Barriak
"Giza liburutegiak" egitasmoa, Bilbon
Aniztasunetik ulermena sustatzeko helburuagaz, bigarren urtez jarraian ospatuko da Bilbon "giza liburutegiak" ekimena, Migrazinoetarako Bilboko Eleizbarrutiko Mahaiak (Bizkaiko Caritas, Ellacuria Fundazinoa, Bidesari, Itaka, Oblatak) sustatuta. Hainbat herritartasuneko pertsonen arteko solasaldi irekien bidez, alkartearen onarpen, tolerantzia eta batasuna eragin gura da. …
Giza liburutegien egitasmoa Bilbon
Aniztasuna aintzakotzat hartu eta gai garrantzitsuei buruzko benetako solasaldiak eraginez, benetako ulermena sustatzea da egitasmo honen helburua.
Jarduera ugari Migrazinoetarako Eleizbarrutiko sailean
Gaur hasiko dira Madrilen Migratzaileen aldeko sailetako ordezkari eta eragileen jardunaldiak. Gizarte Pastoraltza eta Giza Sustapenerako Gotzain Batzordeak antolatzen ditu maiatzaren 7ra arte -domeka- ospatuko diran topaketal. Marije Calvo Migrazinoetarako Pastoraltzako Bilboko arduranuna izango da jardunaldiotan eta, beragaz batera, David Garrido diakono eta alkarte …
Laneko behin-behinekotasuna salatuko dabe gaur 'Bizkaia isilik' bilkuretan
Gaur be, hilaren azken eguaztena izanda, 'Bizkaia isilik' bilkurak ospatuko dira ohiko leku eta orduan, etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabekeriak agertzeko eta salatzeko. Arratsaldeko zazpiak eta erdietan izango dira, Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzquiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan, Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari …
RTVEk Bilbotik emongo dau meza bihar
"Anai-arreba gara Kristorenganako fedean" goiburuaren haritik ospatuko dau bihar -martxoak 5, domeka- Eleizak Hispanoamerikaren Eguna. Aurton, Bilboko Eleizbarrutian ospatuko da, On Joseba Segura Misinoetarako eta Elizakazko Lankidetzarako Espainiako Gotzainen Batzarreko Batzordeko kide eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoetarako gotzain ordezkaria buru dala. Goizeko 10:30etan …
Izadiaren defentsarako sareko emakumeen lekukotasuna Bilbon
Martxoak 8aren, Emakumeen Nazinoarteko Egunaren bezperan, emakume buruzagi entzutetsuak, izadiaren eta Giza Eskubideen defendatzaileak, Amazonas ingurutik -Kolonbia, Venezuela, Honduras eta Guatemala- datozanak, komunikabideen aurrean agertu dira, giza eskubideen urraketak eta ingurumenaren defentsan diharduen emakume izateagaitik jasaten dabezan arriskuak salatzeko. Gaur …
Salerosketaren biktimak gogoan izango dabez gaur, 'Bizkaia isilik' bilkura isiletan
Hilaren azken eguaztenez ohikoa danez, gaur arratsaldez bilkura isilak egingo dira 'Bizkaia isilik' ekimenaren eskutik, etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabekeriak salatzeko. Ohiko lekuetan egingo dira bilkurak, 19:303tan: Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzquiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra …
Senegaldar alkarte katolikoaren batzarra, Sestaon
Joan dan zapatuz, otsailak 18, Senegal Euskadi Senidetasuna alkarteko kideak batu ziran Sestaoko Andra Mari parrokian. Hastekok Eukaristia ospatu eben, Kerman Lopez bikario nagusia buru zala eta Jaime Pizarro parrokoak eta jatorriz Ekuadorrekoa dan Robinson abadeak alkar-meza emoten ebela. Bilboko 'Madre África' abesbatzak girotu eban ospakizuna. Bilbao, Donostia eta …
Solasaldia eta gogoeta pertsonen salerosketari buruz, gaur arratsaldez, Bilbon
Otsailaren 8an ospatu zan Pertsonen salerosketaren aurkako Munduko Eguna dala-eta, Eleizbarrutian jarduera bi antolatu dira egoera hori agertzera emoteko eta gaur egun be munduan miloeka lagun esklabo bihurtzen dala salatzeko. Gaur arratsaqldez, Mª Luisa del Pozo lekaime oblata eta 'Leiho zabalik' prostituzinoan aritzen diran emakumeen harrerarako egitasmoaren zuzendariak …
Pertsonen salerosketa, XXI. gizaldiko esklaboak
Bihar, otsailak 8, 2015ean Frantzisko aita santuak izendatu ebanez, pertsonen salerosketaren aurkako eguna ospatuko da, gatx horren inguruan hausnartu eta esku-harzeko. Bilboko Eleizbarrutiak jarduera bi antolatu ditu egoera hau agertzera emoteko eta, gure munduan, gaur egun be miloeka lagun esklabo bihurtzen dala salatzeko.
"Giza liburutegiak" egitasmoa, Bilbon
Aniztasunetik ulermena sustatzeko helburuagaz, bigarren urtez jarraian ospatuko da Bilbon "giza liburutegiak" ekimena, Migrazinoetarako Bilboko Eleizbarrutiko Mahaiak (Bizkaiko Caritas, Ellacuria Fundazinoa, Bidesari, Itaka, Oblatak) sustatuta. Hainbat herritartasuneko pertsonen arteko solasaldi irekien bidez, alkartearen onarpen, tolerantzia eta batasuna eragin gura da. Antolatzaileen esanetan, ikuspuntu desbardina emon gura da, "lagunarteko solasaldiaren bidez estigmei, estereotipoei eta aurreretxiei aurre egiten saiatzeko". Topaketa, bihar -maiatzak 25, eguena- ospatuko da Burtsa …
Giza liburutegien egitasmoa Bilbon
Aniztasuna aintzakotzat hartu eta gai garrantzitsuei buruzko benetako solasaldiak eraginez, benetako ulermena sustatzea da egitasmo honen helburua.
