiatzak 1: "Bazterketaren aurrean, gizalegezko lana"
Bihar -maiatzak 1, barikua-, Lanaren Nazinoarteko Eguna ospatuko da eta "Eleiza gizalegezko lanaren alde" ekimena osotzen daben erakundeek "Bazterketaren aurrean, gizalegezko lana" agiria kaleratu dau. Euren ardura azaldu dabe, izan be, "lanaren arloa, gaur egun be, pertsona larregi kanpoan izten dauan eremua dala ikusten dogu ardura handiz. Langabezia, ezegonkortasuna, …
Comunicado XLV Jornada de delegados y agentes de pastoral con personas migrantes
Bajo el lema “Migrantes, misioneros de esperanza”, del 20 al 22 de marzo se ha celebrado en la Casa de Ejercicios San José de El Escorial la XLV Jornada de delegados y agentes de pastoral con personas migrantes, que ha reunido a 114 participantes procedentes de 46 diócesis.
'Bizkaia isilik': "Euskadin, migrazinoaren aurpegia, emakumearena da"
Hilaren azken eguaztena izanda, gaur arratsaldeko 19:30etan 'Bizkaia isilik' bilkurak ospatuko dira, ohikoa danez, "etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidebakokeriak salatzeko". Martxoko bilkuran, eurentzat eta euren sendientzat bizimodu hobearen bila, etxea atzean itzi behar izan daben emakumeen errealitatea gogora ekarriko dabe, "atzo eta gaur, indarkeriatik eta …
Asteburuko jarduerak
Bilbao, Berriz, Barakaldo, Bermeo, Gernikaldea, El Escorial... eta beste hainbat lekutan izan dira jarduerak asteburuan.
Arrazagatiko Bereizkeria Deuseztatzearen aldeko Nazinoarteko eguna dala-eta prestatutako agiria
2026ko martxoaren 21ean ospatuko dan Arrazagatiko Bereizkeria Deuseztatzearen aldeko Nazinoarteko eguna dala-eta prestatutako agiria bialtzen deutsuegu Migrazinoetarako Mahaitik.
HOAC eta EKO-ACG mobimentuen Garizumako erretiroa: "emakumearen bizitza, lana eta ahotsa jagon Eleizan"
HOAC eta EKO-ACG mobimentuen Garizumako erertiroa joan dan zapatuz, martxoak 7, ospatu zan Zorrotzako Mirarigilea parrokian. "Jainkoak begiratzen dauan lez begiratu. Bizitza onartu, lana jagon eta Eleiza zabaldu" goiburuaren haritik, "langile esparruko konpromiso militantearen inguruko otoitz, gogoeta eta alkarte bereizketarako gune lez" bizi izan zan. HOAC mobimentuko …
Emakumeen omenezko ekitaldi hunkigarria Balmasedan, Santanderren hildako gaztea gogoan
Hunkidura, aldarrikapena eta oroimena buztartu ziran atzo Balmasedako Klaret antzokian egin zan ekitaldian. II. bikaritzak eta Langile Pastoraltzak, Emakumearen Nazinoarteko Egunaren inguruko jarduera antolatu eben eta, lehenengo aldiz, uriburutik kanpo egin zan. Atsekabea izan zan nagusi bertaratutakoen artean, aste honetan Santanderren gertatutako zoritxarreko ezbeharra …
Mahai-ingurua, laneko arriskuen prebentzinorako legearen 30. urteurrena dala-eta
Sonia Samaniego HOAC mobimentuko militante eta herri administrazinoko teknikoak, laneko arriskuen prebentzinoaren arloan aditua danak, laneko eta lanaren inguruko osasunaren arloan gaur egun dagozan erronken inguruan jardun eban atzo -eguena- Barakaldoko San Bizente parrokiako lokaletan ospatu zan mahai-inguruan.
Asteburuan, Misinoak, Lanaren eguna eta beste hainbat
Joan dan barikuz, maiatzak 1, euskal eleizbarrutietako misiolariek San Jose Langilearen eguna ospatu eben Urkiolan, 60 lagun inguru batu zalarik. On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru zala ospatu zan Eukaristia santutegian. Egunaren inguruko barriak: hemen. Gainera, maiatzaren 1ean, HOAC Bizkaia mobimentuak bat egin eban sindikatuek Bilbon Lanaren eguna zala-eta ospatu ebezan ekitaldietan eta militante batzuek JOC mobimentuaren pankartagaz bat egin eben. Ondoren, honeen eta asteburuko beste hainbat jardueraren inguruko barriak.
