23-04-2024 Martes, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 42 )
 

Barriak

Etiquetado como: Gazteak

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1077 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
27.10.2023

Angel Monterok emongo deutso hasiera bihar "Bizkaiko hotsak" organo-jaialdiari

Bihar -urriak 28, zapatua-, "Diego de Amezua" Organoaren Adiskideen Bizkaiko Alkarteak sustatzen dauan “Bizkaiko hotsak” organo-jaialdiaren XVIII. ekitaldia hasiko da. Angel Montero organista izango da lehenengo kontzertuko protagonista Mañariko Andra Mari eleizako organo barrokoa joz. Emonaldia, 19:00etan hasiko da.

27.10.2023

Organo-musika nabarmenduko da Ondarearen Europako Jardunaldietan

Urrian zehar, Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik, Ondarearen Europako XXIII. Jardunaldiak Bizkaian jarduera ospatzen hari da, "Ondarea bizirik, patrimonio vivo, patrimonio inmaterial" goiburuaren haritik. Aurtengo ekitaldian, 152 proposamen aurkeztu dira 257 jardueratan banatuta, ondare material eta immateriala ezagutzera emoteko helburuagaz. Gaur iluntzerako, "Diego de Amezua" Organoaren Adiskideen Bizkaiko Alkartearen laguntzagaz, berbaldi-kontzertua antolatu dabe. Begoñako basilikan izango da, 20:00etatik aurrera, eta organo-kontzertu bat zelan antolatzen dan azalduko dabe. Asteburuan, …

26.10.2023

Zabaldu da epea aurton Errekalden izango dan Pobreen Munduko Egunerako izena emoteko

Frantzisko Aita Santuak azaroaren 19rako deitu dauanPobreen Munduko Eguna dala-eta, Bilboko Eleizbarrutian topaketa egingo da bezperan, Errekaldeko Arrosarioko Andra Mari parrokian. Ekitaldia goizeko 10:00etan hasiko da ondo etorriagaz eta On Joseba Segura gotzainak gidatuko dauan otoitzagaz. Bertan izango da Sebastian Mora Caritas Española erakundeko idazkari nagusi ohi eta Comillaseko Pontifize Unibertsitateko etika-irakaslea. Azaroaren 15a da izena emoteko -hemen- eguna.

26.10.2023

Organo solasaldi-kotzertua Raur del Tororen eskutik, bihar, Durangon

"Organo kontzertuak 2023" jaialdiaren barruan, bihar -barikua-, 20:30etan, Raul del Toro Sola organistak jardungo dau Durangoko Andra Mari basilikan. Hasteko alkarrizketa egingo jako organistari eta, ondoren, berrogeta bost minutu inguruko kontzertua eskainiko dau. Sarrera doan.

26.10.2023

Ahalmen-urritasuna daben pertsonen eskubideak, Argia fundazinoaren jardunaldietan

Gaur eta bihar ospatuko da Bilbon, Argia Fundazioaren eskutik, Hartu-emon eta Sentsibilizazinorako Jardunaldien XIV. ekitaldia. Bilboko Bizkaia aretoan izango dira jardunaldiak, "¿Derechos? Torcidos/Eskubideak? Desbideratuak" goiburuaren haritik eta ahalmen-urritasuna daben pertsonen eskubideei buruz. Osasun intereseko eta etenbako heziketarako jardunalditzat joten dira.

25.10.2023

Parte hartzea eta ardurakidetasuna Bilboko Eleizbarrutian

Beste urte batez, Bilboko Eleizbarrutiak Euskalitek antolatzen dauan Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astean parte hartu dau. Iberdrola torrean eguerdian ospatu dan saioan, Jose Joaquin Moral Bilboko Eleizbarrutiko Ekonomia-gaietarako gotzain ordezkari eta Egitasmo Estrategiko Ekonomikoaren idazkariak,"Gobernantza eta kudeaketa parte hartzailea" berbaldia eskaini dau. 

25.10.2023

'Bizkaia isilik', bakearen eta pobretasuna deuseztatzearen alde

'Bizkaia isilik' ekimenaren eskutik, bilkurak egingo dira gaur be, hilaren azken eguaztenez ohikoa danez, betiko lekuetan, 19:30etan, "etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabekeriak salatzeko". Dalako bilkura horreek lekuotan egiten dira: Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzquiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan; Getxon, Telletxe plazan (metroaren ondoan) eta, irailetik hasita baita Zornotzan be, Herriko plazan. Gaur, bereziki, Palestinaren eta Israelen artean …

24.10.2023

Arizmendiarrieta fundazinoa Euskaliten Kudeaketa Aurreratuaren Astean

"Norbanakoak eta lehiakortasuna garatu 'non profit' erakundeetan: Enpresa-eredu inklusibo eta parte hartzailea goiburuaren jardun dau  Arjzmendiarrieta fundazinoko ordezkariak Euskalitek antolatutako Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astean.

24.10.2023

Galo Bilbao, kurtsoko lehen hizlaria, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuan

Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) berbaldi interesgarriak programatu ditu kurtso honetarako. Lehenengoa, Frantzisko Aita Santuaren "Laudate Deum: garrantzitsua dagoeneko preminaskoa da" goiburuaren haritik eskainiko dau Galo Bilbaok datorren eguenez, urriak 26, 18:30etan, Barria eraikineko lokaletan (Plaza Barria, 4).

23.10.2023

Elizbarrutiko ordezkaritza Kartzela Pastoraltzaren jardunaldietan

Gaurtik eguaztenera arte ospatuko dira Madrilen Kartzela Pastoraltzarako Eleizbarrutietako kapilau eta ordezkarien XXXIV. Jardunaldiak,  Kartzela Pastoraltzarako Espainiako Gotzainen Batzarreko sailak antolatuta, "Kartzela, Eleizaren bihotzean" goiburuaren haritik. Roberto Vidal Failde Kartzela Pastoraltzarako arduradunak mahai-inguruan parte hartuko dau bihar eta ekitaldian Eleizbarrutietan kartzela pastoraltzaren inguruan dagozan esperientziak aurkeztuko dira. Jardunaldien amaieran, Kartzela Pastoraltzaren 2022ko oroitza-txostena aurkeztuko da.