12-11-2024 Martes, XXXII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Pastoral ekintza 5 Bake Topaketa 2024
23.02.2024

Bake Topaketa 2024

Bizkaiko Eleizak ohikoa dauanez, Garizumako lehenengo zapatuz bake eta adiskidetzearen aldeko hitzordua dau, Bake Topaketa.

Aurton, otsailearen 17 an ospatuko da eta asteburu horretako Eukaristia-ospakizunetan be gogoan izango da egun hori.

Aurreko bederatzi ekitaldietan, gogoeta eta otoitz egin dogu gure gizartean jatorri politikoko indarkeriaren ondorioan zuzen-zuzenean jasan izan dabezanen sufrimentura hurreratu guran. Aurreko bederatzi ekitaldietan, gogoeta eta otoitz egin dogu gure gizartean jatorri politikoko indarkeriaren ondorioan zuzen-zuzenean jasan izan dabezanen sufrimentura hurreratu guran.

Esperientzi honek, Frantzisko aita santuaren magisteritzatik (Laudate Deum) irakurrita, sentiberatasuna bizten deusku beste indarkeria batzuen aurrean, esate baterako, azkenean, nahitaez lagun askorengan eragia daben ingurumenaren aurkako indarkeriak. “Izadiaren aurkako atentatuek herrien aurkako ondorioak dabez” (LD3).

Ekosistemen hondamenaren eraginez, goseteak, desplazamendu jentetsuak, norbere sustraien galera, familia banaketak… ekarri ditu eta guzti hori giza duintasunaren aurkako atentatu eta indarkeria gehiagoren hazitegi de.

Aita Santuak dei egiten deusku “hasoten gaituan munduagaz adizkidetu” (LD 69) gaitezan. Beraz, Bake Topaketaren ekitaldi honetan horretaz jabetu eta bizia testuinguru zabalagoetan zaintzera eroango gaituan prozesuari hasiera emon gura deutsagu.

Bikaritza euskaldunagoek eutsitako aurreko ekimena oinarritzat hartuz, Ziortzako monasteriora joango gara. Bertan, 35 urtez, zistertar monjeek ingurua zaintzen, erromesei abegi egiten eta Bakearen aldeko otoitzaren garrari bizirik eusten dihardue.

Deia zuentzar be bada. Deitu ingurukoak be izadiagaz hartu-emon zuzena izatera eta izaditik ikastera. “Arnas barri, Bizi barri” goiburuaren atzetik, alkarregaz bide egin daigun ebegi eta aniztasunaren eremura, bakez eta bizia, bizi oro, zaintzeko erabakiz beteteko.

Aurrerago azalduko da Bolibarrera joateko, monasteriora igoteko eraren eta goizeko gainerako jardueren barri. Honako honen bitartez, jakinaren gainean egon zaitezela gura dogu eta jenteari Bake Topaketan parte hartzeko bidea erraztu deiozuela, danon artean osoko bakearen kultura sustatu daigun.

“Arnas Barri, Bizi Barri”

Bikaritza Nagusia

Dagokiozan artxiboak:

Cartel Bake Topaketa 2024