Barriak
Etiquetado como: Adin txikikoak
'Bizkaia isilik' bilkurei buruzko berbaldia Pilareko Andra Mari parrokian
"Círculos del Silencio, un cambio de mirada, Bizkaia isilik" goiburua ardaztzat hartuta jardungo dau gaur, maiatzak 20, Marije Calvo Karidade eta Zuzentasunerako Eleizbarrutiko Ordezkaritzaren barruan dagoan Migrazinoetarako saileko arduradunak, iluntzeko 20:00etan, Bilboko Pilareko Andra Mari parrokian (Iparragirre, 58), Autonomia Indautxu Gizarte Gelak sustatutako ekitaldian.
Eleizbarrutiko asteko barriak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Erakusketa Eleiz Museoan
Maiatzaren 18an, Museoen Nazinoarteko Eguna ospatzen da. Hori dala-eta, Eleiz Museoak aldi baterako erakusketa zabalduko dau, EHU-UPVko pintura-masterreko ikasleak protagonista dirala. 'Solasaldiak' goiburua dau aitatutako erakusketa horrek.
Gaur sortuko da Santurtzi Pastoral Barrutia
Gaur arratsaldeko 19:00etan Santurtziko Gorka Deuna parrokian ospatuko dan eleizkizunean, Santurtzi Pastoral Barruti (PB) barria sortuko da. Pastoral Barruti hau, Sortze Garbia, Maria Eleizaren Ama, Apostoluen Erregina, San Pedro Apostolua, Gorka Deuna, San Joan Bateatzailea eta Itsasoko Ama Birjina parrokien bateratze egonkorretik eratzen da. Era berean, Pastoral Barrutiari atxikitzen jakoz, Palotinoak (SAC), Anai Hospitalarioak (OHSJDO) eta San Joseren Karmeldar Teresak alkarteak. Pastoral Barrutiak ikastetxe bi be baditu: Patronato ikastetxea -EBI Eleizbarrutiko ikastetxeen sarean …
"Ulertzekoa da jentea gertaerok dirala-eta harrituta egotea"
Bilboko gotzainak, Bizkaiko alkarte katolikoari zuzendutako adierazpenean, atsekabea eta harridura agertu ditu Beloradoko monja klaratarren inguruan gertatzen ari danari buruz. "Euren bizitza osoa Eleizari eskaini, botoak Eleizan jaso eta Eleiza honetako abadeakaz batera ospatu daben emakumeek -benetan holan sentitu izan dabelako-, bat-batean, guzti horretatik kanpo izten dituan erabakia hartu izanak atsekabetu egiten nau".
Gaur hasiko da Erruki-etxean "Bilboko Korala Gertutik" zikloa
Lekuko talentua nabarmenduko da Udalak eta Bilboko Koral Alkarteak sustatutako"Bilboko Korala Gertutik" emonaldien zortzigarren ekitaldia. Doako sei kontzertu ospatukodira Bilboko hainbat auzotan, maiatzean eta ekainean. Guztira, abesbatzetako eta talde instrumentaletako 300 kidek parte hartuko dabe.
Bizkaiko eskautek Sopelako hondartza garbituko dabe zapatuan
Datorren zapatuz, maiatzak 18, Bizkaiko hainbat lekutako eskaut taldetako 14 eta 16 urte bitarteko neska-mutikoek, 'Azkarrak' deitzen diranek, hondakinak batuko dabez Sopelako hondartzan, Surfrider Foundation dalakoagaz batera.
Antonio Menchacak alkartasunari emoten deutsazan sarien XXIV. ekitaldia
Hona hemen, Antonio Menchaca fundazinoak bere 50. urteurrenean sarituko dituanak: etorkinen salbamendurako Aita Mari ontzia, San Juan de Dios ospitalea, Aintzane Monteverde (San Nikolas zabalik), Somorrostro Eleizbarrutiko Muskizeko ikastegia eta Begoña Agirrezabal (Arangoiti). Sari solidarioen 24. ekitaldia izango da eta ekainaren 20an banatuko dabez 'Sociedad Filarmónica' deritzan lekuan.
Estrella Morenoren berbaldia emakumeak Eleizan dituan erronka eta aukerei buruz
Estrella Moreno Bilboko Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) zuzendariak berbaldia emongo dau gaur -maiatzak 15, eguaztena-, Sabino Arana Fundazinoan (SAF) (Moraza plaza. 48007 Bilbao), 19:00etan. Ekitaldian izango da On Joseba Segura Bilboko gotzaina.
Bilboko gotzaina Nekane Garcia misiolariagaz egon da
Nekane Garcia Bunkeyako ospitale nagusiko zuzendariak bisita egin deutso gaur On Joseba Segura Bilboko gotzainari. Bunkeyako ospitaleko laborategietan lagundu izan dauan Begoña Diez medikuntza-fakultateko irakasle erretiratua eta Jose Ignacio Iturmendi Mufunfaren Adiskideak fundazinoko kidea egon dira Gotzaitegian Nekanegaz.