Barriak
Etiquetado como: Getxo
Lurralde Santuko frantziskotarrak, Bilbon
Datorren astelehenez, ekainak 3, Jerusalemen bizi eta Lurralde Santuaren Zaintzako ekonomo dan Fray Tony Choucry libanoarra Bilbora etorriko da. Goizez, gotzainagaz alkartuko da eta arratsaldez berbaldia eskainiko dau San Frantzisko Xabier parrokian 19:00etan. Ondoren, meza ospatuko da milaka lagunen hilketa gertatzen ari dan lekurako bakea eskatzeko. Fray Luis Quintana Zaintzaren Espainiako arduraduna izango dau ondoan Choucryk.
"Gure baztertze-plana", mahai-ingurua San Bizenten
Abandoko San Bizente Martiria parrokiako batxilergoko 1. kurtsoko taldeak deialdia egin dau bihar -barikua-, 20:00etan parrokiako Bengo-leku lokaletan ospatuko dan mahai-inguruan parte hartzeko. Hainbat gizatalderi lotuta egindako boluntario-lanaren ingurukoak azalduko dabez.
Harmoniuma barriro martxan, Sodupeko eleizaren 530. urteurrenean
Datorren zapatuz, ekainak 1, urte bitan konpontzen aritu ondoren, Sodupeko San Bizente Martiria eleizako harmoniuma entzun ahal izango da barriro be. Arratsaldeko 19:30etatik aurera, kotzertua ospatuko da eleizan, Maria Vega Perez de Arlucea piano-jotzailea eta Irma Rutkauskaite-Egiluzek zuzendutako "Camerata Bilbao" protagonista dirala.
Caritasek 13.000 lagun inguru artatu ebazan 2023an
Caritas Bizkaia erakundeak BIlbon dauan egoitzan aurkeztu dabe gaur goizean Caritasen 2023ko oroitza-txostena. Elena Unzuetak eta Ana Sofi Telletxeak, Caritas Bizkaia erakundeko zuzendari eta Gizarte Behatokiko arduradun, hurrenez hurren, erakundearen azken urteko daturik nabarmenenak eskaini dabez.
Ospitaletako arreta espiritual eta erlijiosorako taldeen biltzarra San Juan de Dios ospitalean
Santurtziko San Juan de Dios ospitaleak bere sorreraren mendeurrena ospatzeko egiten diharduan ekitaldien barruan, atzo -martitzena-, Bilboko Eleizbarrutiko ospitaleetan Arreta Erlijioso eta Espiritualerako Zerbitzua (AEEZ) eskaintzen daben taldeak batu ziran bertan. Ospitale publiko zein pribatuetan pertsonaren alderdi espiritualaz arduratzen diran zerbitzuetako 17 ordezkarik parte hartu eben.
Alberto Cardoso Aita Mari ontziko boluntarioaren berbaldia 'Bizkaia isilik' bilkuraren aurretik
Hilaren azken eguaztena izanda, gaur arratsaldez, ohikoa danez 19:30etan, 'Bizkaia isilik' bilkurak ospatuko dira. Oraingoan, aurretik, 18:00etan, Alberto Cardoso "Aita Mari" itsas-salbamendu humanitariorako ontziko boluntarioak "giza eskubideen hondoratzea" berbaldia eskainiko dau 'Burtsa' eraikinean (Ganbara aretoa). Susana Cuesta Caritas Bizkaia erakundeko kideak jardungo dau moderatzaile-lanetan. Berbaldia amaitzeaz batera, gura dabenek Arriaga antzokiaren kanpoaldean egingo dan bilkura isilean parte hartu leikie.
Barikuz, ezkontza-urteurrenak
Datorren barikuz, maiatzak 31, Eznontzaren Urrezko eta Zidarrezko Ezteguen ospakizuna egingo da Begoñako basilikan, 18:00etan, On Joseba Segura gotzaina buru dala. Eleizkizuna zuzenean jarraitu ahal izango da hemen..
Misinoetarako taldea eta parrokia "kulturarteko Ermua 2024" ekitaldian
Gaur hasten da Ermuko kulturarteko astea. Zazpigarren ekitaldi hau zazpi egunez garatuko da eta, besteak beste, Ermuko misinoetarako taldeak eta parrokiak parte hartuko dabe. Gaur arratsaldeko 18:00etan antzeztuko dan lanean parte hartuk dabe: 'Pasmi' taldearen 'Show must go on' antzezpena Lobianon.
Portugaletek alkartearen eguna ospatu eban atzo
"Ongi etorri etxera. Bienvenido a casa" goiburuaren haritik, Portugaleteko parrokia alkarteetako, alkarte erlijiosoetako eta mobimentuetako lagun ugari batu zan atzo Andra Mari ikastetxean, Pastoral Barrutiko (PB) ekitaldian.