Barriak
Etiquetado como: Gotzainen Batzarra
Barruan Begoñako Ama Birjinaren irudia eban botilaren iritsieraren 75. urteurrena ospatu dabe Almacigan
Gaur bete dira 75 urte barruan Begoñako Ama Birjinaren irudia eban botila Tenerifeko Almacigako kostaldera heldu zanetik eta asteburuan ospatu da kanariar herri txiki honetako biztanleentzat mugarri izan zan urteurren hori. Kerman Lopezek parte hartu dau ospakizunetan.
"Goibeltasunean itxaropena zabaldu", domekako Gaixoaren Pazkoaren egunerako goiburua
Maiatzaren 5ean, Pazkoaldiko VI. domekaz, Gaixoaren Pazkoa ospatuko da. Parrokia alkarteak egun horren inguruan hurreratzen dira gaixoengana, euren senideengana eta osasun arloko profesionalengana, eurakaz eta euren alde otoitz egiten dabe eta Gaixoen oliaduraren sakramentua emoten da. Ospakizun honek, otsailaren 11an Gaixoaren Munduko Egunagaz hasitako kanpainari amaiera emongo deutso. “Hareen dolua alaitasun bihurtuko dot, atsekabearen ondoren kontsolatu eta alaituko” (Jer 31, 13) gaiaren inguruan eta "Goibeltasunean itxaropena zabaldu" goiburuaren haritik ospatu da.
Eleizbarrutiko ordezkaritza Migrazinoetarako Pastoraltzaren jardunaldietan, Madrilen
"Alkarte abegitsu, barneratzaile eta misiolariak" eraikiz goiburuaren haritik ospatu dira asteburuan Madrilen migratzaileakazko pastoraleko ordezkari eta eragileen XLIII jardunaldiak, Gotzainen Batzarreko Migrazino eta Giza Mobikortasunerako Gotzain Azpibatzordearen barruan dagoan Migrazinoetarako Sailak antolatuta.
Ekologiari buruzko bideo-foruma Gurutzetan
Ekintza Katoliko Orokorra (EKO-ACG), Gazteria Langile Katolikoa (JOC) eta Ekintza Katolikoko Langile Ermandadea (HOAC) mobimentuko berrogeta hamar lagun inguruk parte hartu eban barikuz "La Carta. Un mensaje para nuestra tierra" dokumentalaren inguruko bideo-forumean. Ekitaldia Gurutzetako Mariaren Bihotz Orbangabea parrokian izan zan, Errekarte Pastoral Barruti (PB) osoari zuzenduta eta HOAC mobimentuko Barakaldoko hainbat militantek be bat egin eban jardueragaz.
Eleizbarrutiko asteko barriak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Ana Belen Garciak eta Luken Munguirak emongo deutse hasiera Durangoko organo-jaialdiari
Gaur arratsaldez hasiko da Durangoko organo-jaialdiko lehenengo kontzertua eta bertan Ana Belen Garcia organistak eta Luken Munguira tenoreak jardungo dabe, 20:15etan, Uribarriko Andra Mari basilikan. Sarrera doan (pantaila jarriko dabe kontzertua ikusteko).
"Junior eguna" gaur Artxandapen
Gaur -zapatua-, 'Castaños' (Bilbao) inguruan batzen dan Junior taldeak bere eguna ospatuko dau. Borja Garcia Artxandape Pastoral Barrutiko (PB) gazteen arloko arduradunak azaldu dauanez, "danok gagoz konbidatuta jai honetara, taldekideak, euren senideak eta baita auzokideak be".
Eusko Jaurlaritzak klaratarren Gernikako komentua erosi dau
Eusko Jaurlaritzak akordioa sinatu dau Gernikako klaratar monjakaz eta komentua, eleiza eta atzeko lursaila erosi ditu. Lehendakariak Gernikan gaur goizean esan dauanez, "historia eta esanahiz betetako lekua da". Urkulluk iragarri dauanez, Eusko Jaurlaritzak akordioa lortu dau Gernikako Batzar-etxearen aldamenean dagozan eraikinak eskuratu eta "oroimenari lotutako gune bihurtzeko" eta, aldi berean, "Bakearen museoari bultzada barria emoteko". Erakundeetako ordezkari ugari batu da ekitaldian eta kongregazinoko hainbat monjak be parte hartu dau. Sor Begoña komentuko azken nagusiak gidatu …
Bokazinoen aldeko otoitzaldia, domekaz, Begoñan
Datorren domekaz, apirilak 28, bokazinoen aldeko Eukaristia ospatuko da Begoñako basilikan, arratsaldeko zazpietan eta eleizkizun horretan akolito eta irakurle ministerioa jasoko dabe diakonotzarako eta abadetzarako hautagaiei. Aurretik, bokazinoen aldeko ordubeteko otoitzaldia ospatuko da, 17:30etatik 18:30etara eta Juan Diego Fuentesek bere bokazino-lekukotasuna emongo dau.
Laiko-komunidadeen urteko batzar nagusia euren erronkak aztertzeko
Datorren zapatuz, apirilak 27, Laiko-komunidadeen Mahaiak batzar nagusia ospatuko dau, Sortze Garbia parrokian. Kristau komunidadeen erronkak: Jerusalemetik mundura goiburuaren haritik batuko dira goizeko 9:30etan. Carlos Gil eta Silvia Martinez Cano teologoek jardungo dabe hasierako kristau alkarteei eta historian zehar emakumeak Eleizan izan dauan egitekoari buruz. Talde-lan eta gogoetaren ostean, Eukaristia ospatuko dabe, Bilboko gotzaina buru dala, batzarrari amaiera emoteko.