01-05-2024 Miércoles, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Langile 5 ‘Aizu!!!’ Langile Pastoraltzaren agerkari barria Emakumearen Nazinoarteko Eguna dala-eta
26.02.2024

‘Aizu!!!’ Langile Pastoraltzaren agerkari barria Emakumearen Nazinoarteko Eguna dala-eta

Bilboko Eleizbarrutiko Langile Pastoralzak Aizu!!! agerkariaren 93. alea kaleratu dau, "alkarte abegitsu eta barneratzaile" izateko oinarriak jarri guran. Horretarako, lagun bakotxak etxean, aske eta protagonista sentitu behar dauala dinoe. Datorren martxoaren 8an Emakumearen Nazinoarteko Eguna ospatuko dala-eta, zera esaten da: "ezinbestekoa dogu eginahalak egitea, emakume eta neskatoen bardintasuna eta duintasuna benetan gauzatzeko".

“Aizu!!!” agerkariaren bidez, sentiberatasuna biztu eta gogoeta eragin gura dabe: “ekintzara bultzatu gura dogu jentea gure bizigiroetan. Martxoaren 8an Emakumearen Nazinoarteko Eguna ospatuko dala-eta, gure munduan, gure Eleizan, emakumeek bizi dabenera gerturatuko gara. Eginahalak egin behar doguz emakume eta neskatoen bardintasun eta duintasuna benetan gauzatzeko”. 

Aizu !!! 93 Igualdad Dignidad. 8M 2024

8 emakumeri autorpena egiteko VI. ekitaldia

Datorren martxoaren 8an, Bilboko Eleizbarrutiak seigarren urtez jarraian autortuko dau 8 emakumek Bizkaiko Eleizan erakutsitako konpromisoa. Oraingoan, eguneroko eginkizun eta zerbitzuan harrera eta barne hartzea sustatzen daben emakumeak agertzera emon gura dabez. Kerman Lopez bikario nagusia buru dala -Gotzainen Batzarraren Osoko Bilkuran izango dan gotzainaren lekua hartuz- ospatuko da ekitaldi instituzionala. 

Ondorengo honeei egingo jake omenaldia: Mari Puy Inzunza (Mañaria); Maite Fernandez de Agirre (Sodupe)Nekane Landaribar (Ondarroa); Susana Mallo (Jesusen mirabea, Bilbao); Aintzane Monteverde (Algorta); Nely Ramon (Bilbao), Lucia Cerda (Bilbao) eta Maria Jesus Sanz (Galdakao). Toño Valdivieso artistak egindako oinatza jasoko dabe.

Imagen: Mike González