Barriak
Etiquetado como: Gabonak
Parte hartu gura dozu gazteen Pazkoren baten?
"Jesusek lez abegi egin" goiburuaren haritik ospatuko dira aurton Eleizbarrutian gazte eta gaztetxoen Pazkoak. Fede-zabalkunde eta Katekesirako Eleizbarrutiko Ordezkaritzako Haur eta Gazte pastoraltzarako sailetik azaldu dabenez, "aukera ona da Eleizbarrutiko beste gazte batzukaz batera Pazko Hirurrenaren senaz jabetzeko eta egunok sakontasunez ospatzeko".
Santa Eulalia Patronatua eta Santurtziko katekesia, errefuxiatuen alde
EBI Eleizbarrutiko ikastetxeen sarean dan Santa Eulalia Patronatuko Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek eta Santurtzi Pastoral Barrutiko (PB) katekesiko 3. kurtsoan dabilzan neska-mutikoek egiteko bera garatzen dihardue Bilboko errefuxiatuen alde. Jenteak emondako mantak batzen dihardue, kale gorrian lo egiten daben pertsonen artean banatzeko.
'Bizkaia isilik' bilkura isiletan pertsona-salerosketaren biktimak izango dabez gogoan
HIlaren azken eguaztenez ohikoa danez, gaur, bilkura isilak egingo dira 'Bizkaia isilik' ekimenaren eskutik, "euren bizilekuetatik derrigorrez mobidu behar izan daben pertsonen oinarrizko eskubideak gitxitzen dabezan politika bidegabeak salatzeko". Bilkurak 19:30etan izango dira, ondorengo lekuetan: Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzquiano kalean; Barakaldon, Bide onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan; Getxon, Telletxe plazan (metroaren ondoan) eta Zornotzan, Herriko plazan.
Gotzainak moderatuko dau gaur aitzindaritza humanistan aditua dan Chris Lowneyren berbaldia
Chris Lowney, Estatu Batuetako irabazi-asmo bako osasun sistema nagusia dan CommonSpirit Healtheko Batzordeko presidenteal berbaldia eskainiko dau gaur arratsaldez eta On Joseba Segura Bilboko gotzainak moderatzaile lanetan jardungo dau. Ekitaldia arratsaldeko zazpietan izango da, Deustuko Unibertsitateko areto nagusian.
Sakramentu-kudeaketari eta datuen babesari buruzko ikastaroa
Nerea Basterretxea Eleizbarrutiko Notaritzako arduradunak eta Anabella Barroso Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboko (BEHA) zuzendariak sakramentu-kudeaketari eta datuen babesari buruzko ikastaroa emongo dabe martxoaren 9 eta 16an -zapatuz-. Euren esanetan, "barritasunak aurkeztuko doguz, plantilla barriak banatu eta zalantzak argitu eta kasu praktikoak ebatzi". Saio biak Barria eraikineko (Plaza Barria 4, Bilbao -farmaziaren ondoan-) lehenengo solairuko aretoan ospatuko dira 10:00etatik 14:00etara.
Emigrazinoaren inguruko batzarrak Astrabudua eta Erandion
Otsailaren 18an, domekaz, Astrabuduako San Lorentzo parrokian eta otsailaren 24an, zapatuz, Erandioko San Agustin parrokian, batzarrak egin dira etorkinakaz. Ekipo ministerialak eta Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoa sustatzeko sortutako batzordeak deituta egin dira eta 30 etorkin inguruk parte hartu dau, gehienak emakumeak baina baita senar-emazteak eta gizonak be. Antolatzaileek kontua izan eben ordua jartean, etxeetan lan egiten daben emakumeek, barneko langileek eta eraikuntzakoek parte hartu eien.
"Alkarte abegitsu eta barneratzaileak", kulturarteko taldeen erretiroan
Eleizbarrutiko kulturarteko taldeek Garizuma-aldiko erretiroa ospatu eben atzo Bilbon. Egunari hasiera emoteko, partaideei harrera egin jaken eta kafea eskaini jaken. Ondoren, jentea motibatu eta bakarka eta taldean gogoeta egiteko aukera izan zeben. "Alkarte abegitsu eta barneratzaileak eraiki" gaiaren inguruan jardun eben.
Asteburuan, jardunaldiak, heziketarako saioak eta beste hainbat topaketa
Barikuz, Ziprien Melibi idazlea bertan zala, "Grito africano" liburua aurkeztu zan Bilbon. Egun berean, Juanjo Elezkano abade, musikagile eta abeslariak "Txori kantari" bere disko barria aurkeztu eban Bermeon. Beste alde batetik, Eleizbarrutiko ordezkaritzak "Heziketa eta Eleiza" biltzarrean parte hartu dau Madrilen eta zapatuz heziketarako saioa ospatu eben II. bikaritzan Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Instututuaren (ETPI) eskutik. Ondoren, barri honeen eta azken orduko beste batzuen laburpena:
'Aizu!!!' Langile Pastoraltzaren agerkari barria Emakumearen Nazinoarteko Eguna dala-eta
Bilboko Eleizbarrutiko Langile Pastoralzak Aizu!!! agerkariaren 93. alea kaleratu dau, "alkarte abegitsu eta barneratzaile" izateko oinarriak jarri guran. Horretarako, lagun bakotxak etxean, aske eta protagonista sentitu behar dauala dinoe. Datorren martxoaren 8an Emakumearen Nazinoarteko Eguna ospatuko dala-eta, zera esaten da: "ezinbestekoa dogu eginahalak egitea, emakume eta neskatoen bardintasuna eta duintasuna benetan gauzatzeko".
Astekoak, Eleizbarrutiko barriak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org