26-11-2024 Martes, XXXIV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 50 )
 

Barriak

Etiquetado como: Urkiola

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1495 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
24.03.2024

Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
23.03.2024

Gotzaina izango da buru katedralean ospatuko diran Aste Santuko eleizkizunetan

On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru izango da Santiago katedralean ospatuko diran Aste Santuko eleizkizunetan. Honeek, zuzenean emongo dira web honen bitartez eta baita Radio Popular-Herri Irratian be.

22.03.2024

"Ramadana eta Pazkoa, itxaropen-aldia" baterako ospakizuna

Martxoan ospatzen dira Islamaren eta Kristautasunaren ospakizunik garrantzitsuenak: Ramadana eta Pazkoa. Hori dala-ata, gaur -martxoak 22, barikua- bilkura ospatuko da Bilbon eta adiskidetasunezko aldia bizi gura daben guztiek parte hartu leikie. Arratsaldeko seietan izango da eskolapioen ikastetxean (Errekalde zumardia, 19). Ezinbestekoa da izena emotea, Leku mugatuak. 94 446 59 92 edo whatsappa 688784295.

22.03.2024

Eleiz barrutia be euskararen alde Korrikan

Elizbarrutiko hainbat erakunde ari da parte hartzen Korrika 2024an. Besteak beste, Elizbarrutiko ikastolen sarean (EBI) dagozan eskolek, Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolae (BAM), Bizkaia Irratiak eta Herri-Irratiak, zuzeneko emonaldien bitartez eta ekinbideagaz bat egiten diharduan hainbat kidek. Atzo, San Ignazio auzoko Orixe kalean kilometro bat erosi eben Bizkaiko Euskalerriko Eskautak taldekoek. Eurekaz batera korridu eban Joseba Segura gotzainak. Mikel Aspanok, taldeko presidenteak eta gotzainak, Esklerosi Anizkoitza daukienen eskuetatik jaso eben lekukoa eta …

22.03.2024

Gaur hasita, 14 prozesino eta Kurutze-bidea Bilboko kaleetan

Egunotan, Aste Santuko prozesinoak ospatuko dira Bilboko kaleetan. Gaur -brikua-, lehenengoa atarako da kalera: 20:30etan Abandoko San Bizente Martiria parrokiatik abiatuko dan Doloretako Ama Birjinaren prozesinoa, Nekaldiaren kofradiarena. Bilbon, 4.200 kofradia-kide inguru dago eta gogotsu parte hartuko dabe Kofradien Ermandadeak antolatutako jardueretan.

22.03.2024

Bilboko musika-bandaren kontzertua Joan Santuak eleizan

Bilboko Udal Musika-bandak "Pasio espazioak / Espacios de pasión" izenburua dauan kontzertua eskainiko dau gaur arratsaldeko zazpietan Bilboko Joan Santuak eleizan. Sarrera doan, leku guztiak bete arte. Ateak 18:30etan zabalduko dira.

21.03.2024

Menchaca Fundazinoak 150.000 euro banatu ditu 39 erakunde solidarioren artean

 Urrian 50. urteurrena ospatuko dauan Antonio Menchaca Fundazinoak 150.000 euro banatuko ditu aurton Bizkaiko 39 erakunde solidarioren artean. Sortzailearen erizpidearen arabera, "benetako egitasmo solidarioakaz, lurrari itsatsitako egitasmoakaz, oinarrizko beharrizanei erantzuten jake".

21.03.2024

"Stabat Mater" ongintzako kontzertua frantziskotarren Iralako eleizan

Etzi -martxoak 23, zapatua-, frantziskotarren Iralan daben eleizan musika-emonaldia izango da eta Giovanni Battista Pergolesiren "Stabat Mater" lana interpretatuko da. Sarrera doan da eta jaso daitezan diru-laguntzak frantziskotarren gizarte eta misino ekintzetarako izango dira. 

20.03.2024

Durangoko Nekaldi Bizidunaren hiru emonaldi izango dira

Datorren astean, martxoaren 27, 28 eta 29an, Durangoko Nekaldi Biziduna antzeztuko da, aurton 29. ekitaldia beteko dalarik. Emonaldietara joan gura dauanak -egunean 280 lagun- jardueraren orrialde ofizialean, www.durangokopasinoa.com, eskuratu leikez sarrerak 6 euroren truke edo bestela El Arco tabernan edo 663 40 25 25 telefonora deituz.