Jarduera ugari Migrazinoetarako Eleizbarrutiko sailean
Gaur hasiko dira Madrilen Migratzaileen aldeko sailetako ordezkari eta eragileen jardunaldiak. Gizarte Pastoraltza eta Giza Sustapenerako Gotzain Batzordeak antolatzen ditu maiatzaren 7ra arte -domeka- ospatuko diran topaketal. Marije Calvo Migrazinoetarako Pastoraltzako Bilboko arduranuna izango da jardunaldiotan eta, beragaz batera, David Garrido diakono eta alkarte latinoamerikarreko kidea eta Gladys Arriola eta Wilber Rodrigo Leon alkarte bereko kideak. Beste alde batetik, arlo honetan bada beste hitzordu garrantzitsu bat be datorren maiatzaren 25ean, Afrikaren egunez Giza …
Laneko behin-behinekotasuna salatuko dabe gaur 'Bizkaia isilik' bilkuretan
Gaur be, hilaren azken eguaztena izanda, 'Bizkaia isilik' bilkurak ospatuko dira ohiko leku eta orduan, etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabekeriak agertzeko eta salatzeko. Arratsaldeko zazpiak eta erdietan izango dira, Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzquiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan, Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari eleizpan; Balmasedan, San Severino plazan eta Getxon, Telletxe plazan (metroaren ondoan).
RTVEk Bilbotik emongo dau meza bihar
"Anai-arreba gara Kristorenganako fedean" goiburuaren haritik ospatuko dau bihar -martxoak 5, domeka- Eleizak Hispanoamerikaren Eguna. Aurton, Bilboko Eleizbarrutian ospatuko da, On Joseba Segura Misinoetarako eta Elizakazko Lankidetzarako Espainiako Gotzainen Batzarreko Batzordeko kide eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoetarako gotzain ordezkaria buru dala. Goizeko 10:30etan izango da, Alde Zaharra Pastoral Barrutiko (PB) San Anton parrokian eta TVE1 kateak zuzenean emongo dau.
Izadiaren defentsarako sareko emakumeen lekukotasuna Bilbon
Martxoak 8aren, Emakumeen Nazinoarteko Egunaren bezperan, emakume buruzagi entzutetsuak, izadiaren eta Giza Eskubideen defendatzaileak, Amazonas ingurutik -Kolonbia, Venezuela, Honduras eta Guatemala- datozanak, komunikabideen aurrean agertu dira, giza eskubideen urraketak eta ingurumenaren defentsan diharduen emakume izateagaitik jasaten dabezan arriskuak salatzeko. Gaur arratsaldez, 19:30etan, berbaldia eskainiko dabe Arrupe Etxeko (Aita Lojendio, 2. Bilbao) areto nagusian, ALBOANek, besteak beste Bilbokok Eleizbarrutiagaz batera, antolatuta.
Salerosketaren biktimak gogoan izango dabez gaur, 'Bizkaia isilik' bilkura isiletan
Hilaren azken eguaztenez ohikoa danez, gaur arratsaldez bilkura isilak egingo dira 'Bizkaia isilik' ekimenaren eskutik, etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabekeriak salatzeko. Ohiko lekuetan egingo dira bilkurak, 19:303tan: Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzquiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan eta Getxon, Telletxe plazan (metroaren ondoan).
Senegaldar alkarte katolikoaren batzarra, Sestaon
Joan dan zapatuz, otsailak 18, Senegal Euskadi Senidetasuna alkarteko kideak batu ziran Sestaoko Andra Mari parrokian. Hastekok Eukaristia ospatu eben, Kerman Lopez bikario nagusia buru zala eta Jaime Pizarro parrokoak eta jatorriz Ekuadorrekoa dan Robinson abadeak alkar-meza emoten ebela. Bilboko 'Madre África' abesbatzak girotu eban ospakizuna. Bilbao, Donostia eta Gasteizko afrikar alkarteetako 30 lagun inguruk parte hartu eban eta eurakaz izan zan Marije Calvo Migrazinoetarako Pastoraltzako Bilboko Eleizbarrutiko arduraduna.
Solasaldia eta gogoeta pertsonen salerosketari buruz, gaur arratsaldez, Bilbon
Otsailaren 8an ospatu zan Pertsonen salerosketaren aurkako Munduko Eguna dala-eta, Eleizbarrutian jarduera bi antolatu dira egoera hori agertzera emoteko eta gaur egun be munduan miloeka lagun esklabo bihurtzen dala salatzeko. Gaur arratsaqldez, Mª Luisa del Pozo lekaime oblata eta 'Leiho zabalik' prostituzinoan aritzen diran emakumeen harrerarako egitasmoaren zuzendariak berbaldi-solasaldia gidatuko dau Barria eraikineko lokaletan (Plaza Barria, 4), 18:00etan. Datorren eguaztenez, otsailak 22, 'Bizkaia isilik' ekimenaren eskutik egingo diran bilkura isiletan, salerosketa kontuan hartuko …
Pertsonen salerosketa, XXI. gizaldiko esklaboak
Bihar, otsailak 8, 2015ean Frantzisko aita santuak izendatu ebanez, pertsonen salerosketaren aurkako eguna ospatuko da, gatx horren inguruan hausnartu eta esku-harzeko. Bilboko Eleizbarrutiak jarduera bi antolatu ditu egoera hau agertzera emoteko eta, gure munduan, gaur egun be miloeka lagun esklabo bihurtzen dala salatzeko.