Barriak
'Bizkaia isilik' bilkurei buruzko berbaldia Pilareko Andra Mari parrokian
"Círculos del Silencio, un cambio de mirada, Bizkaia isilik" goiburua ardaztzat hartuta jardungo dau gaur, maiatzak 20, Marije Calvo Karidade eta Zuzentasunerako Eleizbarrutiko Ordezkaritzaren barruan dagoan Migrazinoetarako saileko arduradunak, iluntzeko 20:00etan, Bilboko Pilareko Andra Mari parrokian (Iparragirre, 58), Autonomia Indautxu Gizarte Gelak sustatutako …
Eleizbarrutiko ordezkaritza Migrazinoetarako Pastoraltzaren jardunaldietan, Madrilen
"Alkarte abegitsu, barneratzaile eta misiolariak" eraikiz goiburuaren haritik ospatu dira asteburuan Madrilen migratzaileakazko pastoraleko ordezkari eta eragileen XLIII jardunaldiak, Gotzainen Batzarreko Migrazino eta Giza Mobikortasunerako Gotzain Azpibatzordearen barruan dagoan Migrazinoetarako Sailak antolatuta.
Gernikaldean elikagaiak batuko dabez Harribide Fundazinoaren alde
Apirilaren 28ra arte, elikagaiak batuko dabez Gernikaldean, Harribide Fundazinoari emoteko.
Eleizako erakundeek atzerritarren ezohiko erregularizazinoa eskatu dabe
Erlijiosoen Espainiako Konfederazinoak (CONFER), Caritasek, Migrazinoetarako Espainiako Gotzainen Batzarreko Sailak eta Garaprn Solidariorako Erakundeen Sareak (GSES) agiria kaleratu dabe Parlamentuko talde politikoei eskaria ebinez: kontuan hartu daiela atzerritarren ezohiko erregularizazinoari buruzko herri-ekimen legegilea.
Afrikar alkarte katolikoak Eukaristia eta batzarra ospatu ditu
Hilaren lehenengo domekaz ohikoa danez, atzo Bizkaiko afrikar alkartearen batzarra ospatu zan. Alkarteko kideak batu ziran, "Bizkaiko afrikar alkartearen bizitzaren inguruko kontu garrantzitsuak lantzeko, pastoral eta gizarte jarduerak programatzeko eta beste hainbat kontu interesgarriren inguruan jarduteko, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoaren erronkak kontuan …
Kulturarteko Kurutze-bidea eta Karidade eta Zuzentasunerako boluntarioen erretiroa, Bilbon
Jente ugari batu zan Bilbon, zapatuz ospatu ziran ekitaldi bitan. Alde batetik, kulturarteko Kurutze-bidea ospatu zan Deustun, San Felicisimo parrokian, nazinoarteko taldeen eta latinoamerikar, afrikar eta txinatar alkarteen parte-hartzeagaz. Bestetik, Karidade eta Zuzentasunerako III. eta VII. bikaritzetako boluntarioek Garizuma-aldiko erretiroa ospatu eben, Gonzalo Eguia …
Harribide fundazinoaren aurkezpena Gernikan
Sendotza egingo daben Gernikaldeko taldearen eskutik, atzo -domeka-, Harribide fundazinoa aurkeztu zan Gernikaldea, Arteaga eta Gernikako San Bartolome-Mertzede parrokietan. Fundazinoaren helburuak eta eginkizunak ezagutzera emon ebezan, hau da, bizilekurik ez daben gazteei laguntza emon, heziketaren bidez lana eta egoiza aurkitzeko bidean jarriz. Hasieratik Harribide …
'Bizkaia isilik' bilkura isiletan pertsona-salerosketaren biktimak izango dabez gogoan
HIlaren azken eguaztenez ohikoa danez, gaur, bilkura isilak egingo dira 'Bizkaia isilik' ekimenaren eskutik, "euren bizilekuetatik derrigorrez mobidu behar izan daben pertsonen oinarrizko eskubideak gitxitzen dabezan politika bidegabeak salatzeko". Bilkurak 19:30etan izango dira, ondorengo lekuetan: Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzquiano kalean; Barakaldon, …
Emigrazinoaren inguruko batzarrak Astrabudua eta Erandion
Otsailaren 18an, domekaz, Astrabuduako San Lorentzo parrokian eta otsailaren 24an, zapatuz, Erandioko San Agustin parrokian, batzarrak egin dira etorkinakaz. Ekipo ministerialak eta Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoa sustatzeko sortutako batzordeak deituta egin dira eta 30 etorkin inguruk parte hartu dau, gehienak emakumeak baina baita senar-emazteak eta gizonak …
"Alkarte abegitsu eta barneratzaileak", kulturarteko taldeen erretiroan
Eleizbarrutiko kulturarteko taldeek Garizuma-aldiko erretiroa ospatu eben atzo Bilbon. Egunari hasiera emoteko, partaideei harrera egin jaken eta kafea eskaini jaken. Ondoren, jentea motibatu eta bakarka eta taldean gogoeta egiteko aukera izan zeben. "Alkarte abegitsu eta barneratzaileak eraiki" gaiaren inguruan jardun eben.
