Barriak
Etiquetado como: Kofradiak
Eleizbarrutiak omenduko dituan 8 emakumeak
Martxoaren 8an, Emakumearen Nazinoarteko Egunez, `martxoak8mujeres´ ekitaldia ospatuko da. VI. urtez jarraian, emakumeek Eleizan egiten daben egundoko lana agertu eta autortu egin gura da, askotan ezkutuan geratzen da-eta. Oraingoan, euren alkarteetan abegia eta inklusinoa sustatzeko giroa sortzen daben emakumeen garrantzia nabarmenduko da. Horixe da Bilboko Eleizbarrutiak kurtso honetan nabarmendu gura dauana. Datozan egunetan, komunikabideetarako Eleizbarrutiko sailak prestatutako bideoen bidez, aurton autorpena jasoko daben emakumeak ezagutuko dotuz. Galdakaoko Mariaren Zeruratzea …
Bermeoko 'Sagrado Corazón' ikastetxeak irabazi dau 'Jazotakoa jaso' saria
Kulturartekotasuna da Elizbarrutiko Ikastetxeak (EBI) sakondu daben gaia bideoak prestetako. Kultur Erakundeen Mahaiak antolatutako lehiaketea da eta bihar Bermeon izango da sari banaketa ekitaldia bertako eskoleak irabazi dauelako sari nagusia. javi Onaindiak, Bizkaia Irratia eta Herri Irratiako zuzendariak aurkeztu eta gidatuko dau biharko ekitaldia eta arlo teknikoa Somorrostro ikastetxeko ikasleen esku egongo da. Goizeko 11etan hasiko da ekitaldia eta zuzenean emongo da webgune honetatik.
Garizuma-aldiko hainbat erretiro ospatuko da datorren asteburuan
Garizuma-aldiko asteotan, web orrialde honetan iragarri izan dogunez, askotariko batzarrak, berbaldiak eta erretiroak ospatzen dihardue Eleizbarrutian. Datorren asteburuan, Ekintza Katolikoko Langile Ermandadea (HOAC) eta Ekintza Katoliko Orokorra (EKO-ACG) mobimentuetako kideek alkarregaz ospatuko dabe erretiroa, zapatuz. 9:45etan hasita, Zorrotzako Mirarigilea parrokian. Gainera, Bilboko San Fernando, San Frantzisko Xabier eta San Bizente Martiria parrokietako gazteen taldeek konbibentzia egingo dabe Berrizen, barikutik domekara.
Parte hartu gura dozu gazteen Pazkoren baten?
"Jesusek lez abegi egin" goiburuaren haritik ospatuko dira aurton Eleizbarrutian gazte eta gaztetxoen Pazkoak. Fede-zabalkunde eta Katekesirako Eleizbarrutiko Ordezkaritzako Haur eta Gazte pastoraltzarako sailetik azaldu dabenez, "aukera ona da Eleizbarrutiko beste gazte batzukaz batera Pazko Hirurrenaren senaz jabetzeko eta egunok sakontasunez ospatzeko".
Santa Eulalia Patronatua eta Santurtziko katekesia, errefuxiatuen alde
EBI Eleizbarrutiko ikastetxeen sarean dan Santa Eulalia Patronatuko Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek eta Santurtzi Pastoral Barrutiko (PB) katekesiko 3. kurtsoan dabilzan neska-mutikoek egiteko bera garatzen dihardue Bilboko errefuxiatuen alde. Jenteak emondako mantak batzen dihardue, kale gorrian lo egiten daben pertsonen artean banatzeko.
'Bizkaia isilik' bilkura isiletan pertsona-salerosketaren biktimak izango dabez gogoan
HIlaren azken eguaztenez ohikoa danez, gaur, bilkura isilak egingo dira 'Bizkaia isilik' ekimenaren eskutik, "euren bizilekuetatik derrigorrez mobidu behar izan daben pertsonen oinarrizko eskubideak gitxitzen dabezan politika bidegabeak salatzeko". Bilkurak 19:30etan izango dira, ondorengo lekuetan: Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzquiano kalean; Barakaldon, Bide onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan; Getxon, Telletxe plazan (metroaren ondoan) eta Zornotzan, Herriko plazan.
Gotzainak moderatuko dau gaur aitzindaritza humanistan aditua dan Chris Lowneyren berbaldia
Chris Lowney, Estatu Batuetako irabazi-asmo bako osasun sistema nagusia dan CommonSpirit Healtheko Batzordeko presidenteal berbaldia eskainiko dau gaur arratsaldez eta On Joseba Segura Bilboko gotzainak moderatzaile lanetan jardungo dau. Ekitaldia arratsaldeko zazpietan izango da, Deustuko Unibertsitateko areto nagusian.
Sakramentu-kudeaketari eta datuen babesari buruzko ikastaroa
Nerea Basterretxea Eleizbarrutiko Notaritzako arduradunak eta Anabella Barroso Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboko (BEHA) zuzendariak sakramentu-kudeaketari eta datuen babesari buruzko ikastaroa emongo dabe martxoaren 9 eta 16an -zapatuz-. Euren esanetan, "barritasunak aurkeztuko doguz, plantilla barriak banatu eta zalantzak argitu eta kasu praktikoak ebatzi". Saio biak Barria eraikineko (Plaza Barria 4, Bilbao -farmaziaren ondoan-) lehenengo solairuko aretoan ospatuko dira 10:00etatik 14:00etara.
Emigrazinoaren inguruko batzarrak Astrabudua eta Erandion
Otsailaren 18an, domekaz, Astrabuduako San Lorentzo parrokian eta otsailaren 24an, zapatuz, Erandioko San Agustin parrokian, batzarrak egin dira etorkinakaz. Ekipo ministerialak eta Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoa sustatzeko sortutako batzordeak deituta egin dira eta 30 etorkin inguruk parte hartu dau, gehienak emakumeak baina baita senar-emazteak eta gizonak be. Antolatzaileek kontua izan eben ordua jartean, etxeetan lan egiten daben emakumeek, barneko langileek eta eraikuntzakoek parte hartu eien.
"Alkarte abegitsu eta barneratzaileak", kulturarteko taldeen erretiroan
Eleizbarrutiko kulturarteko taldeek Garizuma-aldiko erretiroa ospatu eben atzo Bilbon. Egunari hasiera emoteko, partaideei harrera egin jaken eta kafea eskaini jaken. Ondoren, jentea motibatu eta bakarka eta taldean gogoeta egiteko aukera izan zeben. "Alkarte abegitsu eta barneratzaileak eraiki" gaiaren inguruan jardun eben.