28-04-2024 Domingo, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 “Alkarte abegitsu eta barneratzaileak”, kulturarteko taldeen erretiroan
26.02.2024

“Alkarte abegitsu eta barneratzaileak”, kulturarteko taldeen erretiroan

Eleizbarrutiko kulturarteko taldeek Garizuma-aldiko erretiroa ospatu eben atzo Bilbon. Egunari hasiera emoteko, partaideei harrera egin jaken eta kafea eskaini jaken. Ondoren, jentea motibatu eta bakarka eta taldean gogoeta egiteko aukera izan zeben. "Alkarte abegitsu eta barneratzaileak eraiki" gaiaren inguruan jardun eben. 

Jardunaldiaren amaieran Marije Calvo Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzako Migrazinoetarako arloko Eleizbarrutio arduradunak azaldu ebanez, “esker onerako eguna izan zan eta guztion bihotza zabalduko dauan giltza izateko deia jaso genduan. Bihotzez familia izateko deia, entzun, abegi egin, banatu eta euren kultura lekuko alkarteari eskaintzen deutsen senideez osatutako familiak eratzeko deia. Danok gara beharrezko”.

Garizuma-aldiko kulturarteko erretiroa

Bazkaria eta Eukaristia konpartituz emon eutsen amaiera saioari.

Garizuma-aldiko kulturarteko erretiroa
Garizuma-aldiko kulturarteko erretiroa

Pazko-aldia bategitearen espiritualtasunetik prestatu

Garizuma-aldiko kulturarteko erretiroa