Barriak
Etiquetado como: Aste Santua
"Euskal Biblioteka lagun askoren alkarlanari esker dago bizirik"
Atzo ospatu zan Labayru Fundazinoko bazkideen Batzar Nagusia, Adolfo Arejita Zuzendaritza-batzordeko presidenteak gidatuta. Laguntzaileek zein Eleizbarrutiko erakunde honen egitekoagaz bat datozan edo erakundetik gertu dagozan pertsonek parte hartu eben. Ekitaldian, Ander Manterola Euskal Bibliotekaren arima eta gorputzari autorpena egin eutsen eta besteak beste, honeek izan ziran: Bingen Zupiria jarduneko Kultura-sailburua, Leixuri Arrizabalaga Kultura-diputatua, Isaak Amezaga Euskerarako Bizkaiko Foru Aldundiko zuzendari nagusia, Begoña Ibarra Kultura-zuzendaria, Amaia Arregi eta Eider …
Adimen Artifiziala eta eskuizkribuak
Europar Parlamentuak joan dan martxoaren 13an onartu eban Adimen Artifizialari buruzko araudia. Gaur, Liburuaren Egunez, merezi dau Alkarren Barri-Comunicación aldizkariaren azken alean jasotako Jaime Lopez de Eguilaz Eleizbarrutiko liburutegiko arduradunaren gogoeta berreskuratzeak.
ETPIko liburutegian urtean maileguz gehien emondako liburuak
Apirilaren 23an, Liburuaren Eguna ospatzen da. Egun horretan hil ziran literaturaren arloko gizon bikain bi: William Shakespeare eta Miguel de Cervantes eta, beste urte batez, Bilboko liburu-dendek -tartean Jakinbide Eleizbarrutiko liburu-dendak- kalera atarako dabez euren liburuak. Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak urtean maileguz gehien emondako liburuen barri emon dau.
Caritas Bizkaia eta Ingeteam, “Arizmendiarrieta Sariak Bizkaia 2023”
Gaur goizean banatu dira Deustuko Unibertsitateko CRAIn Arizmendiarrieta Sariak Bizkaia 2023 dalakoak,Arizmendiarrieta Kristau FundazinoaketaDeusto Business erakundeak antolatutako ekitaldian. Caritas Bizkaia erakundeak jaso dau irabazi-asmo bako erakundeei emoten jaken zaria eta enpresei dagokienez, Ingeteam izan da saritua.
Barikuz, 11 gaztek sendotza hartu eben gotzainaren eskutik
On Joseba Segura gotzaina buru izan zan joan dan barikuz Iurretako parrokian ospatu zan eleizkizunean. Bertan, Tabira Pastoral Barrutiko 11 gaztek sendotza hartu eben.
Asteburuan, Gorka Deuna eta gazteen beste hainbat topaketa
Atzo -domeka-, Euskalerriko Eskautak mobimentuak Gorka Deuna ospatu eban. Hiru mila lagun inguru batu zan Urkiolako landetan euren zaindariaren egunez eta, besteak beste, eskaut mobimentuaren 65. urteurrena ospatu eben, iragana gogora ekarteaz batera etorkizunari begiratzen deutsan goiburuagaz: "Gure iragana ospatuz eta gure etorkizuna eraikiz". Asteburuan, gainera, beste ekitaldi batzuetan be batu dira gazteak: EKO-ACG Ekintza Katoliko Orokorreko gazteen sektorea eta Mendibi taldea (Oiz-Anboto).
Bilboko Eleizbarrutiak Umeen Munduko Egunean parte hartuko dau
Maiatzaren 25 eta 26an ospatuko da Umeen Munduko Eguna (MME), Frantzisko Aita Santuak deituta. Ekitaldia Erroman izango bada be, mundu osoko lekuko Eleizetan oihartzuna izan daiala nahi da. Horretarako, Eleizbarruti eta Gotzainen Batzar bakotxak bere sormena garatu beharko dau egun horren ingurukoak asmatu eta garatzean.
VI. bikaritzako alkartezainen batzarra
VI. bikaritzako alkartezainak batu ziran zapatuz Plentzian. Mungialdea, Mungia, Txorierri, Areeta-Romo, Uribe Kosta eta Berangoko 50 lagun inguruk parte hartu eban saioan. Felix Larrondo lurraldeko bikarioak eta Estrella Moreno eta Esther Crespo Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) kideek be parte hartu eben ekitaldian.
Miriolari Klaretarren 175. urteurrena
Aurten bete da Misiolari Klaretarren sorreraren 175. urteururrena. Hori dala-eta, oroitzapenezko hainbat ekitaldi ospatuko da aste honetan: Bihar -apirilak 23, martitzena-, 19:00etan, Misiolari Klaretarren sorera eta hazkundeari buruzko ikus-entzunezko aurkezpena egingo da Miribillako Santa Maria Josefa parrokian eta datorren zapatuz, apirilak 27, Eukaristia ospatuko da Mariaren Bihotza parrokian, 19:30etan. Ordenatik dei egiten dabe gura daben guztiek eurakaz bat egin daien ospakizunetan.
Asteko barrien laburpena
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org