28-04-2024 Domingo, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Harribide fundazinoaren aurkezpena Gernikan
04.03.2024

Harribide fundazinoaren aurkezpena Gernikan

Sendotza egingo daben Gernikaldeko taldearen eskutik, atzo -domeka-, Harribide fundazinoa aurkeztu zan Gernikaldea, Arteaga eta Gernikako San Bartolome-Mertzede parrokietan. Fundazinoaren helburuak eta eginkizunak ezagutzera emon ebezan, hau da, bizilekurik ez daben gazteei laguntza emon, heziketaren bidez lana eta egoiza aurkitzeko bidean jarriz. Hasieratik Harribide fundazinoa sustatu dauan Jose Alberto Vicente abadeak azaldu dauanez, "gaur egun 60 gazte ingururi eskaintzen deutsagu arreta pisuetan, baina batzuk parrokiako kaperan hartu doguz, eta bostek lurrean lo egin behar izan dabe". 

Jose Alberto Vicentegaz batera, Mehdi eta Otman izan ziran eta honeek zuzenean kontatu eben zelan iritsi ziran eta zer ikasten diharduen. Gernikaldeatik azaldu dabenez, “ekintza hau, alkarte abegitsu eta barneratzaileak aldarrikatzen dituan  Ebanjelizatze-egitasmoari lotuta dago. Alkarte horretan txertatu gura doguzalako agiririk eta bizilekurik ez daben etorkinak”.

Kanpainaren bigarren aldia apirilean garatuko da, Harribide fundazinoaren esku izteko jakiak batzeko izena emon daien parrokia eta ikastetxeetan.

Harribide

Harribide