Barriak
Etiquetado como: Adin txikikoak
Azoka solidarioa Altamiran, Palestinako umeen alde
Datorren domekaz, apirilak 21, azoka solidarioa ospatuko da, Altamirako Hirutasun Santua parrokiak antolatuta. Altamira auzoko frontoian izango da, 11:00etatik 18:00etara. Batu daiten diruaren zati bat Palestinako umeentzat izango da eta beste zati bat parrokiara iristeko arrapala eraikitzeko.
Omenaldia eta esker ona Mikel Larrauri abadeari, Ibarrurin
Mikel Larrauriren Ajuria, Gorozika, Ibarruri eta Gernikaldeko makina bat lagun batu zan zapatuz Ibarruriko parrokian, urte luzez bertan jardun izan dauan Mikeli esker ona adirazoteko. Hainbat abadek alkar-meza emoten ebala ospatu zan Meza Nagusian bertako koruak abestu eban.
Sestaoko hainbat familiak Larrabetzun igaro dau asteburua
Sestao Pastoral Barrutiko (PB) katekesiko eta beste hainbat arlotako familiak alkartu dira Larrabetzun eta alkarregaz igaro dabe asteburua. Jaime Pizarro pastoral moderatzailea eta Marisa Quintano Fede-zabalkunde eta Katekesirako arduraduna izan dira eurakaz.
San Migel-Orozko Pastoral Barrutikoak erromes joan dira Estibalizeko santutegira
San Migel-Orozko Pastoral Barrutiak, Donejakue Biderako eta Erromesaldietarako Eleizbarrutiko idazkaritzagaz batera, erromesaldia egin eban apirilaren 13an, zapatuz, Estibalizeko Andra Mariaren santutegira. San Migel, Arrigorriaga, Zaratamo, Ugao-Miraballes, Zeberio eta Orozkoko parrokiako kideek autobus bat bete eben eta Gasteizko Eleizbarrutiak Estibalizeko Andra Mariaren koroatze kanonikoaren mendeurrena ospatzeko 2023ko maiatzaren 6tik 2024ko maiatzaren 6ra ospatzen diharduen Jubileuan parte hartzeko.
Kristau Bizitzarako Ikastaroak mobimentuaren konbibentzia Etxebarrin eta kontzertua Ziortzan
Joan dan zapatuz, apirilak 13, Kristandade Ikastaroak mobimentuko kideek konbibentzia egin eben Etxebarriko San Esteban parrokian, apirilaren 26tik 28ra Begoñako Gogarte Etxean ospatuko daben Kristau Bizitzarako ikastaroaren aurrerapen lez.
Jacinto Batiz: "Errukiak pasibo ez ezik eraginkor izan behar dau"
Horixe esan eban, besteak beste, zapatuz, Jacinto Batiz doktoreak, Propagandisten Ekintza Katolikoak antolatuta, asteburuan Bilboko Euskalduna jauregian ospatu diran 'Katolikoak eta Bizitza publikoa Euskal Herrian' jardunaldien XVIII. ekitaldian. Aurton, "Fedeak bildurra garaitu egiten dau" goiburuaren haritik ospatu dira.
Lourdeseko Bizkaiko Hospitalitatearen erromesaldia Xabierrera
Ehun lagun inguruk -gaixo, hospitalitateko kide eta erromes- parte hartu dau, Lourdeseko Bizkaiko Hospitalitateak antolatuta, Xabierrera egin dan erromesaldian. Zapatuz Xabierren izan ziran eta atzo -domeka- Iruñan. Urrian, urtero, Lourdesera egiten daben erromesaldiaz gainera, urtean zeha beste hainbat jarduera be antolatzen dau Hospitalitateak, esate baterako, asteburuan Nafarroara egin dauan erromesaldia eta eguaztenez, Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian, 19:30etan Carlota Valenzuelak eskainiko dauan berbaldia.
Zelan arindu emozino-sufrimentua itxaropena sortuz
Datorren maiatzaren 5ean, Pazkoaldiko VI. Domeka, Gaixoaren Pazkoa ospatuko da. Egun honen inguruan, parrokia alkarteak gaixoengana, honeen senideengana eta osasun arloko profesionalengana hurreratzen dira. Eurakaz batera eta euren alde otoitz egiten dabe eta gaixoen oliaduraren sakramentua emoten da. Gainera, Osasun Pastoraltzak antolatuta, berbaldia ospatuko da apirilaren 17an, eguaztenez, eta Deustuko Unibertsitatean etika-irakasle eta gizarte- eta osasun-zerbitzuetako labuntza-etikaren garapenerako aholkulari dan Marije Goikoetxea izango da hizlaria.
Astekoak, asteko barrien laburpena
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
BAM Irakasleen Unibertsitate Eskolak 75 urte bete ditu
"Begoñako Andra Mari" Irakasleen Unibertsitate Eskolak orain dala 75 urte, hain zuzen be 1948an ekin eutsan bere ibilbideari Teresiar erakundean. 1973an, Eleizbarrutiak bere gain hartu eban eskolaren titulartasuna eta Unibertsitate Eskkola bihurtu eban, karrera eta lanbidea goragoko mailan kokatuz. Denporaldi honetan, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako 10.000 irakasle baino gehiago hezi da, askotariko ikasketa-planakaz eta askotariko testuinguru eta errealitate historikotan.