23-12-2024 Lunes, semana - adviento
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 38 )
 

Barriak

Etiquetado como: Gaztelugatxeko San Joan

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1557 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
09.06.2024

Eleizbarrutiko barrien minutu 2ko laburpena

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
08.06.2024

Omenaldia Ander Manterolari Zeanurin

Joan dan maiatzaren 23an 90 urte bete ebazan Ander Manterola Eleizbarrutiko abadeak omenaldia jasoko dau bihar Zeanuri bere jaioterrian. Andra Mari parrokian eguerdiko 11:30etan ospatuko dan Meza Nagusian gogoan izango dabe. 

07.06.2024

BAMek heziketari buruko hainbat ekarpen jasoten dauan liburua argitaratu dau

Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolak (BAM)Etorkizuneko hezkuntza ehuntzen” liburua aurkeztu eban atzo, euskak heziketa-sistemaren inguruan hogei lagun inguruk egin dituan gogoetak batuz. Euren esperientzia eta ikuspuntutik, euskal heziketa-sistemaren etorkizunaren inguruan jarduten daben heziketa, hizkuntza eta kultur arloko 24 lagunek idatzitako 24 artikulu eta gizarte eragileen, irakasleen, ikerlarien beste hainbat ekarpen jasoten ditu. Eleizbarrutiko ikastegi honek bere sorreraren 75. urteurrena ospatzen dihardu.

07.06.2024

Juanito Gallastegi abadea, Ohorezko Euskaltzain

1933an Durangon jaio zan Juanito Gallastegi abadea dago Euskaltzaindiak izendatu berri dituan Ohorezko Euskaltzainen artean. "Poz-pozik" agertu da izendapenagaitik, bizitza gehiena giro "euskaldunean" emon daualako, eta eskerrak emon ditu -berezkoak dituan apaltasun eta zintzotasunagaz- euskeraren alde egindako zerbitzuagaitik egin deutsen autorpenagaitik. Abade egin aurretik, Seminarioan egoala hasi zan itzulpenak  egiten eta horretan dihardu gaur egun be. Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak oraintsu argitaratu ditu berak itzulitako Gonzalez Carvajalen liburu bi eta laster …

07.06.2024

Jardunaldi irekien kurtsoko azken eguna Eleizbarrutiko Seminarioan

Atzokoa izan zan jardunaldi irekien kurtsoko azken eguna Eleizbarrutiko Seminarioan. Hilaren lehenengo egenez, talde ugaria hurreratu izan da Seminarioko kaperara otoitz egitera. 

07.06.2024

Berrizko Mesedetakoek XVII. kapitulu nagusia osptatzen dihardueBerriz

Berrizko Mesedetako Misiolariek aste honetan hemen deutse hasiera euren XVII. kapitulu nagusiari. Munduko hainbat lekutatik datoz monjak Berrizera, Yolanda Kafka monja klaratarrak gidatutako otoitz-egunakaz hasi zan biltzarrean parte hartzera. 

06.06.2024

"Hasieran jarri behar dogu Adimen Artifizialaren etikaren kontua"

Gaur ospatu da Bilboko Eleizbarrutiak sustatu dauan "Adimen Artifiziala eta etikari" buruzko bigarren eta azken ekitaldia. Atzo emon jaken hasiera "Komunikabideetan Adimen Artifizialaren erabilera sustatzeko I. Dekalogoaren" aurkezpenagaz. Hona hemen Andrea Ciucci Bizirako Pontifize Akademiako kideak gaur goizean Barrian ospatu dan ekitaldian esandako batzuk:

06.06.2024

"Gaur egungo eraldaketa mundu mailako gertakaria da, batez be berehalako hedapenagaitik"

Andrea Ciucci Biziaren aldeko Pontifize Vatikanoko Akademiako kide eta Adimen Artifizialean aditua Bilbon da egunotan.  "Adimen artifiziala eta gizatasun beteko komunikazinoa" goiburuaren haritik jardun eban atzo Deustuko Unibertsitatean eskaini eban berbaldian. Gaur, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak eta Kultur Erakundeen Mahaiak antolatutako saioan parte hartuko dau, On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina bertan dala. Andrea Ciuccik Barrian (Plaza Barria 4, 1. solairua) jardungo dau goizeko 11:00etatik aurrera.

06.06.2024

Hirukoiztarren familiak Karrantza bisitatu eban

Martitzenez, ekainak 4, Algortako Kristo Eroslea parrokia alkarteak, AA Hirukoiztarrek eta eleiztarrek Karrantzako Presako San Martin parrokia bisitatu eben. 1616.eko irailaren 20an Aljerian martiritza jasan eban eta hil egin eben Juan de Palacios eta Santisteban XVI. gizaldiko (1560) fraile hirukoiztarraren jaioterria ezagutu eben, non bateatu eben eta non bizi izan ebazan bere lehenengo kristau esperientziak.

06.06.2024

Gotzainak "klasikoen irakurraldi etenik gabean" parte hartuko dau, Arriagan

'Bilbo Zaharra' euskaltegiak antolatuta, "klasikoen irakurraldi etenik gabearen" XVII. ekitaldia osptuko da gaur Arriaga antzokian, Kirmen Uriberen "Bilbao-New York-Bilbao" eleberria protagonista dala. Zuenean jarraitu ahal izango da Arriaga plazan jarritako pantaila erraldoian eta EITBren webean. Aurreko urteetan lez, On Joseba Segura Bilboko gotzainak be parte hartuko dau eta 09:20 inguruan irakurriko dau bere txatala.