Barriak
Etiquetado como: Getxo
Heldu da Garizuma-aldiko 'txoria' lagungarri barriakaz
Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzatik, Garizuma-aldiaren inguruan gogoeta egiteko lagungarriak aurkeztu deutsez adin-talde desbardinei.
Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoaaren sustapenerako taldearen arrastoari jarraituz. Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzak lagungarriak prestatu ditu Garizuma-aldirako. Alkarte abegitsu eta barneratzaileak / Comunidades acogedoras e inclusivas goiburuaren haritik, gaur egun abegi eta barneratzeak zer esan gura dauan aztertzen lagundu gura dabe.
Beste batzuetan lez, kristau alkarte osoarentzako lagungarriak be …
Bihar jakingo da bideoklip onenaren ikastetxe sariduna nor dan
EBI sareko 17 ikastetxeetatik 15ek aurkeztu dabezan 30 bideoklipek parte hartuko dabe Kultur Erakundeen Mahaiak antolatutako 'Jazotajoa jaso' lehiaketan. Aurtengo ikus-entzunezko lanak kulturartekotasunari buruzkoak dira eta bideoklip onena aukeratzeko botoa emoteko epea, gaurko 23:59etan amaituko da.
Azken bisita gidatua "Sorolla eta erlikiak" eraukusketara
Eleiz Museoan ikusgai dan "Sorolla eta erlikiak" erakusketa otsailaren 29ra arte luzatu ondoren, datorren zapatuz, hilak 24, aukera barria eskainiko da erakusketa berezi hau sakontasunez bisitatzeko. Museotik azaldu dabenez, "Joaquin Sorolla margolariaren eskutik, erlikia eta erlikia-ontzien munduan murgildu gara". Bisita gidatuaren prezioa: 5 € lagun bakotxeko. Lekua gordeteko: 94 432 01 25
Garizuma-aldiko berbaldiak VI. bikaritzan
Galo Bilbao Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolako irakasleak "Ze bihotz-barritze eskatzen deuskue garai honeek" gaiaren inguruan jardun eban atzo -martitzena- Zamudioko San Martin parrokian. Gaur, 19:30etan, Garizuma-aldiko eguaztenez garatuko dan berbaldi sailari emongo deutse hasiera Argia Fundazinoaren areto nagusian (Hirutasuna, 11, Algorta).
Alkarte bereizketari buruzko berbaldi eta mintegia
"Alkarte bereizketa: alkarregaz bide egiteko era" goioburuaren haritik ospatuko da datorren eguenez, otsailak 22, Jose Ruiz Perez Deustuko Unibertsitateko Teologia-dekanoak eskainiko dauan berbaldia, Barria eraikineko lokaletan (Plaza Barria, 4), 18:30etan, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) antolatuta. Datorren astelehenean, otsailak 26, leku eta ordu berean hasiko dan alkarte bereizketari buruzko mintegia be iragarri dabe.
Cyprien Melibik "Grito africano, por el derecho a existir" liburua aurkeztuko dau barikuz
Datorren barikuz, otsailak 23, Ciprien Melibi kamerndar abadeak "Grito africano, por el derecho a existir" bere liburua aurkeztuko dau Bilboko Karmeneko Ama parrokiako lokaletan (sarrera, Aretxabaleta kaleko 1 zenbakitik, 3.), 19:00etan. Saioa San Inazio Pastoral Barrutiak antolatu dau eta Jose Luis Villacorta abadeak gidatuko dau.
"Jaunarekin betirako izango zarela sinistuz, Egun Handira arte"
Begoñako basilikan ospatu da gaur On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratuaren arimaren aldeko hileta-eleizkizuna. Basilika jentez lepo bete da, 1976 eta 1991 bitartean gure Eleizbarrutiko gotzain laguntzaile izan zanari azken agurra emoteko. Jenteak asko maite izan dau Uriarte eta hori bistan geratu da, asko eta asko hurreratu dalako Begoñako gogarte etxean jarrita egon dan hil-kaperara. Hilkutxa andetan eroan dabe gogarte etxetik basilikaraino prozesinoan, senideek lagunduta. Han, gotzainak egin deutso harrera otoitz eginez.
Gotzaina izango da buru gaur arratsaldez Begoñan On Joan Maria Uriarte gotzainaren arimaren aldeko hileta-eleizkizunean
Begoñako basilikan ospatuko da gaur arratsaldez, On Joseba Segura gotzaina buru dala, On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratuaren arimaren aldeko hileta-eleizkizuna eta zuzenean emongo da web honen bizez. Hil-kapera zabalik egongo da 15:30ak arte Begoñako Gogarte Etxean.