Barriak
Etiquetado como: Ipar-Hegoa
Alkartasuna Lurralde Santuaren alde
Bariku Santuz, urtero, Leku Santuen aldeko Egun berezia ospatzen dogu. Hori dala-eta, Anai Francesco Patton Lurralde Santuko Jagoleak mezua idatzi dau: "Pandemiaren eraginez urte bi inguru kolokan emon ondoren, urriaren 7an beste gerra bat biztu zan bat-batean Lurralde Santuan. Milaka heriotza eragiteaz gainera, beste behin be blokeatu egin zan erromesen bisita, gure gazteak luzaroan eskolara joan gabe geratu ziran eta Lurralde Santuko kristau asko eta asko, batez be Belenen eta Palestinan eta baita Jerusalemeko Uri zaharrean eta Israelen be, lan barik geratu zan".
Bizimodu hobearen bila euren etxea izten daben emakumeak gogoratuko dabez 'Bizkaia isilik' bilkuretan
Hilaren azken eguaztenez ohiko bihurtu danez, 'Bizkaia isilik' bilkurak egingo dira gaur, "etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabekeriak salatzeko". Bilkurak 19:30etan egingo dira ohiko lekuetan: Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzkiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan, Getxon, Telletxe plazan (metroaren ondoan) eta Zornotzan, Herriko plazan.
Gazteek Kurutze-bidea egin dabe Durangon
Atzo, Astelehen Santua, Durangon gazteek emon eutsen hasiera Aste Santuari. Alex Alonsolurraldeko bikarioak amaieran azaldu ebanez, "Aita Santuak Lisboako GMJ ekitaldian idatzi eban Kurutze-bidearen haritik otoitz egin dogu eurakaz". Gazteak txandakatu egin ziran egonaldiz egonaldi kurutzea eroateko, "nor bere baitan bilduta".
Gazteen Pazkoak
Bihar -eguaztena- hasiko dira gure Eleizbarrutian ospatuko diran Pazko gehienak. "Jesusen antzera, abegi egin" proposatu jake aurton gazte eta gaztetxoei Pazkoa bizi daien. Fede-zabalkunde eta Katekesirako Eleizbarrutiko Ordezkaritzako Haur eta Gazteen sailetik azaldu dabenez, "aukera ona da Pazko Hirurrenarenera zentzuz eta sakontasunez hurreratzeko, egunok Eleizbarrutiko beste pertsona eta talde batzukaz batera biziz".
Juan Ignacio Bilbao Alcatena onberatasun handiko gizona hil da
Martxoaren 23an, zapatuz, Juan Ignacio Bilbao Alcatena Eleizbarrutiko abadea hil zan Bilbon, 92 urte ebazala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna gaur ospatuko da 18:00etan, Plentziako Andra Maria Magdalena parrokian.
Eleizbarrutiak Erramu-domeka ospatu eban atzo
Atzo, Erramu-Domeka, hasiera emon jaken Aste Santuko eleizkizunei. On Joseba Segura gotzaina buru izan zan Santiago katedraleko ospakizunean eta web honen bidez zuzenean ikusteko aukera izan zan: hemen.
Misino-lekukotasunak Ipar-Hegoaldea ikastoroko kideek egin daben Garizuma-aldiko erretiroan
Asteburuan, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak, Caritasek eta Misinoek antolatutako Ipar-Hegoaldea ikastaroan parte hartzen diharduenek Garizuma-aldiko erretiroa ospatu dabe Larrabetzun, Luis Mari Vega, Esther Crespo eta Julio Cuadrak gidatuta. Joseba Bakaikoa eta Isabel Matilla misiolariek lekukotasuna eskaini eben zapatuz.
Jente ugarik parte hartu eban "Ramadan eta Pazkoaren" ospakizunean
Martxoaren 22an, barikuz, "Ramadana eta Pazkoa, itxaropen-aldia" goiburuaren haritik topaketa egin eben eskolapioek Bilbon daben ikastetxean, besteak beste Miguel Angel Esnaola ekumenismorako Eleizbarrutiko ordezkaria berten zala. Lekukotasunak eskaini ebezan, gazte eta heldu musulman eta kristauek alkarrizketan jardun eta otoitz be egin eben etta Iftar deitutakoa (eguzkia sartzeaz batera, baraua eteteko egiten dan gaueko otordua) konpartitu eben. Ekitaldiari amaiera bikaina emoteko, agiri hau irakurri eben:
Gotzainak Nazaretarraren prozesinoan parte hartuko dau gaur
Astelehen Santuz, Gure Aita Jesus Nazaretarraren Errege Kofradiak Nazaretarraren prozesinoa ospatzen dau. Aurton, On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da. Prozesinoa, 20:30etan atarako da Asisko San Frantzisko parrokiatik (Quinta parroquia) eta ibilbide hau egingo dau: Hurtado Amezaga, Zabalburu plaza, San Frantzisko, Cantalojas zubia, Cortes, Cantalojas, San Frantzisko eta Mariaren Bihotza plaza, hemen azken ekitaldia ospatuko dalarik. Kofradiak Maria Magdalenaren eta Medinazeliko Kristoren pausuak eroango ditu.
"Jainkoa lagun, gertatzen dan guztia onerako izan daiteke"
On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izan da Erramu-domekako Eukaristian, Santiago katedralean. Homilian, Aste Santuaren atariko egunaren senaz jardun dau. Bere esanetan, egun honetan, "garrantzizko zerbait ikasiko dogu Jesusegaz. Otoitz egiten, sermoia egiten, abegi egiten... ikusi dogu. Baina, beharbada, egun honetako irakaspena, jakinduriaz betetako maisu honek, fedean anai dabenek kondenatutako errabino judu berezi honek emon gura deuskun irakaspena bereziki erabakigarria da". Gaur, gainera, Bilboko Aste Santuko lau prozesino nagusien artean lehenengoa ospatuko da, "astotxoarena". …