02-05-2024 Jueves, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Astekoak, Eleizbarrutiko barriak
25.02.2024

Astekoak, Eleizbarrutiko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org

On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratuaren heriotza eta hileta-eleizkizuna.

Gotzainaren heriotza nabarmendu da aste honetan.

On Joseba Segura Bilboko gotzainak eta makina bat lagunek heriotza honen inguruan jardun dau.

Hil-kapera Begoñako Gogarte Etxean jarri zan.

Ehunka lagunek bisitatu eban Uriarteren hil-kapera.

Astelehenez ospatu zan hileta-eleizkizuna.

“Joan Mari, bueltatu etxera eta sinistu dozuna bete daitela”, esan eban On Joseba Segura gotzainak homiliaren amaieran.

Hileta amaitzeaz batera, jentearen txalo-zaparradak agurtu eban Fruizerako bidea hartu eban hilkutxa.

On Joan Mari Uriarte, egun handira arte! Goian bego!

https://www.youtube.com/watch?v=Ma9xACrre74
https://www.youtube.com/watch?v=mGa3X43IazE

Garizuma-aldiko batzarrak eta lagungarri barriak

Garizuma-aldiko batzarrak VI. bikaritzan.

Luis Mari Vega Bake eta Adiskidetzarako arduradunak eskaini dau lehenengo berbaldia: “Bizia zaintzen dauan bakea itxaroten eta lantzen”.

Otsailaren 28an, Koldo Alzola fraile hirukoiztarrak jardungo dau: “Garizuma-aldia, sakramentu-bidea”.

Martxoaren 6an, Gabriel Mª Otalorak: “Garizuma-aldian, bihotz-barritzea eguneratu”.

Martxoaren 13an, Miguel Artiachek: “Ekumenismoa: 60 urte Paulo VI.aren eta Atenagorasen besarkadatik”.

Eta martxoaren 20an, Elena Unzueta Caritas Bizkaia erakundeko zuzendariak: “Hator” Egin daigun Erreinua. Etxean zagoz!”.

Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzak Garizuma-aldirako lagungarriak kaleratu ditu.

Beti lez, lagungarriak gura daben guztien eskura dagoz.   

Alkarte bereizketa

Jose Ruiz Perez Deustuko Unibertsitateko Teologia-dekanoak “Alkarte bereizketa, alkarregaz bide egiteko era” hitzaldia eskaini dau.

Alkarte bereizketaren garrantzia nabarmendu zan.

Afrikarren garrasia

Cyprien Melibiren “Grito africano, por el derecho a existir” liburuaren aurkezpena.

Jose Luis Villacorta abadeak gidatu eban aurkezpena.

Jazotakoa Jaso

EBI ikastetxeetan egiten dan ‘Jazotakoa jaso’ bideoklipen lehiaketa.

Sorolla eta erlikiak

Otsailaren 29an amaituko da Eleiz Museoan ikusi daiteken “Sorolla eta erlikiak” erakusketa.


Eleiz Museoak
antolatu dau,Bilboko Arte Ederren Museoagaz batera.

Mezak ETBn

Datorren lau domekatan, Gernikako Asisko San Frantzisko parrokiatik emongo dabez mezak. 

Hauxe da Astekoak, Eleizbarrutiko asteko barriak