Barriak
Etiquetado como: Gotzainen Batzarra
JOC mobimentuaren kanpamentua, Zallan
Domekaz, Bizkaiko Gazteria Langile Kristaua (JOC) mobimentuak kurtso amaierako batzarra ospatu eban. Azken hilabeteetako jarduerak aztertzeaz gainera, datozan asteetako egutegia programatu eben.
Joseba Rementeria "beti irribarrez egoan gizona" hil da
Atzo hil zan bilbon Joseba Rementeria Aramburu Eleizbarrutiko abadea, 90 urte ebazala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna gaur arratsaldeko 19:30etan ospatuko da Ugao-Miraballeseko parrokian.
600 jubilatu baino gehiago batu ziran zapatuz Etxebarrin
Joan dan zapatuz, ekaiinak 8, Etxebarrin zoritxarreko barria izan da, emakume batek salaketa jarri izan daualako San Antonio jaietan bere aurkako abusu-saiakera izan zala-eta. Horri jakiteaz batera, bertan behera geratu ziran zapatu arratsalde-gauerako antolatutako dantzaldia eta gainerako ekitaldi guztiak. Goizez, Bizkaiko 600 pertsona nagusi inguru batu ebazan ekitaldia osptu zan. Jubilatuek kolorez bete eben herria euren lepoko berdeakaz. Beste alde batetik, zapatuan bertan, Eleizbarrutiko Pastoral kontseiluak kurtsoko azken batzarra ospatu eban, besteak beste, `Begirada: Comunidad …
San Inazio parrokiaren 75. urteurrena
Atzo -domeka-, Bilboko San Inazio parrokiak 75. urteurrena ospatu eban On Joseba Segura gotzaina buru zala ospatutako Eukaristiagaz. Nestor Aras parrokoak amaieran esan ebanez, "zorioneko eguna da San Inazio parrokiarentzat eta Pastoral Barrutiarentzat. Bere esanetan, "zentzunez, biziz eta familia-senez betetako Eukaristia bizi izan dogu. Lagun askok gozatu eta autortu dau Jainkoaren agerpena bere bizitzetan parrokiaren bitartez, besteak beste, On Joseba gotzainak, homilian aitatu dauenez, parrokian eta auzoan egon zanean, on asko jaso eban-eta".
Asteburuan, esker ona, omenaldia eta beste hainbat ekitaldi
Barikuz, esker oneko meza ospatu zan Zabalako San Rafael Goiaingerua parrokian, On Joseba Segura gotzaina buru zala. Aurrerantzean, eleizak lehengo egitekoa izango dau, hau da, kapera bihurtu da eta bertan egun berezietan egingo dira eleizkizunak. Beste alde batetik, atzo -domeka- Kerman Lopez bikario nagusia buru izan zan Berrizko Mesedetako Misiolarien XVII. kapitulu nagusiaren hasierako Eukaristian eta Zeanurin Ander Manterola abadeari omenaldia egin eutsen bere 90. urtebetetzean. Hona hemen, laburtuta, ekitaldiok eta asteburuko beste hainbat:
Bidezko merkataritzak emakumeen ahalduntzean dauan eraginari buruzko ekitaldia
"Bidezko merkataritzaren eragina emakumeen ahalduntzean eta ingurumen-jasangarritasuna" goiburuaren haritik, ekitaldia ospatuko da datorren eguenez, ekainak 13. Besteak beste Penca de Sabila Ekologia eta Kultura Batzordeko (Medellin-Kolonbia) kide dan Claudia Montoya Ruizek parte hartuko dau, Colyflor -ekonomia-zirkuitu solidarioa eta bidezko merkataritzako denda- egitasmoa aurkeztuz. Ekitaldia Bolunta-Bizkaia gara erakundearen lokaletan (Zabalbide Kalea, 1, Ibaiondo. Alde Zaharra metroa) ospatuko da 10:00etatik 14:00etara. Jakin-mina dauanak, emon daiala izena hemen.
Eleizbarrutiko barrien minutu 2ko laburpena
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Omenaldia Ander Manterolari Zeanurin
Joan dan maiatzaren 23an 90 urte bete ebazan Ander Manterola Eleizbarrutiko abadeak omenaldia jasoko dau bihar Zeanuri bere jaioterrian. Andra Mari parrokian eguerdiko 11:30etan ospatuko dan Meza Nagusian gogoan izango dabe.
BAMek heziketari buruko hainbat ekarpen jasoten dauan liburua argitaratu dau
Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolak (BAM) “Etorkizuneko hezkuntza ehuntzen” liburua aurkeztu eban atzo, euskak heziketa-sistemaren inguruan hogei lagun inguruk egin dituan gogoetak batuz. Euren esperientzia eta ikuspuntutik, euskal heziketa-sistemaren etorkizunaren inguruan jarduten daben heziketa, hizkuntza eta kultur arloko 24 lagunek idatzitako 24 artikulu eta gizarte eragileen, irakasleen, ikerlarien beste hainbat ekarpen jasoten ditu. Eleizbarrutiko ikastegi honek bere sorreraren 75. urteurrena ospatzen dihardu.
Juanito Gallastegi abadea, Ohorezko Euskaltzain
1933an Durangon jaio zan Juanito Gallastegi abadea dago Euskaltzaindiak izendatu berri dituan Ohorezko Euskaltzainen artean. "Poz-pozik" agertu da izendapenagaitik, bizitza gehiena giro "euskaldunean" emon daualako, eta eskerrak emon ditu -berezkoak dituan apaltasun eta zintzotasunagaz- euskeraren alde egindako zerbitzuagaitik egin deutsen autorpenagaitik. Abade egin aurretik, Seminarioan egoala hasi zan itzulpenak egiten eta horretan dihardu gaur egun be. Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak oraintsu argitaratu ditu berak itzulitako Gonzalez Carvajalen liburu bi eta laster …