Barriak
Etiquetado como: Gabonak
Caritasen errege-opil solidarioaren XXII. ekitaldia
Urtarrilaren 5ean. Errege bezpera, Cáritas Bizkaia erakundeak Gabonetako kanpainari amaiera emongo deutso Plaza Barrian, errege-opil solidarioa banatuz XXII. urtez. 10:00etatik 14:30etara, 3.000 opil-zati eta txokolatea banatuko dira euro biren truke. Batu daiten dirua, umeen eta familiaren aldeko egitasmoetarako izango da, pobretasuna belaunaldiz belaunaldi transmititzeko …
Gotzaina buru dala katedralean ospatuko dan Jaunaren jaiotzaren eguneko eleizkizuna, zuzenean
Gaur -abenduak 25, eguena- Jaunaren jaiotzaren egunez, On Joseba Segura bilboko gotzaina buru izango da Santiago katedralean eguerdiko 12:00etan ospatuko dan Eukaristian. Zuzenean emongo da web orrialde honen bidez.
Gabon zorionak! ¡Feliz Navidad!
On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru izango da gaur eguerdiko 12:00etan Santiago katedralean ospatuko dan Eukaristian. Zuzenean emongo da web honen bidez.
"Berotasun eta ilusinoz betetako giroa", gabon-kanten jaialdian, Ermuan
Atzo, gabon-kanten jaialdi hunkigarria ospatu zan Ermuko Santiago Apostolua parrokian. Deikundea eta Mariaren "baietza" oinarritzat hartuta, Gabonetarako bidean beste urrats bat emon zan. Gainera, Bilboko Eleizbarrutiko Seminarioak be esku-hartu eban ekitaldian eta alkarteari banatu jakon azken bedeinkapenean, jardueraren bokazino eta eleiz alderdia nabarmenduz.
Gabon egunez, otoitzaldia Urkiolan
Urkiolako alkarteak Gabon egunez, abenduak 24, arratsaldeko bostetan egingo dan otoitzaldian parte hartzera deitzen gaitu. "Salbatzailearen zain!" goiburuaren harira ospatuko da Gabon eguneko ekitaldia. Parte hartu gura daben bizkaitar, arabar eta gipuzkoar guztientzat da deia.
Gabon-aldiko otoitzaldia, bihar, Arrupe Etxean
Bihar, Gabon gauaren bezpera, otoitzaldia ospatuko da Arrupe Etxeko kaperan (Aita Lojendio, 2. Bilbao), 19:00etatik 21:00etara, Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzako Migrazinoetarako sailak eta Loiola zentroak antolatuta.
Gabon-aldian, Argia eta ospakizunak
Bariku arratsaldez egin jakon harrera "Belengo Bakearen Argiari" Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentuak antolatu eban eta On Joseba segura gotzaina buru zala ospatu zan ekitaldian. Asteburuan, argi hori eleizbarruti osoan banatu da eta Gabon-aldiko beste hainbat jarduera be izan da han eta hemen.
Gabon-aldiko hainbat eleizkizunen zuzeneko emonaldia
Gabonetako eleizkizunetan ahalik eta jente gehien parte hartu dagian, On Joseba Segura buru dala ospatuko dan zenbait eleizkizun zuzenean emongo dira web honen bidez:
Asteburuan, Caritasen Gabonetako kanpaina
“NaVIDAd en COMUNidad. Bizi batera” goiburuaren haritik ospatuko da Caritasen Gabonetako aurtengo kanpaina. Elena Unzueta, Caritas Bizkaia erakundeko zuzendariak kanpainarako idatzi dauan gutunean nabarmendu dauanez, "askotan gure familietan edo hurbileneko pertsonetan bakarrik pentsatzen dugun Eguberri garai honetan, "jaiotzera datorren haur honetan" bazterketa- eta …
"Falta dana ipini", dinosku Bilboko gotzainak Gabonetako zorion-mezuan
Gabonetako zorion-agurrean, Biboko gotzaina keinu bakun eta esanguratsuaz baliatu da: jaiotza falta dan piezaz, Ume Jesus bera jarriz, osotu.Bideo-mezuan, gotzainak Umearen irudia jarri dau aska hutsean; koloretako erropez jantzita dago, kultur aniztasuna eta abegia irudikatuz. "Ez dagigun erakusleihoen atzean bilatu", dinosku gotzainak, izan be, "beste munduko argiaz dator …
Asteburuko jarduerak
Bilbao, Berriz, Barakaldo, Bermeo, Gernikaldea, El Escorial... eta beste hainbat lekutan izan dira jarduerak asteburuan.