'Bizkaia isilik' bilkurei buruzko berbaldia Pilareko Andra Mari parrokian
"Círculos del Silencio, un cambio de mirada, Bizkaia isilik" goiburua ardaztzat hartuta jardungo dau gaur, maiatzak 20, Marije Calvo Karidade eta Zuzentasunerako Eleizbarrutiko Ordezkaritzaren barruan dagoan Migrazinoetarako saileko arduradunak, iluntzeko 20:00etan, Bilboko Pilareko Andra Mari parrokian (Iparragirre, 58), Autonomia Indautxu Gizarte Gelak sustatutako ekitaldian.
Eleizbarrutiko ordezkaritza Migrazinoetarako Pastoraltzaren jardunaldietan, Madrilen
"Alkarte abegitsu, barneratzaile eta misiolariak" eraikiz goiburuaren haritik ospatu dira asteburuan Madrilen migratzaileakazko pastoraleko ordezkari eta eragileen XLIII jardunaldiak, Gotzainen Batzarreko Migrazino eta Giza Mobikortasunerako Gotzain Azpibatzordearen barruan dagoan Migrazinoetarako Sailak antolatuta.
Gernikaldean elikagaiak batuko dabez Harribide Fundazinoaren alde
Apirilaren 28ra arte, elikagaiak batuko dabez Gernikaldean, Harribide Fundazinoari emoteko.
Eleizako erakundeek atzerritarren ezohiko erregularizazinoa eskatu dabe
Erlijiosoen Espainiako Konfederazinoak (CONFER), Caritasek, Migrazinoetarako Espainiako Gotzainen Batzarreko Sailak eta Garaprn Solidariorako Erakundeen Sareak (GSES) agiria kaleratu dabe Parlamentuko talde politikoei eskaria ebinez: kontuan hartu daiela atzerritarren ezohiko erregularizazinoari buruzko herri-ekimen legegilea.
Afrikar alkarte katolikoak Eukaristia eta batzarra ospatu ditu
Hilaren lehenengo domekaz ohikoa danez, atzo Bizkaiko afrikar alkartearen batzarra ospatu zan. Alkarteko kideak batu ziran, "Bizkaiko afrikar alkartearen bizitzaren inguruko kontu garrantzitsuak lantzeko, pastoral eta gizarte jarduerak programatzeko eta beste hainbat kontu interesgarriren inguruan jarduteko, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoaren erronkak kontuan hartuta".
Kulturarteko Kurutze-bidea eta Karidade eta Zuzentasunerako boluntarioen erretiroa, Bilbon
Jente ugari batu zan Bilbon, zapatuz ospatu ziran ekitaldi bitan. Alde batetik, kulturarteko Kurutze-bidea ospatu zan Deustun, San Felicisimo parrokian, nazinoarteko taldeen eta latinoamerikar, afrikar eta txinatar alkarteen parte-hartzeagaz. Bestetik, Karidade eta Zuzentasunerako III. eta VII. bikaritzetako boluntarioek Garizuma-aldiko erretiroa ospatu eben, Gonzalo Eguia diakonoak gidatuta.
Harribide fundazinoaren aurkezpena Gernikan
Sendotza egingo daben Gernikaldeko taldearen eskutik, atzo -domeka-, Harribide fundazinoa aurkeztu zan Gernikaldea, Arteaga eta Gernikako San Bartolome-Mertzede parrokietan. Fundazinoaren helburuak eta eginkizunak ezagutzera emon ebezan, hau da, bizilekurik ez daben gazteei laguntza emon, heziketaren bidez lana eta egoiza aurkitzeko bidean jarriz. Hasieratik Harribide fundazinoa sustatu dauan Jose Alberto Vicente abadeak azaldu dauanez, "gaur egun 60 gazte ingururi eskaintzen deutsagu arreta pisuetan, baina batzuk parrokiako kaperan hartu doguz, eta bostek lurrean lo egin behar izan dabe".…
'Bizkaia isilik' bilkura isiletan pertsona-salerosketaren biktimak izango dabez gogoan
HIlaren azken eguaztenez ohikoa danez, gaur, bilkura isilak egingo dira 'Bizkaia isilik' ekimenaren eskutik, "euren bizilekuetatik derrigorrez mobidu behar izan daben pertsonen oinarrizko eskubideak gitxitzen dabezan politika bidegabeak salatzeko". Bilkurak 19:30etan izango dira, ondorengo lekuetan: Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzquiano kalean; Barakaldon, Bide onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan; Getxon, Telletxe plazan (metroaren ondoan) eta Zornotzan, Herriko plazan.
Emigrazinoaren inguruko batzarrak Astrabudua eta Erandion
Otsailaren 18an, domekaz, Astrabuduako San Lorentzo parrokian eta otsailaren 24an, zapatuz, Erandioko San Agustin parrokian, batzarrak egin dira etorkinakaz. Ekipo ministerialak eta Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoa sustatzeko sortutako batzordeak deituta egin dira eta 30 etorkin inguruk parte hartu dau, gehienak emakumeak baina baita senar-emazteak eta gizonak be. Antolatzaileek kontua izan eben ordua jartean, etxeetan lan egiten daben emakumeek, barneko langileek eta eraikuntzakoek parte hartu eien.