Maiatzak 1: "Bazterketaren aurrean, gizalegezko lana"
Bihar -maiatzak 1, barikua-, Lanaren Nazinoarteko Eguna ospatuko da eta "Eleiza gizalegezko lanaren alde" ekimena osotzen daben erakundeek "Bazterketaren aurrean, gizalegezko lana" agiria kaleratu dau. Euren ardura azaldu dabe, izan be, "lanaren arloa, gaur egun be, pertsona larregi kanpoan izten dauan eremua dala ikusten dogu ardura handiz. Langabezia, ezegonkortasuna, soldata urriak, gehiegizko behin-behinekotasuna, adimen-osasunaren hondatzea…, milaka gizon-emakume langileren eguneroko ogi bihurtuta dago".
Comunicado XLV Jornada de delegados y agentes de pastoral con personas migrantes
Bajo el lema “Migrantes, misioneros de esperanza”, del 20 al 22 de marzo se ha celebrado en la Casa de Ejercicios San José de El Escorial la XLV Jornada de delegados y agentes de pastoral con personas migrantes, que ha reunido a 114 participantes procedentes de 46 diócesis.
'Bizkaia isilik': "Euskadin, migrazinoaren aurpegia, emakumearena da"
Hilaren azken eguaztena izanda, gaur arratsaldeko 19:30etan 'Bizkaia isilik' bilkurak ospatuko dira, ohikoa danez, "etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidebakokeriak salatzeko". Martxoko bilkuran, eurentzat eta euren sendientzat bizimodu hobearen bila, etxea atzean itzi behar izan daben emakumeen errealitatea gogora ekarriko dabe, "atzo eta gaur, indarkeriatik eta eurek bizten ez dabezan gerretatik ihes egiten daben emakumeen egoera, bidean askotariko indarkeriak jasateko arriskua izaten dabenena, ezin jake-eta ibilaldi segururik ziurtatu".
Asteburuko jarduerak
Bilbao, Berriz, Barakaldo, Bermeo, Gernikaldea, El Escorial... eta beste hainbat lekutan izan dira jarduerak asteburuan.
Arrazagatiko Bereizkeria Deuseztatzearen aldeko Nazinoarteko eguna dala-eta prestatutako agiria
2026ko martxoaren 21ean ospatuko dan Arrazagatiko Bereizkeria Deuseztatzearen aldeko Nazinoarteko eguna dala-eta prestatutako agiria bialtzen deutsuegu Migrazinoetarako Mahaitik.
HOAC eta EKO-ACG mobimentuen Garizumako erretiroa: "emakumearen bizitza, lana eta ahotsa jagon Eleizan"
HOAC eta EKO-ACG mobimentuen Garizumako erertiroa joan dan zapatuz, martxoak 7, ospatu zan Zorrotzako Mirarigilea parrokian. "Jainkoak begiratzen dauan lez begiratu. Bizitza onartu, lana jagon eta Eleiza zabaldu" goiburuaren haritik, "langile esparruko konpromiso militantearen inguruko otoitz, gogoeta eta alkarte bereizketarako gune lez" bizi izan zan. HOAC mobimentuko kontsiliario eta Astrabudua-Erandio PBko abade dan Pepelu Iglesiasek gidatu eban saioa.
Emakumeen omenezko ekitaldi hunkigarria Balmasedan, Santanderren hildako gaztea gogoan
Hunkidura, aldarrikapena eta oroimena buztartu ziran atzo Balmasedako Klaret antzokian egin zan ekitaldian. II. bikaritzak eta Langile Pastoraltzak, Emakumearen Nazinoarteko Egunaren inguruko jarduera antolatu eben eta, lehenengo aldiz, uriburutik kanpo egin zan. Atsekabea izan zan nagusi bertaratutakoen artean, aste honetan Santanderren gertatutako zoritxarreko ezbeharra dala-eta, bertan Xabi eskualdean estimu handian eukien 21 urteko mutila eta beste bost lagun hil ziran-eta, bi Barakaldokoak.



