08-11-2024 Viernes, XXXI semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 47 )
 

Barriak

Etiquetado como: Bidaia

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1453 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
19.03.2024

Bilboko kofradiek prozesinoen egitaraua aurkeztu dabe

Luis Olaortua Bilboko Penitentziazko Kofradien Ermandadeko presidenteak eta Javier Diago komunikazinoetarako Ermandadeko arduradunak Bilboko Aste Santuko egitaraua aurkeztu dabe gaur Bilboko Pausuen Museoan. Martxoaren 22an, barikuz, ospatuko da lehenengo prozesinoa, Doloretako Ama Birjinarena, Nekaldiaren kokfradiaren eskutik, Abandoko San Bizente Martiria parrokiatik ataraz 20_00etan.

19.03.2024

Kristau espiritualtasuna eta osoko ekologia, eguenez, Barrian

Roman Prado Manrique Burgoseko Eleizbarrutiko abadeak "Kristau espiritualtasuna eta osoko ekologia" berbaldia eskainiko dau datorren eguenez, martxoak 21, Barria eraikineko (Plaza Barria, 4. Bilbao) lokaletan. Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Insititutuak (ETPI) antolatu dau saioa.

18.03.2024

Ordenatzen azkenak izan diran abade eta diakonoen batzarra

Atzotik gaur arte, ordenatzen azkenak izan diran Eleizbarrutiko diakono eta abadeek kurtsoko bigarren batzarra egin dabe. On Joseba Segura gotzaina lagun izan dabela, atzo domekako bezperakaz emon eutsen hasiera egunari, alkarregaz afaldu eben eta gotzainagaz solasean jardun. 

18.03.2024

Asteburuko irudiak

Gazteen topaketa, bidezko merkataritza, ibilaldia Gernikatik Ajangizera, lehenengo penitentziak Zaldibarren, gotzainaren bisita Begoñako kofradia barriko kideei, "Hegoaldeko ahotsen" bisita eta "Miserere" kontzertua Begoñan izan dira, besteak beste, asteburuko jarduerak. Hona hemen irudiak:

18.03.2024

Bika eguna family, atzo Algortan

Atzo, VI. bikaritzan, euren seme eta alabak katekesian dabezan familien I. "Bika Eguna Family" ospatu zan Algortako Tourseko San Martin parrokian. Amaieran azaldu ebenez, "egun ederra igaro dogu. Familia izatearen, honen esanahiaren inguruan jardun dogu, eguneko ebanjelioa kontuan hartuta: nork bere burua emon, apurtu, desegin..., besteen alde, horrek bizia dakarrela jakinda".

18.03.2024

Kulturarteko Kurutze-bidea eta Karidade eta Zuzentasunerako boluntarioen erretiroa, Bilbon

Jente ugari batu zan Bilbon, zapatuz ospatu ziran ekitaldi bitan. Alde batetik, kulturarteko Kurutze-bidea ospatu zan Deustun, San Felicisimo parrokian, nazinoarteko taldeen eta latinoamerikar, afrikar eta txinatar alkarteen parte-hartzeagaz. Bestetik, Karidade eta Zuzentasunerako III. eta VII. bikaritzetako boluntarioek Garizuma-aldiko erretiroa ospatu eben, Gonzalo Eguia diakonoak gidatuta. 

18.03.2024

"Bilbao eleiz-artea Gizakundean" jaialdiaren ekitaldi barria

“Sacra Legata” goiburuaren haritik ospatuko da aurton Bilboko udalak antolatzen dauan Bilbao eleiz artea jaialdia, martxoaren 22tik 26ra Gizakundea eleizan. Collegium 1704, Calmus Ensemble, Ensemble il Caravagio, Barbara Hendricks eta Tiburtina Ensemble nazinoarteko taldeen emonaldiak 19:30etan izango dira. Sarrerak (8 euro), txartel-lehiatilan, Arriaga antzokiaren webean eta MUSIKA-MÚSICAren webean eskuratu daitekez. 

17.03.2024

Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
16.03.2024

Juan Mari Bautista: "Oraingoz, nire lekua han dago"

Martxoaren 19a Euskal Eleizbarrutietako Misinoei lotuta dagoan eguna da. Misinoetarako ordezkaritzak hainbat jarduera antolatzen dau egun horren inguruan. Guayaquileko (Ekuador) ipar-mendebaldean dagoan Monte Sinain misiolari dan Juan Mari Bautista Eleizbarrutiko abadea bisitan da Eleizbarrutian eta, besteak beste, Misinoen kanpainan parte hartzen dihardu bere lekukotasuna emonez.  Datorren martizenez, martxoak 19, Juan Mari Ermuko Santiago Apostolua parrokian izango da 19:00etatik aurrera.