Misinoa, 2026ko solasgune eta topagunearen gaia
Gaur -astelehena- hasi eta eguaztenera arte ospatuko da Bilbon 2026ko solasgune eta topagunea, "Misinoa, oroimen, erronka, aukera" goiburuaren haritik. Arrupe Etxean (Aita Lojendio, Bilbao) izango da, 18:30etan.
"XXI. mendeko salmoak": Olerki-musika errezitaldia, martitzenez, Otxarkoagan
"XXI. mendeko salmoak" olerki-musika errezitaldi hunkigarria ospatuko da datorren martitzenez, martxoak 24, Otxarkoagako Justo eta Pastor Santuak eleizan. Proposamenak, hitza eta musika alkartuko ditu, "Entre el lamento, la protesta y la esperanza" goiburuaren harira.
Caritas Bizkaiaren deialdia kontzientzia ekologiko eta alkartasunera
Asteburuan, "En su justa medida/Neurriz bizi", goiburuaren haritik ospatuko dau Caritas Bizkaia erakundeak bere kanpaina, hain zuzen be Garizuma-aldian, "graziazko, Ebanjelioaren bihotzera bihurtzeko eta Pazko-aldirako prestatzeko sasoian. Testuinguru honetan, bihotz-barritze sakonerako, Barri Onetik aldentzen gaituena aldatzeko deia" egiten jaku.
Otoitzaldi berezia Urkiolan udabarriari ondoetorria egiteko
Datorren zapatuz, martxoak 21, otoitzaldia egingo da URkiolan urtaro barriari ondoetorria egiteko. Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko fededunak batu gura dira batutatsun eta espiritualtasunezko giroan.
"Semillas de Kivu" dokumentalaren inguruko zine-foruma, bihar Indautxun
"Semillas de Kivu" dokumentalaren inguruko zine-foruma ospatuko da bihar, martxoak 18, 18:30etan, Indautxuko Karmengo Ama parrokian. Kongoko Errepublika Demokratikoko ekialdean, lurralde osoan eragina dauan garazka armatuaren erdian, zuzentasun, duintasun eta itxaropenaren alde borrokan diharduen emakumeen errealitatea ezagutzera emoten dau dokumental honek. Ekitaldian izango dira, besteak beste, On Joseba Segura Bilboko gotzaina eta Bernard Lokavu Kasongo (Kinshasa) eta Patient Batumike Baderha (Bukavu) jatorriz Kongoko Errepublika Demokratikokoak diranak.
Aste Santuko pregoiaren zuzeneko emonaldia
Fernando Marcos Ayjon eleizbarrutiko abade eta III. eta VII. bikaritzetako (Bilbao) lurralde bikarioa da 2026ko Aste Santuko Bilboko pregoilaria. Iluntzeko zortzietatik aurrera irakurriko dau pregoia.
Sinodo-sena, kulturarteko Kurutze-bidea, biltzarra, erretiroak eta beste hainbat ekitaldi asteburuan
Sinodo-topaketa, Zornotzan; Katolikoak eta Bizitza Publikoa biltzarra, Bilbon; Bika Famili, Algortan; I. bikaritzako erretiroa, Las Carrerasen eta kulturarteko Kurutze-bidea, Bilbon, hona hemen asteburuan eleizbarrutian ospatutako jardueratako batzuk. Ikusi dagiguzan:
CECO-itsu katolikoen erromesaldia Erromara
CECO-itsu katolikoen Bilboko Eleizbarrutiko taldeko bederatzi lagun Erromara joan dira erromes hainbat eleizbarrutitako taldeetako beste kide batzukaz batera. Marian Caselles CECO-Bilbao taldeko kidearen esanetan, "esperientzia zoragarriz bizi izan dogu". Hainbat eleizbarrutitako itsu eta laguntzaileak alkartu ziran Madrilen eta handik "Ilusinoz eta itxaropenez beteta abiatu ginan Leon XIV.a Aita Santuagaz alkartzeko".
Emakumeak eta Eleiza: Omenaldia eta mahai-ingurua
Emakumearen Nazinoarteko Egunaren inguruan, joan dan zapatuz, martxoak 14, Sestaoko kristau alkarteak, azken urteotan ohikoa dauanez, omenaldia egin eutsen euren agerpen, aldarte eta Eleizaren aldeko zerbitzuagaitik nabarmendu diran emakumeei. Markinan, mahai-ingurua ospatu zan emakumearen egitekoari eta Bizkaiko Eleizaren sinodo-senari buruz.



