01-05-2024 Miércoles, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Asteburuan, jardunaldiak, heziketarako saioak eta beste hainbat topaketa
26.02.2024

Asteburuan, jardunaldiak, heziketarako saioak eta beste hainbat topaketa

Barikuz, Ziprien Melibi idazlea bertan zala, "Grito africano" liburua aurkeztu zan Bilbon. Egun berean, Juanjo Elezkano abade, musikagile eta abeslariak "Txori kantari" bere disko barria aurkeztu eban Bermeon. Beste alde batetik, Eleizbarrutiko ordezkaritzak "Heziketa eta Eleiza" biltzarrean parte hartu dau Madrilen eta zapatuz heziketarako saioa ospatu eben II. bikaritzan Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Instututuaren (ETPI) eskutik. Ondoren, barri honeen eta azken orduko beste batzuen laburpena:

“Grito africano”

Asteburu hau be ekitaldiz beteta egon da: Barikuz, San Ignacio Pastoral Barrutiko (PB) kristau alkarteak antolatuta, Ziprien Melebik idatzi dauan “Grito africano” liburuaren aurkezpena eta berbaldia antolatu eban eta saioa Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian ospatu zan. Amaieran adierazo ebenez, “San Inazio Pastoral Barrutiko alkartea harro dago GRITO AFRICANO berbaldia arreta eta atsegin handiz prestatzeagaitik eta afrikar garrasia gure inguruan entzutera emoteagaitik. Afrikari buruzko egia adierazo, ulertu eta batera jarri behar dogu zuzentasuna nagusituko dan kontinente barria erne daiten. Eskerrik azko, Zipri!”.

Ziprien Melibi
Ziprien Melibi
Ziprien Melibi

Eleizbarrutiko ordezkaritza ‘Heziketa eta Eleiza’ biltzarrean, Madrilen

Gehiago jakiteko: hemen

Bilboko gotzaina, ezkerrean, biltzarreko saioetako baten

“Sinodo-seneko alkarteak eratuz”

Zapatuz, heziketa-saioa ospatu zan II. bikaritzan, Esther Crespo Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) kidearen eskutik. Besteak beste, Balmaseda, Zalla, Aranguren, Gueñes, Sodupe, La Cuadra, Galdames eta Turtziozeko partaideak batu ziran.

Heziketa II. bikaritzan
Heziketa II. bikaritzan
Heziketa II. bikaritzan

Juanjo Elezkanoren diskoaren aurkezpena, Bermeon

Juanjo Elezkano abade, musikagile eta abeslariak “Txori kantari” diskoaaurkeztu barri dau. Abenduan aurkeztu zan Durangoko Azokan.

Urtarrilaren 26an, Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian aurkeztu eban eta joan dan barikuz, otsailak 23, Bermeo bere jaioterrian.

Elezkano

Datorren barikuz, martxoak 1, Elezkanok Gernikan kantatuko dau, Elai alai aretoan, 19:00etan.

On Joseba Segura gotzainak bisita egin deutse Zaldibarko katekesiko umeei.

Gotzaina katekesia Zaldibar

Omenaldia Jesus Arrien abadeari, Kanalan.

Gehiago jakiteko: hemen

Arrien

 

 

 

 

 

 

 

 

El presbítero diocesano, Josetxu Villacorta, acompañó a a Melibi en la presentación del libro.