Barriak
Etiquetado como: Adin txikikoak
Kurtsoari amaiera emoteko ekitaldiak eta beste hainbat
"Vida ascendente / Bizian gora" mobimentuaren kurtso amaierako ospakizuna, katekesiaren amaiera hainbat lurraldetan, Misinoetarako Ermuko taldearen parte hartzea herrian ospatutako kulturarteko jardunaldietan..., horra hor, besteak beste, azken egunotako hainbat jarduera, ondoren argazkien bidez jasota:
Algortako Kristo Eroslea parrokiaren 50. urteurrenaren amaiera
Algortako Kristo Eroslea parrokiak 50. urteurreneko ekitaldiei amaiera emon deutse asteburu honetan Meza Nagusia ospatuz. Fededunez lepo bete zan eleiza, "bost hamarkada honeetan jasotako grazia eta doe ugariengaitik esker ona adierazoteko". A. Luigi Buccarello hirukoiztarren Aita Nagusia izan zan buru eleizkizunean eta A. Pedro Aliaga Probintzialak be alkar-meza emon eban. Bilboko Ars Viva abesbatzak eta Getxoko Itxartu dantza-taldeak girotu eben ospakizuna, "ikutu berezi eta gogoangarria emonez".
Ekologia, ptotagonista Ekintza Katoliko Orokorraren egunean
Atzo -domeka-, EKO-ACG Eguna ospatu zan. Ekintza Katoliko Orokorreko Bilboko Eleizbarrutiko familia osoa -umeak, gazteak eta helduak- batu zan kurtsoari jai-giroan amaiera emoteko.
42 metro karratuko "alfonbrak" apaindu eban atzo katedraleko sarrera
Beste urte batez, "Kolore bidea" alkarteak egin ditu alfonbrak, batez be, tindatutako egun-txirbilez. Alfonbra horreek apaindu ebezan atzo, Gorpuzti Eguna, Santiago katedralaren eta Joan Santuak parrokiaren kanpoaldeak.
Ezkontzaren Urre eta Zidarrezko Ezteguen ospakizun "hunkigarri eta bihotz-bihotzekoa"
Bariku arratsaldez ospatu ebezan Ezkontzaren Urre eta Zidarrezko Ezteguak Begoñako basilikan, On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru zala. Eleizkizuna zuzenean eskaini zan web honen bidez: hemen.
Eleizbarrutiak komunikabideetan AAren erabilera etikoa sustatzeko dekalogoa aurkeztu dau
Datorren eguaztenez, ekainak 5, komunikabideetan AAren erabilera etikoa sustatzeko I. dekalogoa aurkeztuko da gizarte komunikabideen aurrean. Bilboko Elizbarrutiak, Kazetarien Euskadiko Elkarteak eta Kazetarien Euskadiko Kolegioak sustatutako hausnarketaren emaitza da. Orain dala urtebete sortu zan ideia, Aita Santuak komunikazinoa eta Adimen Artifiziala gaiaren inguruan sustatu eban Gizarte Komunikazinoen Eguna zala-eta. Kultur Erakundeen Eleizbarrutiko Mahaiak abagune ontzat hartu eban, Eleizaren ekarpen humanistikotik gai honetan jardunbide etikoak zehazteko. Aste honetarako antolatutako …
Gorpuzti Eguneko Eukaristiaren zuzeneko emonaldia
On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da gaur, Gorpuzti Eguna, eguerdiko 12:00etan Santiago katedralean ospatuko dan Eukaristian. Meza amaitzeaz batera, prozesinoa egingo da Katedralaren inguruan. Meza zuzenean emongo da web honetan.
Eleizbarrutiko barrien laburpena
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Kurtsoko azken aldizkaria
Bilboko Eleizbarrutiko barri nagusiak jasoten dituan aldizkariaren 10 ale argitaratzen dira urtean. Alkarren Barri - Comunicación aldizkaria euskarri multimedian argitaratu da gaur eta laser izango da harpidedunen etxeetan. Agerkariaren 304. alearen azala, oporrez gozatzeko eta berde koloreko kurutzearen irudia dauan ametsen liburua zabaltzeko deia da.
Ezkontzen Urre eta Zidarrezko Ezteguen ospakizunaren zuzeneko emonaldia
Begoñako basilikan ospatuko dira gaur arratsaldez ezkontzen Urrezko eta Zidarrezko Eztegurak. Eukaristia.