01-05-2024 Miércoles, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Gernikako Asisko San Frantzisko eleizatik emongo dabez mezak ETBn
24.02.2024

Gernikako Asisko San Frantzisko eleizatik emongo dabez mezak ETBn

Gernikako Asisko San Frantzisko parrokiatik emongo dabez Eukaristiak domeka goizeko 10:00etan, ETBren lehenengo katetik euskeraz. Jesus Llarena parroo eta Liturgiarako Eleizbarrutiko ordezkaria izango da buru Eukaristietan. Ohikoa danez, meza inguruko Eleizbarrutietan grabatzen da. Oraingoan, Bizkaiak hartu dau Gipuzkoaren lekukoa datozan lau domeketarako. 

2019tik hasita, Eleizbarrutiko abadeek laguntzen deutse Gernikako Asisko San Frantzizko parrokiari. Ordura arte, berrogeta hamar urte inguruz, frantziskotar fraileek izan eben parrokia honen eta Lumoko parrokiaren ardura.

Gaur egun, fraileen lekukoa hartu eben abadeetako batek, Carlos Olabarrik, Arratia bailaran dihardu pastoralgintzan. 

Jesus Llarenak Gernikako alkartean jarraitzen dau lanean eta bihar bera izango da buru ETBren lehenengo kateak eskainiko dauan Eukaristian.

Un poco de historia de la parroquia San Francisco de Asís, de Gernika
Parroquia San Francisco de Asís de Gernika.