Barriak
Etiquetado como: Bizkaia isilik bilkura isilak
"Pobretasuna eta honen eragileak" arratsaldeko "Bizkaia isilik" bilkuretan
Egunero, lagun askok migratu egin behar izaten dau bizimodu hobearen bila. Bide horretan, asko sufritzen dabe, besteak beste, jazarpena, engainua, deportazinoa..., asko eta asko itsasoan hilten da, eta bizirik irauten dabenek egundoko bakardadea jasaten dabe gure kaleetan, bizileku, lan eta adiskide barik. Horregaitik, hilaren azken eguaztenez, "Bizkaia isilik" bilkurak egiten …
Etxe-langileek jasaten dabezan baldintzen salaketa 'Bizkaia isilik' bilkuretan
Apirilaren 28an, domekaz, ospatuko dan Gizalegezko Lanaren aldeko Eleizbarrutiko Eguna dala-eta, 'Bizkaia isilik' ekimenaren eskutik ospatuko dan hilabete honetako bilkuran etorkinek jasaten daben leneko behin-behinekotasuna salatuko dabe batez be. "Gehienetan etorkinek -eta honeen artean emakumeek- etxe-langile lez eta zaintzaile lez egiten daben lana, baldintza eskasetan …
Laneko behin-behinekotasuna salatuko dabe gaur 'Bizkaia isilik' bilkuretan
Gaur be, hilaren azken eguaztena izanda, 'Bizkaia isilik' bilkurak ospatuko dira ohiko leku eta orduan, etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabekeriak agertzeko eta salatzeko. Arratsaldeko zazpiak eta erdietan izango dira, Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzquiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan, Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari …
Etorkinek lanean jasaten dabezan baldintza eskasak gogoratuko dira gaur 'Bizkaia isilik' bilkura isiletan
Bilkurak ohiko lekuetan egingo dira: Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzquiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan eta Getxon, Telletxe plazan, metroaren ondoan.
Jesusen Mirabeen fundatzailearen eguna
Karitateko Jesusen Mirabeek euren eguna ospatuko dabe maiatzaren 18an, astelehena, Jesusen Bihotzeko Maria Josefa euren fundatzailearen jai liturgikoaren egunez. On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru izango da Jesusen Mirabeen Etxe nagusik eleizan (Naja, 1. Bilbao) arratsaldeko seiretan osspatuko dan Eukaristian. Bihar, ospakizuna eguerdiko hamabietan izango da Miribillan santari eskeinitako eleizan.
San Bizente eleizako organoa martxan da barriro konponketak eginda
Maiatzaren 26an, On Joseba Segura gotzaina Abandoko San Bizente eleizako organo barriztatu barria, balio handiko musika-tresna, bedeinkatuko dau. Urte biko lanen ostean, musika-tresna honek bere distira berreskuratu dau. Gertaera garrantzitsu hau izango da Eleizbarrutiak, 2023tik hasita, Bizkaiko Foru Aldundiagaz batera, garatzen diharduan organoen barriztapenerako egitasmoan emoten dan lehenengo urratsa. Jorge Unda Organoetarako Eleizbarrutiko Batzordeko idazkari exekutiboak alkarrizketa eskaini deutso Alkarren Barri kontu honen inguruan.
HOACen deia, "parte hartu eta eraldatzeko"
Ekintza Katolikoko Langile Ermandadeak (HOAC) bere eguna ospatuko dau datorren domekaz, maiatzak 17, Durangon. Aurton, alkarte loturak berregiteko eta gizarte parte-hartzea sendotzeko premina nabarmenduko dabe, bakarkeriari, behin-behinekotasunari, eta guztiona danarenganako atxikimendurik ezari aurre egiteko. Herriko leku esanguratsuak bisitatuko dabez, besteak beste, 1937ko bonbardaketari lotutakoak. Mobimentuak Eukaristia ospatuko dau Uribarriko Andra Mari basilikan, 12:30etan eta ostean jentaurreko zeinua eta bazkaria izango dabez.
Nazinoarteko organo-jaialdiaren 14. ekitaldia zapatuz hasiko da, Santutxun
Santutxuko "Karmelo" eleizan emongo jako hasiera datorren zapatuz, maiatzak 16, 20:45etan, Bilbao Uria nazinoarteko organo-jaialdiaren 14. ekitaldiari. Ana Aguado organistak honako musikagileen piezak joko ditu: Eduardo Torres, Jesus Guridi, Jose Maria Usandizaga, Cesar Franck, Jacques-Nicolas Lemmens, Charles-Marie Widor.
Bilboko eleizbarrutian ekonomia-ardurakidetasunerako jardunaldia ospatuko da
Datorren domekaz, maiatzak 17, Gizarte Komunikabideen Munduko LX. Egunez, Bilboko eleizbarrutiak Ekonomia-ardurakidetasun eta gardentasunaren inguruko kanpaina egingo dau. Parrokia alkarteak, egokitzat jotzen daben unean, eleiztarrei 2025eko kontuak aurkeztera bultzatzea da kanpaina honen xedea.
Bat egingo dozu pertsona nagusien aldeko sinadura-bilketan?
Ekintza Katoliko Orokorra (EKO-ACG) mobimentuak pertsona nagusiak era askotako tratu txarren (fisikoa, psikologikoa, ekonomikoa...) aurrean babesteko legea sortzeko sinadura-bilketan parte hartzen dihardu (gehiago jakiteko: hemen).
Mariaren Leginoak erretiroa eta Eukaristia ospatuko ditu eguenez, Bilbon
"Mariaren baietza" goiburuaren harira ospatuko da datorren eguenez, maiatzak 14, 18:00etan, Mariaren Leginoa mobimentuak antolatutako erretiroa. Rafa Saez eleizbarrutiko abadeak gidatuko dau alkartearen egoitzan Kapelutegi, 12 - 1. solairua ezker.). Edel Mary Quinnen irudia izango da hari eroalea eta gura dabenak parte hartu leikie, mobimentuko kide izan ala ez.
Asteburuko argazkiak
Askotariko jarduerak izan dira asteburuan, besteak beste: Ipar-Hegoaldea ikastaroaren amaiera, San Fausto Pastoral Barrutiko (PB) alkartearen eguna, Gaixoaren Pazkoa Portugalete eta Igorren, otoitzaldia Sestaon edo Virgen del Cisne deritzanaren urteurrena Bilbon.
"Maria eta emakumezkoaren nortasunak" saioa, zapatuz, Barrian
Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) eta "Gure Hitza" alkarteak ekitaldia antolatu dabe zapaturako -maiatzak 16-, 10:30etatik 13:30etara eta 15:3etatik 17:30etara, "Maria eta emakumezkoaren nortasunak" goiburuagaz. Cristina Pascual Alconchel teologo eta filosofia-irakasleak gidatuko dau. Gehiago jakiteko: asociaciongurehitza@gmail.com
Astekoak, asteko barrien laburpena
El resumen semanal de noticias diocesanas, Astekoak, te acerca, en formato audiovisual, lo más relevante de los últimos 7 días.



