02-05-2024 Jueves, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 43 )
 

Barriak

Etiquetado como: EBI

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1100 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
02.11.2023

Ereñoko Gabikako eleizako erlojua barriztatu dabe

Gabika auzoko San Joan Bateatzailea eleizako torrean martxan da barriro be 1889ko erlokua. Zumaiako errementari-erlojugileen sendikoa zan Benito Yereguik eraiki eban. Hain zuzen be, Yeregui familiako hainbat kidek parte hartu dau barriztutako erlojuaren bedeinkapen eta inaugurazinoan. Bilboko gotzaina buru dala eta lurraldeko bikarioa, parrokoa eta inguruko abade eta fraileak alkar-meza emoten dirala ospatu dan hildakoen aldeko mezaren barruan egin da ekitaldia.

02.11.2023

Getxoko Koral Astea hasiko da gaur, Berreroslearen eleizan

Gaurtik domekara, Getxoko 42. Koral Astea ospatuko da eta nazinoarteko lau abesbatzek -ahots zuriak eta mistoak- parte hartuko dabe, askotariko estilo eta garaietako errepertorioa eskainiko dabe. Hasteko, gaur arratsaldez, "Giovanile with us" italiar abesbatzak jardungo dau Berrerosle Guztiz Santua parrokian, 19:30etan (sarrera doan). Gainerako kontzertuak, azaroaren 3tik 5era, Muxikebarrin ospatuko dira. 

02.11.2023

Komunidadeen Batzordearen omenaldia Juanto Uribarriri

Azaroaren 3an, omenaldia egino jako Juan Tomas Uribarriri Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian. Komunidadeen Batzordeaka ntolatu dau 19:00etan hasiko dan ektialdi hau. Uribarri bat-batean hil zan bizikletan joiala Morgako gainerantz, joan dan maiatzaren 29an, 68 urte ebazala. Asko maite eban kirol hau eta espezialista zan altuerako txirrindularitzan. Horrezaz gainera, Bizkaiko Eleizagaz konprometitutako gizona zan.

01.11.2023

Hilabete eta aldizkari barria egun berezian

Azaroaren 1ean, Domu Santu egunez argitaratu da Alkarren Barri aldizkariaren 297. alea. Oraingoan, laguntza eske dagoan pertsona batengan arreta jartera deitzen gaitu azalak. Egunero gure inguruan aurkezten diran egoeren aurrean adi (erne!) egoteko esaten jaku. Ale honetan nabarmentzen dira eta gure arreta eskatzen dabe, besteak beste, Eleizbarrutiaren Egunak (azaroak 12), Lurralde Santuko gerrak eta Pobreen Munduko Egunak. Ignacio Palacio Gizakiako zuzendari gerenteari eta Begoña Iñarra misiolariari egindako alkarrizketek be irakurlearen jakin-mina biztu gura dabe.

31.10.2023

On Joseba Segura gotzaina buru izango da Domu Santu eguneko Mezan, Derion

Bihar -azaroak 1, eguaztena-, Domu Santu Egunez, On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da Derioko kaperan eguerdiko 12:00etan ospatuko dan Eukaristian. Eleizkizun horretan, urtean hildako pertsona guztien gomuta berezia egingo da.

30.10.2023

Asteburuko jarduerak

Zapatuz, Sopuertako San Viator ikastetxean ospatu zan parrokietako alkartezainen batzarra, Ekintza Katoliko Orokorraren batzar nagusia Bilbon, eta hirukoiztarrek Algortan daben parrokiaren urteurrena jarduerak iizan dira, besteak beste, asteburuan. Hona hemen batzuk:

30.10.2023

Kide barriak Bizkaiko HOACen

Bizkaiko HOACek batzar nagusia ospatu eban zapatuz -urriak 28-, "EKO, kristau profesionalak eta JOC mobimentuakaz batera, Bilboko La Salle ikastetxean". Azken urteetan, Ekintza Katolikoko mobimentuok batera emoten deutse hasiera kurtsoari. Aurton, nabarmentzekoa da mobimentu gehiagok egin dabela bat guztien arteak ekimenak garatzeko, Laudato Si entziklika eta Laudate Deum aholku-hitz apostolikoa kontuan hartuta eta Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoaren 3. erronkaren 3.2 jardunbideak sustatuta: "Bihurtze ekologikoa eragin (Laudato si) gizarte-ingurumenaren aldeko justizia eta …

30.10.2023

Algortako Berrerosle Santuaren parrokiaren 50. urteurrena

Bererosle Santuaren jai liturgikoaren egunez, atzo -domeka, Algortako Berrerosle Santua parrokiaren 50. urteurrena oroitzeko urtearen hasierako Meza ospatu zan.

30.10.2023

Agurrak eta ondo etorriak Ekintza Katoliko Orokorraren batzar nagusian

Bilboko Ekintza Katoliko Orokorrak (EKO-ACG) kurtso hasierako batzar nagusia ospatu eban zapatuz, Bilboko La Salle ikastetxean. Eukaristiaren aurretik, Kerman Lopez bikario nagusiak On Joseba Segura gotzainaren agurra helarazo eutsen. 

30.10.2023

Autorpena parrokietako 'zaintzaileei'

Ehun eta hogei lagun inguru, antolatzaileen esanetan, "aurretik pentsatzen zana baino lagun gehiago", batu zan joan dan zapatuz Sopuertako San Viator ikastetxean ospatutako parrokietako alkartezainen lehenengo batzarrean. Entzuteko, gogoeta egiteko eta, batez be, parrokien zaintzaz arduratzen diran pertsonen egiteko handi eta isila agertzera emoteko eguna izan zan. Eta batek baino gehiagok esan ebanez, 24/7 zerbitzua da eta nork bere borondatez egiten badau be, ez da nahigaberik be falta. On Joseba Segura gotzainak esker ona adierazo eutsen alkarteari eskaintzen deutsen zerbitzuagaitik eta …