02-05-2024 Jueves, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 41 )
 

Barriak

Etiquetado como: EBI

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1100 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
15.11.2023

Pobretasun, desbardintasun eta bazterketaren inguruko gogoeta eta alkarrizketa Bilbon

Gaur amaituko da datorren zapatuz, azaroak 18, Pobreen Munduko Egunaren bezperan, Errekaldeko Arrosarioko Ama parrokian ospatuko dan ekitaldian parte hartzeari begira izena emoteko epea. Orain arte, 160 lagun baino gehiagok emon dau izena 10:00etatik 13:00era egingo dan jardueran. Gotzaina eta Gotzain Kontseilua bertan dirala, Sebastian Morak fedeareb gizarte-karidade alderdiari buruzko hausnarketa eskainiko dau. Gure inguruan "errealidade sakon eta zabala" danaren inguruan jardungo dau, pobretasuna, desbardintasuna eta bazterketa mintzagai izango ditualarik. Honen haritik, hizlariaren …

14.11.2023

Aba Taanoren emonaldi solidarioak Galdakaon eta Santurtzin

Aba Taano taldeak Santurtzi eta Galdakaon jardungo dau gospel musika eskainiz kontzertu solidario bitan, "Musika biziak salbatzeko" bere egitasmoaren barruan. Emonaldi horreetan batu daiten dirua Ugandako umezurtz-etxe baten kudeaketarako izango da. Azaroaren 18an, zapatuz, Galdakaoko Andra Mari eleizan jardungo dabe, 20:00etan, eta azaroaren 19an, domekaz, Santurtziko Gorka Deuna eleizan, 19:00etan. Sarrera doan izango da eta diru-laguntza eskatuko da egitasmoa aurrera atarateko. 

14.11.2023

Iñaki Garcinuño eta Iraia Iturregi, Begoñazpi ikastolaren 2023ko ‘Gazte Role Model' sariak

Gaur arratsaldez banatuko dira EBI Eleizbarrutiko ikastetxeen sarean dagoan Begoñazpi ikastolak urtero emoten dituan 'Gazte Role Model' sariak. Sari honek gizarte konpromisoa eta balio profesionalak autortzen ditu eta hamalaugarren ekitaldi honetan, Iraia Iturregi entrenatzaile eta futbolari ohiak eta Iñaki Garcinuño enpresari eta CEBEK Bizkaiko Enpresa-konfederakundeko presidente ohiak jasoko dabez hurrenez hurren. Nestor Basterretxea bizkaitar eskultoreak sortutako oroigarri bana jasoko dabe.

13.11.2023

Ehunka lagun Bilbon, "Munduko jenteak" jaialdian

Asteburuan -azaroak 11 eta 12, zapatu eta domeka-, "Munduko jenteak" jaialdiaren XV. ekitaldia ospatu da Bilboko Areatzako nasan berta izan dalarik, besteak beste, Eleizbarrutiko kulturarteko taldeetako hainbat lagun. 

13.11.2023

Barakaldoko Karmeneko Ama parrokiak 50 urte bete ditu

Atzo -domeka- herriaren zaindariaren izenpeko dan Karmeneko Ama eleizaren 50. urteurrena ospatu zan On Joseba Segura gotzaina buru zala ospatutako alkar-mezagaz.

12.11.2023

Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
11.11.2023

Biktimen lekukotasunak BAMen

Atzo ospatu zan Oroimenaren Eguna dala-eta, Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolan (BAM) egin daben jardueran, Euskadin izan dan nahitasun politikoko indarkeriaren hainbat biktimak lekukotasuna emon dau. Honeek dira ikasgeletan berba egin dabenak: Jorge Perez, 1970ean, Eibarren, manifestazino batean tirokatu eben Roberto Perezen anaiak; Nerea Barrios, 1988an ETAk Santurtzin hil eban JOse Luis Barrios Capetilloren alabak; Abel Uceda, ETAk 1982an hil eban Cesar Ucedaren semeak eta Mari Carmen Hernandez, ETAk 2000ean Durangon hil eban Jesus Mari Pedrosaren emazteak.

10.11.2023

Sebastian Moraren berbaldia Pobreen Munduko Eguna dala-eta

Pobreen Munduko Egunaren bezperan, azaroaren 18an, topaketa egingo da Errekalde auzoko Arrosarioko Andra Mari parrokian. Gotzaina buru dala, otoitzaldia egingo da goizeko 10:0eetan eta, ondoren Sebastian Mora Caritas Española erakundeko idazkari ohi eta Comillaseko Pontifize Unibertsitateko etika-irakasleak jardungo dau. Bikario nagusiak jardunaldiaren aurkezpenean dinoanez, "gure egiteko ebanjelizatzailearen eduki nagusi dan fedearen gizarte-karidade alderdian sakontzen lagunduko deusku". Batez be pastoral arduraren bat dabenei zuzendutako gogoeta da, baina jakin-mina daben kristau …

09.11.2023

San Viator ikastetxeak SAAM heziketa-mobikortasunerako egitasmoaren balantzea egin dau

Gaur, Euskalduna jauregian eta 80 lagun ingururen aurrean, Eleizbarrutiko ikastetxeak batzen dituan EBI sarean dagoan Sopuertako San Viator ikastetxetik eta Zaragozako Mundus alkartetik koordinatutako SAAM (ingelesez, Afrikar Mobikortasunerako Ituna) egitasmo ereduaren inguruko ondorioak aurkeztu dabez. Europar Batasunaren diru-laguntza jasoten dauan egitasmo honen bidez aukera barriak eskaini gura jakez afrikar kontinenteko lanbide heziketako ikasleei.

09.11.2023

Abesbatzen emonaldiak Portugaleten

Asteburuan, abesbatzen emonaldien bosgarren ekitaldia ospatuko da Portugaleteko Andra Mari basilikan. Herriko bederatzi musika-taldetako 200 abeslari inguruk jardungo dabe bihar -azaroak 10, barikua- eta etzidamu -azaroak 12, domeka- iluntzeko 20:00etan.