01-05-2024 Miércoles, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 36 )
 

Barriak

Etiquetado como:

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1094 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
01.12.2023

Arangoitiko San Andres Apostolua eleizaren Urrezko Ezteguak

Atzo -azaroak 30, eguena-, San Andres egunez, Arangoitiko San Andres parrokiak Urrezko Ezteguak ospatu ebazan, 19:00etan Eukaristia ospatuz.

01.12.2023

Enkarterri Hoberantz saria Deusto Argitalpenak enpresarentzat

Ediciones Deusto, S.A enpresak jaso dau Enkarterri Hoberantz XIX. saria. EBI sarean dagoan Sopuertako San Viator ikastetxeak eta Enkarterrietako Mankomunitateak sustatzen dabe sari hau, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Enkarturren, SPRIren, ADRen, Enkarterrialderen eta Enkarterri Groupen laguntzagaz. Balmasedako San Roke hotelean ospatu zan ekitaldian egin eutsen autorpena sarituari, Ainara Basurko Ekonomia Sustapenerako Bizkaiko Foru Aldundiko diputatua buru zala. 

01.12.2023

Gotzainak bisita pastorala egingo dau Balmaseda eta Zallara

Abenduaren 1, 2, 3 eta 5ean, On Joseba Segura gotzaina Garbealdeko parrokietara (Balmaseda eta Zalla) joango da bisita pastorala egitera.

01.12.2023

Gabonetako protagonista Alkarren Barriren azalean

Aldizkariaren abenduko alearen (298. zenb.) azalean, Jesus Umearen irudia nabarmentzen da Gabonetako zuhaitzaren aurrean. Honen argiak, bigarren mailan geratzen dira. Gabonen ospakizunak kristauentzat dauan behentako zentzuna nabarmendu gura da. Familiak ostatu bakar batean be lekurik ez aurkitzean, aska baten jaio behar izan eban Umea. Gotzainak idatzitako zorion-agurrak aldi honen garrantzia  jasoten dau, izan be, "Belengo Umea barriro jaioko da eta Beragaz birsortu gaitezala gura dau". Gotzainak hauxe eskatzen deusku: ez daigula ahaztu "lurralde santuan eta munduko beste hainbat lekutan, …

30.11.2023

Eleiz Museo 'gozoa'

Bihar -abenduak 1, barikua-, "Gabon-gozokiak. Komentutik etxera" Gabonetako azokaren ekitaldi barria inauguratuko da Eleiz Museoan (Gizakunde plaza 9B – Atxuri, Bilbao). Abenduaren 20ra arte, Penintsulako hainbat komentutan prestatutako Gabonetako produktu-sorta zabala eskainiko da Eleiz Museoko ganga-aretoan (sarrera doan). 

30.11.2023

Gernikaldeko Eleizaren batzar nagusia

Gernikaldea Pastoral Barrutiko (PB) Pastoral Batzordeak batzar nagusia ospatuko dau bere 10. urteurrena ospatzeko. Batzar nagusia zapatuz, abenduak 2, izango da, 11:00etatik aurrera, Gernikako Andra Mari parrokiako lokaletan. Batzarraren ostean, 12:00etan otoitzaldia egingo da Andra Mari parrokian eta 14:00etan, bazkaria izango da. 

29.11.2023

Kooperak ehun-tratamendurako bigarren instalazinoa zabaldu dau

Bizkaiak kontsumitu osteko ehun-tratamendurako bigarren instalazinoa dau, hain zuzen be, gaur, Mungian inauguratu dan 'Koopera Reusing Center II'. Koopera Caritas laneratze eta gizarteratzerako estatuko enpresarik handienak, baztarketa jasaten daben edo jasateko arriskua daben pertsonak laneratzeko eskaintza babaldu egin dau 3.368 metro karratuko instalazino barri honegaz. 

29.11.2023

"Espiritualtasunaren zaintza gizarte-osasun arretan"

Atzo -martitzena-, Gurutzetako ospitalean hainbat arlotan jarduten daben osasun arloko profesionalei zuzendutako saioa ospatu zan, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Barrikuntza eta Kalitaterako sailaren eta Ospitaleetako Arreta Erlijioso eta Espiritualerako Zerbitzuaren (AEEZ) eskutik. 

29.11.2023

Emakumeen aurkako indarkeriaren salaketa 'Bizkaia isilik' bilkuretan

'Bizkaia isilik' bilkurak egingo dira gaur be, hilaren azken eguaztenez ohikoa danez, betiko lekuetan eta betiko orduan, 19:30etan: Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzquiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan; Getxon, Telletxe plazan (metroaren ondoan) eta Zornotzan, Herriko plazan. Azaroko bilkuran, hilaren 25ean ospatu zan Emakumeen aurkako Indarkeriaren Deuseztatzen aldeko Nazinoarteko Egunaren inguruan izan ziran mobilizazinoak gogoan izango dabez. Hain zuzen be, emakume eta …

28.11.2023

Prentsaurrekoa zuzenean Erromatik

Espainiako Gotzainen Batzarrak prentsaurrekoa eskainiko dau, gotzainak Aita Santuagaz eta Klerorako dikasterioagaz batzartu ondoren. On Joseba Segura Bilboko gotzaina Erroman da gainerako gotzainakaz. Aita Santuak seminarioen inguruan hitz egiteko deitu ditu gotzainak.