Barriak
Etiquetado como: Bizkaia isilik bilkura isilak
Bidezko merkataritzak emakumeen ahalduntzean dauan eraginari buruzko ekitaldia
"Bidezko merkataritzaren eragina emakumeen ahalduntzean eta ingurumen-jasangarritasuna" goiburuaren haritik, ekitaldia ospatuko da datorren eguenez, ekainak 13. Besteak beste Penca de Sabila Ekologia eta Kultura Batzordeko (Medellin-Kolonbia) kide dan Claudia Montoya Ruizek parte hartuko dau, Colyflor -ekonomia-zirkuitu solidarioa eta bidezko merkataritzako denda- egitasmoa aurkeztuz. Ekitaldia Bolunta-Bizkaia gara erakundearen lokaletan (Zabalbide Kalea, 1, Ibaiondo. Alde Zaharra metroa) ospatuko da 10:00etatik 14:00etara. Jakin-mina dauanak, emon daiala izena hemen.
Eleizbarrutiko barrien minutu 2ko laburpena
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Omenaldia Ander Manterolari Zeanurin
Joan dan maiatzaren 23an 90 urte bete ebazan Ander Manterola Eleizbarrutiko abadeak omenaldia jasoko dau bihar Zeanuri bere jaioterrian. Andra Mari parrokian eguerdiko 11:30etan ospatuko dan Meza Nagusian gogoan izango dabe.
BAMek heziketari buruko hainbat ekarpen jasoten dauan liburua argitaratu dau
Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolak (BAM) “Etorkizuneko hezkuntza ehuntzen” liburua aurkeztu eban atzo, euskak heziketa-sistemaren inguruan hogei lagun inguruk egin dituan gogoetak batuz. Euren esperientzia eta ikuspuntutik, euskal heziketa-sistemaren etorkizunaren inguruan jarduten daben heziketa, hizkuntza eta kultur arloko 24 lagunek idatzitako 24 artikulu eta gizarte eragileen, irakasleen, ikerlarien beste hainbat ekarpen jasoten ditu. Eleizbarrutiko ikastegi honek bere sorreraren 75. urteurrena ospatzen dihardu.
Juanito Gallastegi abadea, Ohorezko Euskaltzain
1933an Durangon jaio zan Juanito Gallastegi abadea dago Euskaltzaindiak izendatu berri dituan Ohorezko Euskaltzainen artean. "Poz-pozik" agertu da izendapenagaitik, bizitza gehiena giro "euskaldunean" emon daualako, eta eskerrak emon ditu -berezkoak dituan apaltasun eta zintzotasunagaz- euskeraren alde egindako zerbitzuagaitik egin deutsen autorpenagaitik. Abade egin aurretik, Seminarioan egoala hasi zan itzulpenak egiten eta horretan dihardu gaur egun be. Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak oraintsu argitaratu ditu berak itzulitako Gonzalez Carvajalen liburu bi eta laster …
Jardunaldi irekien kurtsoko azken eguna Eleizbarrutiko Seminarioan
Atzokoa izan zan jardunaldi irekien kurtsoko azken eguna Eleizbarrutiko Seminarioan. Hilaren lehenengo egenez, talde ugaria hurreratu izan da Seminarioko kaperara otoitz egitera.
Berrizko Mesedetakoek XVII. kapitulu nagusia osptatzen dihardueBerriz
Berrizko Mesedetako Misiolariek aste honetan hemen deutse hasiera euren XVII. kapitulu nagusiari. Munduko hainbat lekutatik datoz monjak Berrizera, Yolanda Kafka monja klaratarrak gidatutako otoitz-egunakaz hasi zan biltzarrean parte hartzera.
"Hasieran jarri behar dogu Adimen Artifizialaren etikaren kontua"
Gaur ospatu da Bilboko Eleizbarrutiak sustatu dauan "Adimen Artifiziala eta etikari" buruzko bigarren eta azken ekitaldia. Atzo emon jaken hasiera "Komunikabideetan Adimen Artifizialaren erabilera sustatzeko I. Dekalogoaren" aurkezpenagaz. Hona hemen Andrea Ciucci Bizirako Pontifize Akademiako kideak gaur goizean Barrian ospatu dan ekitaldian esandako batzuk:
"Gaur egungo eraldaketa mundu mailako gertakaria da, batez be berehalako hedapenagaitik"
Andrea Ciucci Biziaren aldeko Pontifize Vatikanoko Akademiako kide eta Adimen Artifizialean aditua Bilbon da egunotan. "Adimen artifiziala eta gizatasun beteko komunikazinoa" goiburuaren haritik jardun eban atzo Deustuko Unibertsitatean eskaini eban berbaldian. Gaur, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak eta Kultur Erakundeen Mahaiak antolatutako saioan parte hartuko dau, On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina bertan dala. Andrea Ciuccik Barrian (Plaza Barria 4, 1. solairua) jardungo dau goizeko 11:00etatik aurrera.
Hirukoiztarren familiak Karrantza bisitatu eban
Martitzenez, ekainak 4, Algortako Kristo Eroslea parrokia alkarteak, AA Hirukoiztarrek eta eleiztarrek Karrantzako Presako San Martin parrokia bisitatu eben. 1616.eko irailaren 20an Aljerian martiritza jasan eban eta hil egin eben Juan de Palacios eta Santisteban XVI. gizaldiko (1560) fraile hirukoiztarraren jaioterria ezagutu eben, non bateatu eben eta non bizi izan ebazan bere lehenengo kristau esperientziak.